Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2022ko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4851

127/2022 DEKRETUA, urriaren 25ekoa, zeinaren bidez «Nicolás Domingo de Arrotegui» ongintzako fundazioari errebokatu egiten baitzaio gizarte-intereseko deklarazioa.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-zerbitzuen eskaintzan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzak biltzen dituztenean; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreari egindako ekarpenak eta izandako ibilbidea aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte-zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzkoak, gizarte-intereseko erakundearen izaera lortzeko, mantentzeko, errebokatzeko eta galtzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu, eta, horrenbestez, 118/2014 Dekretua eman zen, «Nicolás Domingo de Arrotegui» Ongintzako Fundazioa gizarte-intereseko deklaratzeari buruzkoa.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakinarazi duenez, gizarte-zerbitzuen arloko irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzko urriaren 7ko 424/2013 Dekretuaren 11. artikuluan adierazitako gizarte-intereseko deklarazioa errebokatzeko prozedura izapidetu ondoren, egiaztatutzat jotzen da dekretu horren 4.a) artikuluan adierazitako betekizuna ez dela bete; izan ere, betekizun horren arabera, erakundearen jardueraren xede nagusiak gizarte-zerbitzuak ematea izan behar du, eta erakundeak jakinarazi duenez prestazio horien jarduera utzi duela eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera plantilla osoa subrogatu duela, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Zerbitzuetako sailburuari proposatzen zaio gizarte-intereseko deklarazioa erreboka dezala.

Urriaren 7ko aipatu 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez errebokatuko da gizarte-interesaren deklarazioa, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea bideratu baitu.

Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko urriaren 25ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– «Nicolás Domingo de Arrotegui» Ongintzako Fundazioari gizarte-intereseko deklarazioa errebokatzea, gizarte-intereseko erakunde izateko ezarritako betekizunak ez betetzeagatik.

Bigarren artikulua.– Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Horretarako, bi hilabeteko epea egongo da, dekretua jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Dena dela, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, egoki ikusiz gero.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko urriaren 25ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala