Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2022ko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4847

EBAZPENA, 2022ko urriaren 28koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez jakinarazten baita, 2022ko urterako, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionaletarako «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarien gaineko ebazpena.

Irailaren 9ko 210/2003 Dekretuaren bidez, «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariak sortu ziren, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalak saritzeko.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 8ko Aginduaren bidez, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionaletarako «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarien 2022ko deialdia egin zen.

Agindu horren zortzigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta epaimahaiak bilera egin eta ebazpena eman ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariaren epaimahaiak emandako ebazpena, nekazaritza-sektorean, ekoizpenaren arloan, izandako ibilbide profesionala saritzen duena. Sari hori, 2022. urtean, honako honi ematen zaio:

Fernando Martínez Bujanda jauna.

Nekazari gisa izan duen ibilbide profesional luzeagatik eta Euskal Autonomia Erkidegoan olibondoaren laborantza historikoaren balioa berreskuratzeagatik ematen zaio saria, bai eta proiektu solidarioetan parte hartzeagatik eta GKE batzuekin lankidetzan aritzeagatik ere.

Bigarrena.– Argitara ematea «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariaren epaimahaiak emandako ebazpena, nekazaritza-sektorean, eraldaketaren eta banaketaren arloan, izandako ibilbide profesionala saritzen duena. Sari hori, 2022. urtean, honako honi ematen zaio:

Agustín Markaide Soraluce jauna.

Eroski Taldearen buru gisa elikagaien banaketa-sektorean egindako lan garrantzitsuagatik ematen zaio saria. Zeregin horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien sektorearen balio-katearen berrikuntzan eta garapenean inplikatu da, eta bertako produktuen alde egin du.

Hirugarrena.– Argitara ematea «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariaren epaimahaiak emandako ebazpena, arrantza-sektorean egindako ibilbide profesionala saritzen duena. Sari hori, 2022. urtean, honako honi ematen zaio:

Iñaki Latxaga Bengoetxea jauna.

Ekintzaile gisa eredugarri izateagatik ematen zaio saria. Bizitzan zehar, arrantza-enpresa txiki batetik Albacora Taldea sortu zuen, atunaren munduko liderra, enpleguari eutsiz eta bertan errotuz, Gainera, arrantza-teknikak eta ontzietako lan-baldintzak hobetzearen alde egin zuen.

Laugarrena.– Epaimahaiaren ebazpenaren berri ematea interesdunei.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 28a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala