Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2022ko azaroaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4921

IRAGARKIA, 2022ko azaroaren 3koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik hasitako zehapen-prozedura bati buruzko ebazpena.

Eranskinean jasotako ebazpena jakinarazten saiatu arren ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:

Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) ager daitezke, bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta hamabost egun balioduneko epea izango dute (gora jotzeko errekurtsoa denean hilabete), agertzen direnetik zenbatzen hasita edo, agertzen ez badira, iragarkia BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, agiriak edo informazioa aurkezteko, frogaldia zabaltzeko eskatzeko eta egoki iruditzen zaizkien froga-bitartekoak proposatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 3a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala