Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2022ko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4820

EBAZPENA, 2022ko urriaren 26koa, HABEko zuzendariarena, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2022ko ekitaldirako Azterketa Batzordearen burua eta idazkaria izendatzeko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, 2020ko irailaren 9ko Aginduaren bidez, HEOCen zedarritutako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezarri zituen, eta, aipatutako aginduaren babesean, HABEren zuzendari nagusiak, 2021eko azaroaren 22ko, 2021eko abenduaren 27ko eta 2022ko martxoaren 2ko Ebazpenen bidez, aurtengo egiaztatze-deialdiak egin zituen.

Gero, 2022ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez, komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile ikerleak, tutoreak, ordezko tutoreak, lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeak izendatu zituen, proba horien antolaketa- eta didaktika-alorretako lanei ekin ziezaieten.

2022ko deialdian matrikulatzeko aldia amaituta, lehen aipatutako izendapenak osatu behar dira, 2020ko irailaren 9ko Aginduan eta 2022ko urtarrilaren 25eko Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz; eta, HABEren 2022ko deialdiak gauzatzeko asmoz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HEOCean ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2022. urteko deialdietarako Azterketa Batzordeko kideak izendatzea:

Iñaki Villoslada Fernández HABEren Hizkuntzaren Didaktikako zerbitzuburua, batzordeburu.

Igor Odriozola Sustaeta, HABEren Hizkuntza Teknologia Arloko arduraduna, idazkari.

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea ezen, administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko urriaren 26a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala