Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2022ko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4815

EBAZPENA, 2022ko urriaren 21ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiz sartzeko hautaketa-prozeduran deitutako plazen ezaugarrietako atalen bat. Hautaketa-prozedura horretarako deialdia 2021eko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez egin zen (2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9 zk.).

2021eko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez (2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiz sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.

Deialdi horren xedea Euskal Poliziaren eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako Agente izateko plazak betetzea zen.

Getxoko Udalak sei plaza eskaini zituen Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako Agente kategorian.

Udal honetako zinegotzi ordezkaritzaren 2022ko urriaren 17ko 4373/2022 Ebazpenaren bidez, azaroaren 26ko 5398/2021 Ebazpenean onartutako kudeaketa-gomendioa eguneratzea ebatzi da. Bertan, honako hau agertzen da: «Berariazko osagarria: 24.823,06 € eta 28.449,54 €»; baina hau adierazi behar da: «Berariazko osagarria: 25.319,52 euro» adierazi behar da.

Hori dela eta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2021eko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez (2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.) deitutako hautaketa-prozesuan Getxoko Udalak eskainitako plazen ezaugarriak aldatzea, eta honela osatzea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean aurka egin ahal izango diote Administrazioarekiko Auzien JurisdikzioaN, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azken kasu horretan, Administrazioarekiko Auzien Epaitegien lurralde-eskumenari buruzko arauak errespetatu beharko dira, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotakoak.

Arkauti, 2022ko urriaren 21a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala