Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2022ko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5092

AGINDUA, 2022ko urriaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Vitoria-Gasteizko (Araba) «Carmelitas-Sagrado Corazón» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatzen duen 2022ko irailaren 28ko Agindua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduaren testuan (2022ko urriaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 203. zk.). Agindu horren bidez, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Carmelitas-Sagrado Corazó » Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatu zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenean, 1. artikuluan, 2022/4563 orrian, hau dio:

«Ikastetxearen ondoriozko osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa:

• 3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 39 ikaslerentzat (13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

• 4 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 72 ikasleentzat (18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa:

• 9 unitate, 225 ikasleentzat (25 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikasleentzat (25 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostu (30 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Batxilergoa: "Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateak. Edukiera: 8 unitate, 280 ikasleentzat (35 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.»

Baina hau esan behar du:

«Ikastetxearen ondoriozko osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa:

• 3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 39 ikaslerentzat (13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

• 4 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 72 ikaslerentzat (18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa:

• 9 unitate, 225 ikaslerentzat (25 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaslerentzat (25 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostu (30 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Batxilergoa: "Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateak. Edukiera: 8 unitate, 280 ikaslerentzat (35 ikaspostuko edukierakoa bakoitza).

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

– Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.

• "Haur Hezkuntza" goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo».

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala