Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2022ko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

PINGON, S. COOP., EUROGRU S.A.U., GRUALSA, S.A., SERVICIOS PINGON, S.L.
4829

IRAGARKIA, «Pingon, S.Coop.» (sozietate xurgatzailea), «Eurogru, S.A.U.» (sozietate xurgatua), «Grualsa, S.A.» (sozietate xurgatua) eta «Servicios Pingon, S.L.» (sozietate xurgatua) sozietateen arteko bat-egiteari buruzkoa.

Euskadiko kooperatibei buruzko 11/2019 Legeak 83.6 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da «Pingon, S. Coop.» sozietateak batzar orokorra egin zuela eta «Eurogru, S.A.U», «Grualsa, S.A.» eta «Servicios Pingon, S.L.» merkataritza-sozietateek bazkide eta akziodunen batzar orokorrak egin zituztela 2022ko urriaren 17an. Batzar horietan onartu zen, legez ezarritako gehiengoarekin, xurgapen bidezko bat-egitea. Sozietate xurgatzaileari oinordetza unibertsalaren bidez emango zaizkio sozietate xurgatuen eskubide eta betebehar guztiak, xurgatze-proiektuan ezarritakoaren arabera.

2022ko ekainaren 30eko xurgatze-proiektuaren arabera erabaki da xurgatzea, 2021eko abenduaren 31ko balantze itxiekin.

Berariaz jasota uzten da xurgatu diren sozietateetako bazkideek kooperatibatik irteteko eskubidea dutela, baldin eta erabakiaren aurkako botoa eman badute edo, batzarrean agertu ez arren, erabaki horrekin ados ez badaude. Horretarako, administratzaileei idazki bat bidali beharko diote, bat egiteko erabakiaren azken iragarkia argitaratu eta 40 eguneko epean, Euskadiko Kooperatiben Legeak 84. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Era berean, jasota geratzen da bat-egitean parte hartzen duten sozietateen hartzekodunek bat-egitearen aurka egin dezaketela, idatziz, hilabeteko epean, bat egiteko erabakiaren azken iragarkia argitaratzen denetik hasita, Euskadiko Kooperatiben Legeak 85.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lazkao, 2022ko urriaren 19a.

Pingon, S. Coopeko batzar artezkariko idazkaria,

MAITANE ARRONDO ARZALLUZ.

Eurogru, SAUko administrazio kontseiluko presidentea,

JESÚS MARÍA FERNÁNDEZ CUEVA.

Grualsa, SA eta Servicios Pingon, SLko administrari bakarra,

XABIER IRIONDO ENPARANTZA.


Azterketa dokumentala