Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2022ko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4824

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroko 2022ko ekainaren 3ko inskripzio-ziurtagiria.

Nekazaritzako eta elikagaigintzako industrien erantzukizunpeko adierazpenen erregimena arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko urriaren 7ko 422/2013 Dekretuaren 12. artikulua (erregistroan inskribatzeari buruzkoa) kontuan hartuta, erregistroko arduradunak ofizioz egingo du inskripzio hori, oinarri hartuta nekazaritza- eta elikagaigintza-industriek aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenetan jasotako oinarrizko datu osagarriak eta espezifikoak. Horretarako, inskripzio-ziurtagiria emango da. Era berean, ofizioz egingo dira jarduera uzteari eta gainerako aldaketei buruzko oharrak.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

Ziurtagiri hori eskuragarri duzu Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako pertsona fisiko edo juridiko interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 18a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala