Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2022ko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4811

EBAZPENA, 2022ko urriaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearena, graduko unibertsitate ikasketa ofizialetako onarpen nota kalkulatzeko erabiliko diren parametroak aldatzekoa 2023-2024 ikasturterako eta hurrengoetarako.

Gobernu Kontseiluak, 2018ko apirilaren 26ko saioan, onartu zituen 2019-2020 ikasturterako eta hurrengoetarako graduko unibertsitate ikasketa ofizialetara sartzeko onarpen nota kalkulatzeko parametroak.

Ondoren, Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Kimika Fakultateak haztapen parametroak aldatzea eskatu dute Biologiako Gradurako, Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradurako, Bioteknologiako Gradurako, Geologiako Gradurako eta Kimikako Gradurako onarpen nota kalkulatzeko.

Era berean, Bilboko Ingeniaritza Eskolak ere eskatu du haztapen parametroak aldatzeko Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradurako onarpen nota kalkulatzeko.

Bestalde, Bilboko Ingeniaritza Eskolak aurkeztu ditu Ingeniaritza Biomedikoko Gradu berrirako onarpen nota kalkulatzeko haztapen parametroak.

Hori guztia kontuan hartuta, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeak, honako hau

ERABAKI DU:

Agintzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin Gobernu Kontseiluak 2022ko urriaren 20an hartutako erabakia, graduko unibertsitate ikasketa ofizialetako onarpen nota kalkulatzeko erabiliko diren irakasgaiak haztatzeko parametroak aldatzekoa 2023-2024 ikasturterako eta hurrengoetarako. Eranskinean jasotako idazkera izango du.

Leioa, 2022ko urriaren 20a.

Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea,

LAURA VOZMEDIANO SANZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala