Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2022ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4862

EBAZPENA, 2022ko urriaren 18koa, Segurtasuneko sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko elkarteei joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak ematen dizkiena.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko uztailaren 5eko Aginduak arautzen du joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko Euskadiko irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko araubidea (2022ko uztailaren 18ko EHAA, 138. zk).

Agindu horren 11. artikuluarekin bat etorriz, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako Balorazio Batzordearen txostena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean aipatzen diren eskatzaileei bertan zehazten diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau erakunde interesdun guztiei jakinaraztea.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 18a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

ERANSKINA
ESKABIDEEN, PUNTUEN ETA EMANDAKO DIRULAGUNTZEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala