Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2022ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5265

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 14koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2022ko urriaren 5eko Aginduaren bidez iragarritako laguntza-deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2022ko urriaren 5eko Aginduaren bidez iragarri zen azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2022rako deialdia; dekretu horrek sindikatuei eta enpresa-erakundeei dirulaguntzak ematea arautzen du, beren jarduera-eremuei dagozkien gaietan elkartutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatu ditzaten.

Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 10. artikuluak ezartzen duenez, ebaluazio-batzorde bat izendatuko da aurkeztutako proiektuak aztertu eta ebaluatzeko. Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako hiru teknikarik osatuko dute batzorde hori; zuzendaritzako titularrak izendatuko ditu batzordekideok.

Era berean, batzorde horrek ebazpen-proposamena helaraziko dio Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritakoa betez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera.

Hori guztia ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Aditzera ematea 2022ko urriaren 5eko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen ebaluazio-batzordearen osaera. Hain zuzen, sindikatu eta enpresa-erakundeentzako dirulaguntzak, prestakuntza-planak garatu ditzaten beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko.

Lehendakaria.– Zuriñe Sáez de Olazagoitia Echeazarra.

Idazkaria.– Agustín Jimeno Santiago, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako Lan Antolamenduaren arloko arduraduna.

Kidea.– Nekane Antolín Arechabala, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 14a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala