Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2022ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4863

AGINDUA, 2022ko urriaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao-Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa, patronatuak formalizatutako izen-aldaketaren ondorioz.

2022ko irailaren 26an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao-Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko, fundazioaren izena euskaraz aldatzearen ondoriozkoa (bai eta museoarena ere). Fundazioaren patronatuak aldaketa hori adostu zuen 2022ko ekainaren 13ko erabakiaren bidez, eta publikoa egin zen 2022ko irailaren 9an, Bilbon, Andrés María Urrutia Badiola notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura bidez (protokolo-zenbakia: 2449). Espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Aurrerantzean, fundazioak izen hau izango du: Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao-Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazioa.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 3. 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa eta izenaren aldaketa bat datoz aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao-Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Agindu honen datarekin, 2022ko irailaren 9an, Bilbon, Andrés María Urrutia Badiola notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan. (protokolo-zenbakia: 2449).

Aurrerantzean, fundazioak izen hau izango du: Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao-Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazioa.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 14a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala