Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2022ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4870

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 2koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, EAEko elkarte edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko 2022ko dirulaguntza-deialdia ebazten duena.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2022ko ekainaren 8ko Ebazpenaren bidez, EAEko elkarte edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko garatzen dituzten proiektuak diruz laguntzeko 2022rako deialdia egin zen.

Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- I. eranskinean zerrendatutako erakundeak aurkeztutako eskabidean atzera egitea onartzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Bigarrena.- II. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.- III. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei esleitzea memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko laguntzak, aipatutako eranskinean zehazten diren zenbatekoen arabera. Laguntza horiek minimis izaera dute, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduari lotuta daude (EBAO, L 352. zk., 2013-12-24koa).

Laugarrena.- Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 2022ko azaroaren 2a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria.

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala