Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2022ko azaroaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4944

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruan azterketak eta ikerketak egiteko dirulaguntzen deialdia.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2022ko ekainaren 15eko Ebazpenaren bidez, Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruan azterketak eta ikerketak egiteko, merezimendu-lehiaketaren bidez, dirulaguntzak emateko deialdia egin zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskaera bakarra aurkeztu da, eta Balorazio Batzordeak baloratu ondoren, ez du lortu deialdiaren ebazpenaren 6.2 oinarrian ezarritako beharrezko puntuazioa.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Hutsik uztea Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruan azterketak eta ikerketak egiteko dirulaguntzen deialdia.

Bigarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori ebazpena eman zuen organoari aurkez dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igarota erantzuna ematen ez bazaio, errekurtsoa ez dela onartu ulertu beharko da, eta administrazioarekiko auzien bidera joateko aukera irekita egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 4a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala