Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2022ko azaroaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5176

138/2022 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, zeinaren bidez gaitzen baitira 578.947,36 euroko kredituak 3123 Programan (Gizarte Zerbitzuak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2022. urterako aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.

Lankidetza-esparru orokorra eta autonomia-erkidegoetarako eta hiri autonomoetarako Estatuko Aurrekontu Orokorretan esleitutako kredituak banatzeko irizpideak onartzen dituen Erabakia betez, 578.947,36 euroko diru-sarrera bat jaso da Trantsizio Sozialerako eta Erronka Demografikorako Ministeriotik. Kreditu horien xedea da lurralde-eraldaketa ahalbidetzen duten proiektu bereziak bultzatzea eta babestea, despopulazioaren lehengoratzean eraginez.

Kreditu horien xedea da Añana eta/edo Arabako Mendialdeko helize laukoitzaren proiektua egitea. Proiektu horren barruan honako hauek sartzen dira: zaintza sozial eta sanitarioen tokiko ekosistema bat abian jartzea; landa-ingurunean (Araba osoan) telelaguntza aurreratua garatzea; adineko pertsonekin dinamizatzaile digitalaren figura garatzea, komunikazioa errazteko eta oinarrizko online zerbitzuak eskuratzeko; eta landa-etxebizitzetan belaunaldien arteko cohousingaren proiektu pilotua egitea.

Proiektuaren sustatzailea Arabako Foru Aldundia izango dela kontuan hartuta, Gizarte Politiketako Sailburuordetzak erabaki du zuzeneko dirulaguntza bat ematea eta Trantsizio Sozialerako eta Erronka Demografikorako Ministeriotik datozen kredituak transferitzea.

Horregatik, kreditu horiek gaitzen dira 2022ko ekitaldiko aurrekontuan, bat etorriz maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bateginaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin

Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 15ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan kredituen habilitazio bat onartzea, honako gastu-egoera honi dagokionean:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

Funtsak Arabako Foru Aldundiari zuzeneko dirulaguntza emateko erabiliko dira, «Añanako eta/edo Arabako Mendialdeko helize laukoitzaren proiektua» gauzatzeko

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko azaroaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala