Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2022ko azaroaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4953

IRAGARKIA, 2022ko urriaren 3koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 132 kV-ko linea elektriko berria, z/bi, Hernani-Azpeitia 2 132 kV-ko lineatik sartzeko eta irteteko Errotaberri TAra, Zarauzko eta Aiako udalerrietan.

Jendaurrean jartzen da honako instalazio elektriko honen proiektua eta, harekin batera, eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza, bai eta ingurumen-inpaktuaren azterketa ere, betiere xedapen hauetan ezarritakoaren ondorioetarako: martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuko 9. eta 10. artikuluak (2020-04-24ko EHAA); abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikulua (2000-12-27ko BOE); azken testu horretako azken xedapenetako lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulutik 56. artikulura (2013-12-27ko BOE); Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea (2013-12-11ko BOE), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea (2021-12-31ko EHAA).

Esp.: 20-AT-Y-2022-00096.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

– Kokalekua: Zarauzko eta Aiako udalerriak.

Aurrekontua, guztira: 656.342,91 euro.

– Helburua: 132 kV linea berria, zirkuitu bikoitza, proiektatu da, Hernani-Azpeitia 2 zirkuitutik irten eta sartzeko Errotaberri TAra, banaketa-sarearen garapen berriei ekiteko planaren barruan; izan ere, garapen horiek beharrezkoak dira, hain zuzen ere, eragin-eremuaren garapen industriala errazteko, eta banaketa-sarean estaldura hobetzeko eta hornidura bermatzeko.

– Jarduketaren ezaugarri nagusiak: 132 kV-ko linea berria, zirkuitu bikoitza, Hernani-Azpeitia 2 zirkuitutik Errotaberri TAra sartzeko eta irteteko.

– Proiektu honek eragiten dien ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

Honako hauek eskatzen dira: onura publikoaren deklarazioa, ingurumen-inpaktuaren adierazpena, aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena.

Horren berri ematen da, herritar oro jakitun egoteko, eta dokumentazioa aztertu ahal izateko, Gipuzkoako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 1. solairua, Donostia) edo Zarauzko eta Aiako udaletxeetan, edo web-orri honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/. Bestetik, egoki iritzitako alegazioak egiteko, bina ale aurkeztu behar dira, Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza honetan, gehienez 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Donostia, 2022ko urriaren 3a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala