214. zk., 2022ko azaroaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4812
EBAZPENA, 2022ko urriaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Cristina María López Caro andreak gainditu egin duela 2022ko maiatzaren 18ko ebazpenak (2022ko ekainaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Cristina María López Caro Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***4906**. Kodea: AGC8L1-D00166-31. Jakintza arloa: Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa. Saila: Finantza Ekonomia II (Enpresa Ekonomia eta Merkaturatze). Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Merkataritza Zuzendaritza. Sarrera».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko urriaren 27a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.