Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2022ko azaroaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5214

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, bi sailen arautegi espezifikoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emateko dena.

Gobernu Kontseiluaren 2020ko uztailaren 9ko Erabakiaren bidez onartu zen sortzea sailak berrantolatzeko prozesuari lotutako sailak. Prozedura horri Gobernu Kontseiluaren 2019ko uztailaren 12ko Erabakiaren bidez eman zitzaion hasiera.

Aipatutako erabaki horren bidez ere onartu egin ziren sortutako sailen behin behineko arautegiak, eta erabakiko laugarren puntuak honako hau dio hitzez hitz: sailek beren behin behineko erregelamendua berretsiko dute, edo horiek aldatzeko izapideak hasiko dituzte, eta bi kasuetan Idazkaritza Nagusiari jakinaraziko diote.

Adierazitakoaren ondorioz, eta espedientean dauden datuen arabera, ondoren aipatzen diren sailen kontseiluek berretsi egin dituzte beren behin behineko arautegiak.

– Soziologia eta Gizarte Langintza saila.

– Hezkuntza Zientzien saila.

Hezkuntza Zientzien sailaren araudiaren 1. eta 2. artikuluetan akats bat atzeman da ofizioz, eta horren ondorioz, araudia izen zuzenarekin argitaratzen da.

Gobernu Kontseiluaren 2020ko uztailaren 9ko Erabakiko seigarren atalak eskumena ematen dio idazkari nagusiari erabakia gauzatzeko behar diren egintzak eta erabakiak zehatz ditzan.

Aipatutakoagatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko ondoren aipatzen diren sailen arautegi espezifikoak, ebazpen honen eranskinean jasota dauden moduan: Soziologia eta Gizarte Langintza saila eta Hezkuntza Zientzien saila.

Leioa, 2022ko azaroaren 17a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

ERANSKINA
UPV/EHUKO SOZIOLOGIA ETA GIZARTE LANGINTZA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean dauka egoitza (Sarriena auzoa, z.g., 48940 Leioa).

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.

Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak campuseko hiru sail-atal ditu, eta hauek dira egoitzak: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (Leioa), Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Donostia) eta Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea (Vitoria-Gasteiz). Behin-behineko sail-atal bat dauka, arautegi honetako xedapen iragankorrean zehaztutakoa.

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 27.4 artikuluaren zehaztapena.

Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta behin baino ezin izango da izan jarraian berriz aukeratua beste lau urterako.

4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

Hautetsiak kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiak beteko du haren lekua. Saileko Kontseiluan hutsunerik egonez gero, idazkariak ordezkoa nor izango den jakinarazi behar du zazpi eguneko epean, hutsunea sortu denetik kontatzen hasita.

5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko kideren bat kanpoan, gaixorik edo antzeko egoeraren batean badago, idatzi arrazoituaren bidez eman beharko zaio horren berri saileko zuzendariari bilera baino gutxienez 48 ordu lehenago, horrela ordezkoa izendatu ahal izateko.

6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Saileko zuzendaria aukeratzeko hauteskundeetan onartuko da botoa aldez aurretik ematea, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluari jarraikiz.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bestalde, Soziologia II saila behin-behineko sail-atal moduan mantenduko da 2022ko abenduaren 31ra arte (Sailen Esparru Arautegiko azken xedapenetako lehenengoaren 6. atala). Egun horretatik aurrera, desagertu egingo da sail-atal hori, eta, egun berean, irakasle-ikertzaileak kasuan kasuko campuseko sail-atalera atxikiko dira, arautegi honetako 2. artikuluari jarraikiz.

UPV/EHUKO HEZKUNTZA ZIENTZIEN SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– UPV/EHUko Hezkuntza Zientzien Sailak Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean dauka egoitza (Tolosa hiribidea, 70, Donostia).

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.

UPV/EHUko Hezkuntza Zientzien Sailak sailaren egoitza atala dauka Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Donostia) eta ikastegiko sail atala Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Behin-behineko bi sail atal ditu, arautegi honetako xedapen iragankorrean zehaztutakoak.

3. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluan hutsunerik egonez gero, idazkariak ordezkoa nor izango den jakinarazi behar du zazpi eguneko epean, hutsunea sortu denetik kontatzen hasita.

4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko kideren bat kanpoan, gaixorik edo antzeko egoeraren batean badago, idatzi arrazoituaren bidez eman beharko zaio horren berri saileko zuzendariari bilera baino gutxienez 48 ordu lehenago, horrela ordezkoa izendatu ahal izateko.

5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Saileko zuzendaria aukeratzeko hauteskundeetan onartuko da botoa aldez aurretik ematea, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluari jarraikiz.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Sailen Esparru Arautegiko azken xedapenetatik lehengoan, 6. atalean, zehaztutakoari jarraikiz, sailak batzeko prozesuan eragindako sailak behin-behineko sail atal moduan mantenduko dira 2022ko abenduaren 31ra arte. Hain zuzen ere, honakoak: Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila eta Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak Saila.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Arautegi honetako bigarren artikuluan aipatzen diren ikastegiko saila atalak, hala Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatekoa nola Bilboko Hezkuntza Fakultatekoa, ez dira eraginik izaten hasiko harik eta arautegi honetako xedapen iragankorretatik lehenengoan jasota dauden aldi baterako sail atalak desagertu arte.


Azterketa dokumentala