Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2022ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4798

IRAGARKIA, 2022ko urriaren 25ekoa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairu erregimeneko etxebizitza arloan COVID-19 birusaren inpaktu ekonomikoari erantzuna emateko dirulaguntzen prozeduraren ebazpenei buruzkoa.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.

Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak hemen daude:

– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.

– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.

– Errotaburu pasealekua 1. zenbakiko 7. solairua, Donostia.

Donostia, 2022ko urriaren 25a.

Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala