218. zk., 2022ko azaroaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4956
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduran aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoetan Azpiegitura eta Garraioko sailburuordeak eman dituen ebazpenak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Ebazpen horiek administrazio-bidea amaitzen dute, eta beren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako epaitegietan bi hilabeteko epean, eta ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 27a.
Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordea,
PEDRO MARCO DE LA PEÑA.