Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2022ko azaroaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5188

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratu den 490/2022 prozedura arruntean interesa dutenak.

Funtzio Publikoko zuzendariak agindu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzeko prozedura honi lotutako administrazio-espedientea:

490/2022 prozedura arrunta: Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du maiatzaren 3ko 57/2022 Dekretuaren aurka (57/2022 Dekretua, maiatzaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren kidego berezien eskalen funtzioak ezarri, espezialitateak arautu eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea sortzen duena. Maiatzaren 13ko EHAA, 92. zenbakia).

Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 15a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala