Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2022ko azaroaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4972

1676/2022 EBAZPENA, urriaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Jon Txarramendieta Suárez jauna Gorlizko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzen den.

Ikusita Gorlizko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen irailaren 16ko 1547/2022 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen (irailaren 28ko EHAA 186. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Jon Txarramendieta Suárez jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jon Txarramendieta Suárez jauna Gorlizko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko azaroaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala