Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2022ko azaroaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5180

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 15ekoa, Kultura sailburuordearena, arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik 2022ko azaroaren 2ko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen eta deialdia egiten duen Agindua (Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Suspertze,Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2022. urteari dagokiona).

Agindu horren 13. artikuluaren arabera, aipaturiko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzorde batek ebazpen-proposamena egingo du, eta Batzorde horren kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kultura sailburuordearen ebazpen bidez emango dira.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Batzarkideak: Ane Dorronsoro Lazkanoiturburu; Javier Herrera Lotero; Carlos Morán Arostegui; Nerea Obieta Tuduri; Alvaro Sanz Aspiazu.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 15a.

Kultura sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala