Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2022ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4786

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 23koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatu egiten baita Larrabe Oilotegia SAT sozietateari Gamiz-Fika udal-mugartean (Bizkaia) oilo-arrautzak ekoizteko eta merkaturatzeko emandako ingurumen-baimen integratua.

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko martxoaren 10eko Ebazpenaren bidez eman zitzaion Larrabe Oilotegia SATi ingurumen-baimen integratua, Gamiz-Fikako (Bizkaia) udal-mugartean arrautzak ekoizteko eta merkaturatzeko.

Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez gauzatu zen aipatutako ingurumen-baimen integratua.

2012ko apirilaren 26an, 2018ko apirilaren 19an eta 2021eko uztailaren 1ean, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek ikuskapen-bisitak egin zituzten erreferentziako instalaziora, aipatutako ebazpenetan ezarritako baldintzak betetzen zirela egiaztatzeko, eta dagozkion aktak egin ziren.

2012ko urtarrilaren 23an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman zen argitara abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena.

2013ko urriaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua argitaratu zen, Industriako Emisioen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena (aurrerantzean, Industriako Emisioen Erregelamendua).

2013ko abenduaren 11n, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea argitaratu zen.

2014ko abenduaren 18an, Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua onartu zen, zeinaren bidez 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztu zen; onartu zen, orobat, Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.

2015eko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana onartu zen.

2015eko ekainaren 25ean, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko Legea (ekainaren 25eko 4/2015 Legea) onartu zen.

2016ko abenduaren 31ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena (aurrerantzean, IPPC Legea).

2017ko otsailaren 21ean Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan (hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiboari buruzko zuzentaraua).

2019ko urriaren 15ean, urriaren 10eko TEC/1023/2019 Agindua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, zeinetan ezartzen baita noiztik aurrera eskatu ahal izango zaien nahitaezko finantza-bermea Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jarduerei –ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 3. lehentasun-mailakotzat sailkatuak–.

2020ko urtarrilaren 22an eta otsailaren 4an, hurrenez hurren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea, eta 2020ko urtarrilaren 23ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, IPPC Legean xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua.

2020ko urtarrilaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretua, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzekoa.

2020ko ekainaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Estatuko lurraldean hondakinen garraioa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua.

2019ko urtarrilaren 11n eta irailaren 23an, bere baimenean funtsezkoak ez diren aldaketak egin zituela jakinarazi zuen Larrabe Oilotegia SATk; izan ere, konpostaje-instalazio bat jarri zuela eta oilo-zirinaren eta arrautza hautsien hondakinak autogestionatzen dituztela adierazi zuen, eta aldaketa horiek funtsezkoak ez diren aldaketatzat jo zituen organo honek 2019ko martxoaren 5ean eta urriaren 3an.

2020ko azaroaren 6an eta 2021eko apirilaren 20an Larrabe Oilotegia SATk 2. fokuko kutsatzaileei muga-balioak ez aplikatzea eta usain-isurketaren kontrola aldatzea eskatu zuen.

2021eko uztailaren 1eko AAI00200/3S ikuskapen-aktan jasota dago enpresak egindako eskaera, zarata-neurketak bost urtean behin egin daitezen.

Larrabe Oilotegia SAT enpresak 2018. eta 2020. urteetarako aurkeztutako Ingurumena Zaintzeko Programaren txostenetan, Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko abenduaren 12ko Ebazpenean ezarritako mugak gainditzen ez dituzten zarata-neurketak jasotzen dira.

2020ko urriaren 26an, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak aurretiazko kontsultak hasi zituen erakunde eskudunekin, eta, horren ondorioz, AAI00200_REV_2020_001 administrazio-espedientea ireki zen.

2020ko urriaren 30ean, azaroaren 4an, azaroaren 5ean, azaroaren 9an eta azaroaren 10ean, hurrenez hurren, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren, Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzaren eta Osasun Publikoko Zuzendaritzaren eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren erabakiak jaso ziren.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2021eko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura hastea erabaki zen, eta Larrabe Oilotegia SATi eskatu zitzaion instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan eta instalazioaren isurketei buruzko beste dokumentu batzuetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa helarazi zezala.

2021eko martxoaren 16an, ingurumen-baimen bateratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen Larrabe Oilotegia SATk.

Aurkeztutako agiriak aski zirela egiaztatu ondoren, 2021eko apirilaren 12an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko martxoaren 25eko Iragarkia, zeinaren bidez jendaurrean jarri baitzen aipatutako espedientea.

Ez zen alegaziorik aurkeztu espedientea jendaurrean egon zen aldian.

Erakunde eskudunei txostenak eskatu zitzaizkien 2021eko apirilaren 27an eta maiatzaren 4an eta 18an, honako hauei, hain zuzen ere: Gamiz-Fikako Udala (Bizkaia), URA-Uraren Euskal Agentzia, Osasun Publikoko Zuzendaritza, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritza.

Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritzaren eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren txostenak 2021eko ekainaren 4an eta 17an jaso ziren, hurrenez hurren.

2022ko abuztuaren 2an, Ingurumenaren Kalitate eta Ekonomia Zirkularreko zuzendariak erreferentziako espedientea eta ebazpen-proposamena Larrabe Oilotegia SATn esku jarri zituen, entzunaldi-izapiderako.

Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO erreferentzia-agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

Lurpeko urak kutsaduratik eta narriaduratik babestea arautzen duen urriaren 2ko 1514/2009 Errege Dekretuaren I. eranskinaren arabera, nitratoak lurpeko ur-masa baten egoera kimikoa ebaluatzeko funtsezko parametro batzuk dira.

Otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuak, nekazaritzatik datozen nitratoek sortutako kutsaduraren aurka urak babesteari buruzkoak, hitzaurrean dioenaren arabera, «Egoera jakin batzuetan nekazaritzako ekoizpen intentsiboak eragindako uren kutsadura gero eta nabarmenagoa da, eta, bereziki, lurrazaleko eta lurpeko uretako nitratoen kontzentrazioa handitzen ari da...».

Oilo-zirina biltegiratzeari eta horiek in situ tratatzeko aukerari dagokienez, adierazi behar da IPPC Legeak 1. artikuluan ezartzen duela haren helburua atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea dela, edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori murriztu eta kontrolatzea, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.

Aipatutako IPPC Legearen 3. artikuluak honela definitzen ditu «teknika erabilgarri onenak»: jardueren eta isurien eta emisioen muga-balioak zein baimenaren beste baldintza batzuk (isurketak eta emisioak saihestea edo, hori ezin bada, murriztea, eta isurketek edo emisioek ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eragina murriztea helburua dutenak) betetzeko teknika jakin batzuen gaitasun praktikoa frogatu dezaketen ustiapen moten garapen-fase eraginkorrena eta aurreratuena.

Hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiboari buruzko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituen 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiak instalazio guztiei baldintza absolutu gisa aplikatu beharreko baldintzak ezartzen ditu.

Hala ere, instalazioari aplika dakizkiokeen teknika erabilgarri onenak zehazteko erreferentzia da «Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Intensive Rearing of Poultry or Pigs. Industrial Emissions Directive 2010/75/EU (Integrated Pollution Prevention and Control) (2017).»

Oilo-zirina in situ biltegiratzeko eta tratatzeko teknologia onenen artean, alboetako itxiturak dituzten sistemak instalatzeko aukera aipatzen da, frakzio likidoak sortzea edo euri-ura simaurrarekin lixibiatzea prebenitzeko; tartean, adibide gisa, hormigoizko siloak (2.6.4 apartatua).

Bestalde, dokumentu beraren 2.7 apartatuak («On-farm manure processing») oilo-zirinak instalazioan bertan tratatzearen ingurumen-abantailak deskribatzen ditu:

– Simaurraren hondar-energia berreskuratzea.

– Biltegiratzean eta/edo soroan aplikatzean botatzen diren usainak murriztea.

– Simaurrak duen nitrogeno edukia murriztea, soroan aplikatzearen ondorioz lurrazaleko eta lurpeko urak ez kutsatzeko eta sortutako usaina murrizteko.

– Beste leku batzuetara erraz eta segurtasunez garraiatzea, beste prozesu batzuetan erabiltzeko.

– Ukuiluratzean, biltegiratzean eta soroan erabiltzean simaurraren N eta C galerak murriztea.

Teknikoki posible da sortutako oilo-zirin guztia in situ biltegiratzeko eta tratatzeko aurretik aipatutako hobekuntzak instalazioan ezartzea, eta «jarduera eta ustiapen-modalitateak garatzeko faserik eraginkorrena eta aurreratuena» da.

Emisioen Erregelamenduaren 26. artikuluak, ingurumen-baimen integratua berrikusteari dagokionez, honako hau ezartzen du 4. apartatuan:

«Betiere, ingurumen-baimen integratua ofizioz berrikusiko da honako kasu hauetan:

(...)

b) Emisioak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.

(...)»

Aipatutako testu bateginaren 22.5 artikuluak aurreikusten duenez, organo eskudunak TEOei buruzko ondorioetan deskribatu ez den teknika erabilgarri onenen batean oinarritutako baimen-baldintzak jartzen dituenean, honako hau egiaztatu beharko du:

a) Teknika hori 3. eranskinean azaltzen diren irizpideak bereziki aintzat hartuta zehaztu dela.

b) 7. artikuluko betekizunak betetzen direla.

Era berean, 3. eranskinak –oro har kontuan hartu behar diren alderdiak edo kasu berezi batean kontuan hartu behar direnak, 3.12 artikuluan definitzen diren teknika erabilgarri onenak zehazten direnean, ekintza batek ekar ditzakeen kostuak eta onurak eta zuhurtasunaren eta prebentzioaren printzipioak kontuan harturik– hauek aipatzen ditu, besteak beste:

«3.– Prozesuan sortutako eta erabilitako substantziak –eta, hala behar denean, hondakinak– berreskuratzeko eta birziklatzeko teknikak garatzea.

4.– Eskala industrialean emaitza positiboak eman dituzten prozesu, instalazio edo funtzionamendu-metodo konparagarriak.

5.– Aurrerapen teknikoak eta ezagutza zientifikoen bilakaera.

6.– Kasuan kasuko emisioen izaera, ondorioak eta bolumena.

10.– Emisioen inpaktu globala eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko edo ahalik eta gehien murrizteko premia.

11.– Istripu-arrisku oro prebenitzeko edo istripuek ingurumenean izan dezaketen eragina murrizteko premia.»

Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek horiek guztiak eska ditzake ordezko biltegiratze modu bat eta sortutako oilo-zirin guztia tratatzeko ingurumen-kalte gutxiago sortuko dituen in situ tratamendu bat ezartzearen bideragarritasuna zehazteko; beraz, instalazioaren baimena ere berrikusi behar da, horretarako eskakizuna gehitzeko.

Bestalde, aipatutako testu bateginaren 10. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan ezarritako irizpideekin bat etorriz, 2019ko urtarrilaren 11n eta 2019ko irailaren 23an jakinarazitako aldaketak ezin dira «funtsezko aldaketatzat» hartu.

Aurreko paragrafoan aipatutako aldaketak ez daude sartuta ez Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean, ez Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetan. Horregatik, bada, aipatutako aldaketak ez dira arau horietan ezarritako inolako ingurumen-inpakturen ebaluazio-prozeduraren mende jarriko.

2090/2008 Errege Dekretuan jasotako eskakizunak ingurumen-baimen integratuan jasotzea egoki jo denez, ingurumeneko finantza-bermea eratzeari buruzko puntu bat gehitu behar da.

Egoki jo da ingurumen-baimen integratuan oinarrizko txosten bat eranstea. Txosten horrek, IPPC Legearen 12.f) artikuluaren arabera, «lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko beharrezkoa den informazioa jasoko du, jarduerak behin betiko utzi ondorengo egoerarekin konparazio kuantitatiboa egiteko...».

Ingurumen-baimen integratuan aipatutako 4/2015 Legean ezartzen diren eskakizunak jasotzea egoki jo denez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 209/2019 Dekretuak eta 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduak araututako moduan, lurzorua babesteko baldintzak aldatu egin behar dira.

Halaber, 2021eko martxoaren 16an aurkeztutako TEOen azterketa-memorian, Larrabe Oilotegia SATk adierazi du lurzoruaren oinarrizko txostena aurkeztetik salbuetsita dagoela, aurreko apartatuan aipatutako 209/2019 Dekretuaren X. eranskinean aurreikusitakoaren arabera.

Ez dago usain-hartzaile sentikorrik instalazioaren inguruan, eta ez da kexarik egon instalazioa martxan egon den urteetan; beraz, egokia da mugarik ez jartzea eta usainaren aldizkako neurketarik ez ezartzea. Nolanahi ere, horrek ez du eragotziko organo honen jarraipenetik etorkizunean etor daitezkeen kontrol-neurrietan aldaketak egitea.

Amoniakoa eta metanoa dira abeltzaintza intentsiboak isuritako kutsatzaile nagusiak, eta Larrabe Oilotegia SAT enpresak Gamiz-Fikan (Bizkaia) duen instalazioak kutsatzaile horiek zuzenean neurtzea ahalbidetzen duen foku kanalizatua du; hortaz, egokia da amoniakoa eta guztizko karbono organiko lurrunkorra (GKOL) aldian-aldian neurtzen jarraitzea.

Goian aipatutako 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiak ez du ezartzen abeltzaintza intentsiboaren eremuan instalatutako konpostaje-instalazioei lotutako isurtze-mailarik (19. TEO), eta Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakiak, zeinak hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituen, ez du ezartzen amoniako eta usainerako TEOei lotutako isurtze-mailarik, tratatutako hondakin nagusia simaurra denean.

Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko abenduaren 12ko Ebazpenak agintzen duenez, indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urtean behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.»

Halaber, instalazioaren inguruan zarata-hartzaile sentikorrik ez dagoenez, egokia da zarata-neurketak bost urtean behin egitea.

IPPC Legearen 26. artikuluan eta 2008ko martxoaren 10eko Ebazpenaren Bosgarren apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, egokia da ingurumen-baimena egokitzea, airearen kalitatea babesteari, sarera isurtzeko baldintzei, hondakinak sortzeari, lurzoruaren babesari eta zaratarekin lotutako baldintzei buruzko apartatuen idazketa eguneratzeko eta ontziak merkaturatzeari buruzko apartatu berri bat sartzeko.

Ingurumen-baimen integratua eman zenetik ingurumenari buruzko araudi berria egin da, eta, hortaz, egokia da Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko martxoaren 10eko Ebazpenaren baldintzak indarrean dagoen araudi berrira egokitzea, ofizioz, aipatutako Ebazpenaren Bosgarren apartatuan ezarritakoari jarraikiz eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Baimena aldatzeko jakinarazpenetan emandako informazioa nahikoa zen.

Bestalde, ekainaren 11ko 5/2013 Legeak, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituenak, ingurumen-baimen integratua berritzeko prozedura ezabatu zuen, eta IPPC Legearen 26. artikuluak ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikusteko kasuak ezartzen ditu, indarrean egoteko eperik ezarri gabe; beraz, bidezkoa da 2008ko martxoaren 8ko Ebazpenaren laugarren apartatua kentzea eta bosgarrena aldatzea.

Bestalde, IPPC Legeak ez du ingurumen-baimen integratua berritzea ezartzen; beraz, 2008ko martxoaren 10eko Ebazpenean berrikuntza horri buruz zegoen apartatuan aldatzea bidezkoa da, ingurumen-baimen integratua aldatzeko kasuak eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoak behar bezala kontuan har daitezen.

IPPC Legearen 7. artikuluak ingurumen-baimen integratuan emisioen muga-balioak zehazteko kontuan hartu beharreko alderdiak ezartzen ditu, eta, besteak beste, instalazioen ezaugarri teknikoak, industria-jarduera garatzen den kokapen geografikoa eta emisioen izaera jasotzen ditu.

Industriako Emisioen Erregelamenduaren 13. artikuluak xedatzen duenez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen eraginpeko enpresek aukera dute jarduera aldi baterako eteteko, eta, beraz, apartatu espezifiko bat erantsi behar da etenaldiak dirauen bitartean ingurumen-baimen integratua betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzearren.

Urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretuak indargabetu egin zuenez irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa, eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzekoa, ingurumen-baimen integratuko zenbait apartatu aldatu egin behar dira.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauaren, industriako emisioei buruzkoaren (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratua) 14.1.d artikuluaren arabera, Ingurumena Zaintzeko Planaren emaitzak aurkezteko maiztasuna urtekoa izan behar da.

Industriako Emisioen Erregelamenduaren 15.9 artikuluaren arabera, berrikuspen-ebazpena ingurumen-baimen integratuan txertatu beharko da, testu bakar gisa.

Halaber, administrazio-epeak etenda geratu ziren COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua indarrean jarri zenetik COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzeko indarreko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritako alarma-egoera luzatu zuen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretua indarrean jarri arte.

Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz.

Honako hauek ikusi dira: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa; eta 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa; 515/2009 Dekretua, irailaren 22koa, abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena; 637/2021 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena; 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urena; otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretua eta urtarrilaren 18ko 47/2022 Errege Dekretua, nekazaritzako nitratoek sortutako kutsadura lausotik urak babesteari buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1069/2009 (EE) Erregelamendua, 2009ko urriaren 21ekoa, animalia-azpiproduktuei eta gizakiek kontsumitzeko ez diren produktu eratorriei aplikatu beharreko osasun-arauak ezartzen dituena eta animalia-azpiproduktuei buruzko 1774/2002 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintzan eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa funtzionala ezartzen duena; eta 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– IPPC Legean xedatutakoaren ondorioetarako, funtsezkoak ez diren aldaketatzat jotzea Larrabe Oilotegia SATk sustatutako instalazioetan konpostaje-instalazio bat jartzeko eta oilo-zirinaren eta arrautza hautsien hondakinak autogestionatzeko aldaketak. Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean (ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurari aplikagarri zaion araubide juridikoari dagokionez) eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean adierazitakoari jarraikiz, ez dago zertan aldaketa horiek ingurumen-eragina ebaluatzeko prozeduraren mende jarri.

Bigarrena.– Larrabe Oilotegia SAT enpresari (IFZ: G48517262; egoitza soziala: Elejalde auzoa z.g., 48113 Gamiz-Fika, Bizkaia) oilo-arrautzak ekoizteko eta merkaturatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea, eta baimen horren baldintza guztiak legea bete dadin egokitzea.

Jarduera IPPC Legearen I. eranskineko kategoria honetan sartuta dago:

«9.– Nekazaritzako elikagaien industriak eta abeltzaintzako ustiategiak.

9.3.– Granjako hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiborako instalazioak, honako edukiera hau gainditzen badute:

a) 40.000 oilo errulerentzako kokaguneak, edo, granjako hegaztien beste produkzio mota batzuetarako, nitrogeno-iraizketa baliokidea».

Instalazioa, 4800003454 NIMA duena, Elejalde auzoan dago, z/g, Gamiz – Fikako udalerrian (Bizkaia). Ustiategiaren azalera, guztira, 9,54 ha-koa da, eta erabilitako nekazaritza-azalera 0,50 ha-koa. UTM (ETRS89) koordenatuak 30N 516466 4793075 dira.

Instalazioak oilo-arrautzak ekoizten eta merkaturatzen ditu, oiloak ustiategian bertan ugaldu edo hazi gabe

Instalazioaren ekoizpen-ahalmena (hau da, estabulazio-gaitasuna) 215.588 oilo errulekoa da, eta 2020ko datuen arabera, 187.281 hegaztirekin, 8.160 t pentsu kontsumitzea ekarri du.

Ekoizpen-lerro bakoitzaren (hau da, instalazioa osatzen duen nabe bakoitza) ekoizpen-ahalmena honako hau da:

(Ikus .PDF)

Ekoizpen-ahalmen horretatik, 104.040 kaiolari dagozkio eta 111.548 lurrari. 2020an, honako hau izan da okupazioa: kaiolako 96.322 hegazti eta lurreko 90.958 hegazti.

Larrabe Oilotegia SATn arrautzak ekoizteko eta merkaturatzeko bi prozesu nagusi daude: arrautzak ekoiztea, batetik, eta arrautzak sailkatzea eta kontserbatzea, bestetik.

Ekoizpen-prozesua hasteko, material osagarriak jasotzen dira (kaiolak, haizagailuak, edontziak, etab.), eta, ondoren, oilo erruleak jasotzen dira –hornitzaile homologatuetatik etortzen dira kamioietan–.

Instalazioan, hegaztiak kaioletan egoten dira, baterietan, argi artifiziala eta aireztapen behartua duten pabiloietan, hil arte edo ustiapen-denbora igaro arte. Hegaztiak elikatzeko pentsua erabiltzen da.

Pentsuak zisterna-kamioietan iristen dira Larrabe Oilotegia SATn instalazioetara, eta hodi amaigabe baten bidez deskargatzen dira pabiloi bakoitzeko siloetara. Pentsuaren zuloetatik pentsua pabiloi bakoitzaren barruko toberetara hornitzen da sistema automatiko eta programatuaren bidez. Ondoren, toberek pentsua automatikoki banatzen dute janontzietan (prozesua guztiz hermetikoa da).

Sailkatzeko eta biltegiratzeko prozesua hasteko, ontziak, enbalajeak, tinta, zigiluak, etiketak, baserriko arrautzak eta beste etxalde batzuetako arrautzak, garbiketa-materiala eta abar jasotzen dira; enpresaren lokaletan ezarritako eremuetan gordetzen dira horiek.

Bi motatako uhal garraiatzaileak daude:

– Kaioletako uhalak: arrautza pabiloietan jasotzen dute errunaldiaren ondoren, eta beste uhal batzuetan uzten dute.

– Hautaketa aurreko uhalak: arrautza enbalaje-zentroraino eramaten duten metalezko uhalak dira.

Hautaketa aurreko zintetan eskuz kentzen dira zikin, zurbil eta pitzatuta dauden arrautzak. Arrautza hautsiak ere erretiratu egiten dira, baina hondakin moduan hartzen dira.

Behaketa-ganbera bat dago, arrautzaren oskolean zein barrualdean aurreko etapetan hauteman ezin izan diren akatsak atzemateko.

Sailkatzeko makinan inprimagailu bat dago, arrautzetan inprimatzen duena, eta pisuen araberako sailkapenaren aurretik eta/edo sailkapenaren ondoren egin daiteke, betiere ontziratzearen aurretik.

Ontziratze-etapak aurrez pisuka sailkatu diren arrautzak ontziratzeko prozesua hartzen du, eta hainbat formatu eta markatan ontziratu ahal izango dira.

Produktua, ontziratu ondoren, eskuz sartzen da kartoizko kutxetan. Arrautzak ontziratu eta enbalatu ondoren, produktu bukatuaren biltegira igarotzen dira.

Oiloak urez hornitzeko, edontzi automatikoen eta biltzeko kanaleten sistema bat erabiltzen da, ur-kontsumoaren aprobetxamendu-maila handia ahalbidetzen duena. Kontsumitutako ura putzu bateko harguneetatik eta udal-saretik dator. Erabili aurretik, ura gatzgabetu eta kloratu egiten da.

Hegaztien ustiapen-aldian (12 hilabete) simaurra sortzen da, eta kaiola-baterien sistematik jasotzen da uhal garraiatzaileen bidez, estabulazio-instalazioetatik zuzenean simaurra kentzeko kamioiraino, kanpoko kudeaketa egiteko edo konpostaje-instalaziora eramateko. Konpostaje-dorre bat instalatu da, ekoitzitako oilo-zirinaren erdia, gutxi gorabehera, in situ balorizatzen duena. Horrela, kanpoan kudeatutako kopurua murriztu egin da 2018-2019ko 4.500-5000 tonatik 2020ko 2.300 tonara, eta 1.427 tona konpost ekoitzi dira (2020).

Hegaztien ukuiluratzearekin eta simaurra aldi baterako biltegiratzearekin lotutako emisio lausoei dagokienez (amoniakoa eta metanoa, batez ere), atmosferara egindako isurketa lausoen urteko zenbatespena egiten da, nabeen arabera banakatuta eta nabe bakoitzaren okupazioaren arabera kalkulatuta; horretarako, abeltzaintzako ustiategietako isurpenak eta baliabideen kontsumoa zenbatesteko ECOGAN aplikazio informatikoaren kalkulu-faktoreak erabili dira.

Larrabe Oilotegia SATn energia-kontsumoa bi iturriren bidez egiten da: elektrizitatea eta gasolioa. 2020an, energia-kontsumoa 892.090 kWh-koa izan da. Eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatu dira, eta 2020an 133,22 mWh sortu dituzte. Instalazioko energia fotovoltaikoa kontsumo propiokoa da, eta nabeetan erabiltzen da zuzenean.

Gasolioa ibilgailuak elikatzeko eta multzo elektrogenorako erabiltzen da. Kanpoko bi andel daude, 2 m3-ko edukiera dutenak. 2020an, gasolioaren kontsumoa 29.840 litrokoa izan da.

Larrabe Oilotegia SATk 16.920 m3 ur kontsumitu ditu 2020an (2.587 m3 udal-saretik datoz eta 14.333 m3 bilketa propiokoak dira), eta ur hori hegaztien kontsumorako, garbiketa orokorrerako eta osasun-zerbitzuetarako erabiltzen da.

Atmosferara isuritako kutsatzaile nagusiak hauek dira: amoniakoa, konpostaje-instalazioaren isurketei lotua, eta emisio lausoak, batez ere amoniako eta metanoarenak, hegaztien ukuiluratzearekin eta simaurra aldi baterako biltegiratzearekin lotuta.

Larrabe Oilotegia SAT enpresak isurketa-puntu bat du Atxispeko ibaiadarra den izenik gabeko erreka batera isurtzeko. Isuritako urak sailkapen-zentroaren garbiketatik eta langileen komunetatik datoz. Ur horiek, ibilgu publikora isuri aurretik, errendimendu handiko iragazki biologikoa duen araztegi batean tratatzen dira. Instalazioak isurketa-uraren bolumena neurtzeko emari-neurgailu bat du.

Euri-urei dagokienez, euri-uren zati bat teilatuetatik teilatuetako erretenen horizontaletara biltzen da, ondoren, lurreraino jaisten den erretenera, eta ibilgura isurtzen da azkenean. Gainerako euri-urak ere, prozesu estankoa denez (pabiloi itxiak eta sailkapen-zentro itxia) eta inguruneak ere garbiak direnez, garbiak dira.

Hondakin ez-arriskutsu garrantzitsuenak kartoizko eta plastikozko ontziak dira. Hondakin arriskutsuen kantitate txikiak sortzen dira, batez ere ontzi kutsatuak.

Animalia-azpiproduktuak ezabatzeari dagokionez, hildako animaliak gorpuak biltzeko baimendutako zerbitzu batek erretiratzen ditu eta arriskuko materia espezifikoa tratatzeko instalazio batera bidaltzen dira.

Larrabe Oilotegia SAT kudeaketa-sistema integratu bati atxikita dago, eta urtero deklaratzen ditu merkaturatutako ontzien kopuruak, kudeatzeko entregatutakoak eta itzultzeko ontziak direnak.

Larrabe Oilotegia SATn instalazioaren jardueran, teknika erabilgarri onenetako (TEO) batzuk aplikatzen dira eta arau honetan daude jasota: Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakia. Erabaki haren bidez, teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen ziren, hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiborako Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera:

(Ikus .PDF)

Oilo-zirina konpostatzeko prozesurako kontuan izan behar dira, halaber, Batzordearen 2018o abuztuaren 10eko 2018/1147 Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira hondakinak tratatzeko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera, eta erreferentziazko dokumentua: JRC Reference Report on Monitoring of Emissions to Air and Water from IED Installations.

Hirugarrena.– Larrabe Oilotegia SATk Gamiz-Fikan (Bizkaia) sustatutako oiloak ekoitzi eta merkaturatzeko jarduera ustiatzeko eta uzteko, honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz emandako datuetan aldaketarik badago, Larrabe Oilotegia SATk horren berri emango dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala ezarriko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Ingurumen Kudeaketarako Sistema (IKS).

Lehenago aipatutako Batzordearen 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiaren 1. TEOn aipatutako ezaugarri guztiak izango dituen Ingurumen Kudeaketarako Sistema (IKS) eduki beharko du Larrabe Oilotegia SATk.

B.2.– Ingurumen Jardunbide Egokiak (IJE).

Larrabe Oilotegia SATk bere langileak prestatuko ditu, larrialdi-plan bat ezarriko du, aldian-aldian bere ekipoak eta instalazioak egiaztatuko ditu eta hildako animaliak biltegiratuko ditu, emisioak eta isurketak saihesteko edo murrizteko moduan; hori guztia Batzordearen 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiaren 2. TEO horren arabera. Halaber, 2. TEO honi erantzungo dio Prebentziozko Mantentze-lanen Eskuliburuak, ebazpen honen Hirugarren apartatuko D.4 azpiapartatuan preskribatutakoak.

B.3.– Ura eta energia eraginkortasunez erabiltzea.

Larrabe Oilotegia SATk ura modu efizientean erabiltzeko neurriak hartuko ditu; erabilera-erregistroa mantenduko du, ihesak detektatu eta konponduko ditu, presio altuko garbiketa-sistemak eta kontsumo txikiko edontziak erabiliko ditu eta edateko uraren dosifikazio-ekipoa kalibratuta mantenduko du.

Larrabe Oilotegia SATk energia modu efizientean erabiltzeko neurriak hartuko ditu; aireztapen- eta hozte-sistemak optimizatuko ditu, kontsumo txikiko argiteria-sistemak erabiliko ditu eta aireztapen naturala aplikatuko du, ikuspegi tekniko eta sanitariotik posible denean.

B.4.– Hondakin ez-arriskutsuak autogestionatzeko baldintzak eta haien kontrola.

Larrabe Oilotegia SATk hondakin ez-arriskutsuak balorizatuko ditu, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen II. eranskineko R3 eragiketaren arabera, alegia, «Disolbatzaile gisa erabiltzen ez diren substantzia organikoak birziklatzea edo berreskuratzea (konpostajea eta eraldaketa biologikoko beste prozesu batzuk barne)». Urtean, 7.220 tona tratatzeko ahalmena dago.

Instalazioan balorizatzeko onar daitezkeen hondakinak ondorengo apartatuetan daude zehaztuta, horiek behar bezala kudeatzeko zehaztapenekin batera.

B.4.1.– Onar daitezkeen hondakinak.

Larrabe Oilotegia SATk Europako Hondakinen Zerrendako hondakin ez-arriskutsuak tratatu ahal izango ditu. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko).

(Ikus .PDF)

Instalazioan inola ere ezingo dira autogestionatu ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, ez eta hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, beste hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak ere.

Autogestionatutako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

B.4.2.– Biltegiratzea.

Hondakinak estankotasun-baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.

Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

Plantan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

Hautsezko hondakinak eta soltean jasotakoak nabearen barruan gorde beharko dira, multzotan edo gelaxketan, harik eta tratatzen diren arte.

Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistema horiek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: jarioren bat gertatu eta nahasiz gero, nahasketa horren arriskugarritasuna handitzen bada edo kudeaketa zailtzen bada.

B.4.3.– Datuen erregistroa.

Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Larrabe Oilotegia SAT enpresak formatu fisiko edo telematikoko artxibo kronologiko bat eduki beharko du, non jasoko diren, hurrenkera kronologikoan, hondakinen kopurua, izaera, jatorria, destinoa eta hondakin autogestionatuak tratatzeko metodoa. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agirien bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Fitxategi kronologiko hori hiru urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan. Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz, urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da artxibo kronologikoan jasotako informazioaren memoria laburra, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

B.5.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.5.1.– Baldintza orokorrak.

Larrabe Oilotegia SATn instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira emisio atmosferikoek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako emisioen muga-balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, emisio horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor honetatik salbuetsi ahalko dira emisio konfinatu gabeak, baldin eta teknikoki edota ekonomikoki atzeman ezin badira edo ingurunean oso eragin txikia dutela frogatua badago.

Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisioen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan adierazitako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta guneen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

B.5.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Oilo-arrautzak ekoizten eta merkaturatzen dituen Larrabe Oilotegia SATn instalazioan jarraian adierazten diren jarduerak garatzen dira. Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu zuen, eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatu. Bada, instalazioan dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek egiten dira:

(Ikus .PDF)

Instalazioan foku kanalizatu hauek daude:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, igorpen-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Bestalde, emisio lausoak sortzen dira prozesuaren hainbat etapatan:

(Ikus .PDF)

B.5.3.– Emisioen muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren emisioetan, ez dira gaindituko emisioen muga-balio hauek konfinatutako fokuetan:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

Emisio lausoen kasuan, erruteko pabiloietan ez dira gaindituko honako emisioen muga-balio hauek:

(Ikus .PDF)

Emisioen muga-balioak betetzen diren ebaluatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikulua, goian aipatutako Batzordearen 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakian jasotako teknika erabilgarri onenak, «JRC Reference Report on Monitoring of Emissions to Air and Water from IED Installations» erreferentziako dokumentua, eta Hirugarren apartatuko C.1. azpiapartatu honetan ezarritako kontrol-baldintzak.

Ikusten bada isurketaren muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

B.5.4.– Gasak hartu eta husteko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximinien gailurrak ez dira egongo bigarren ataleko B.5.2 azpi-zenbakian ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta guneen segurtasuna eta zerbitzuak.

Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

B.5.5.– Usainei buruzko baldintzak.

Instalazioaren titularrak usainek eragindako eragozpenak minimizatu beharko ditu. Hala badagokio, eskumena duen organoak egoki iritzitako prozesuen emisioak hartzeko eta arazteko eskatu ahal izango dio instalazioaren titularrari.

B.6.– Saneamendu-sarera eta ibilgura isurtzeko baldintzak.

B.6.1.– Prozesu-isurketen debekua.

Oilo-arrautzak ekoiztea batere isurketarik gabeko jarduera bat da, eta, beraz, berariaz debekatuta dago Larrabe Oilotegia SAT enpresaren ekoizpen-prozesu nagusitik jabari publiko hidraulikora zuzenean edo zeharka isurtzea.

Euri-urak, abeltzaintza-instalazioetatik pasatzean, ez dira kutsatu behar eta ez dute sortu behar jabari publiko hidraulikoari, bai azaleko bai lurpeko korronteei, eragin diezaioketen putzurik.

B.6.2.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: hegazti-hazkuntza.

Mota-taldea-EJSN: 0147.–

(Ikus .PDF)

Konexioa udal-kolektorera: etorkizunean isurketa hori saneamendu-sare orokor batera lotzea bideragarria balitz, hala konektatu beharko da, eskatzen den moduan, eta hala jakinarazi beharko zaio Sailburuordetza honi.

B.6.3.– Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

(Ikus .PDF)

B.6.4.– Isurketaren muga-balioak.

(Ikus .PDF)

Tenperatura: ubideko tenperatura 3şC baino gutxiago igotzea.

Ezin izango dira diluzio-teknikak erabili emisioen muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako arauak eta kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek ez du babesten baldintza honetan esplizituki adierazi ez den substantziarik isurtzea; bereziki, substantzia arriskutsuak (lurrazaleko uren egoeraren jarraipen- eta ebaluazio-irizpideak zein ingurumen-kalitateko arauak ezartzen dituen irailaren 11ko 817/2015 Errege Dekretuaren IV. eta V. eranskinetan definituak).

Gainera, ibaian, isurketak ingurumen-kalitateko arauak beteko ditu eta eragindako ur-masaren egoera ez du narriatuko.

B.6.5.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek funtsean jarduera hauek hartuko dituzte barnean:

1.– Putzu septikoa eta iragazki biologikoa.

2.– Isuria kontrolatzeko kutxeta.

Lehen fasean, arbastatze primario bat egiten da, eta, ondoren, likidoa bi etapako dekantazio-tanga digestoretik igarotzen da. Bertan atxikita geratzen dira materia organiko jalkigarriaren solidoak eta partikulak eta flotazio bidez bereizitako koipeak.

Ondoren, dekantagailu digestoretik datorren ura bakterio-ohantzean arazten da, betegarri sintetikodun iragazki biologikoak osatutakoa.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Larrabe Oilotegia SAT enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxatila horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira kutxatilak.

Orain baimendu den isurketa etorkizunean saneamendu-kolektore nagusi bati lotzea teknikoki bideragarria bada, hari lotu beharko zaio; eta jakinarazi egin beharko da.

B.6.6.– Jabari publiko hidraulikoan egindako Isurketen Kontrol Kanona.

Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege/Dekretua) –zeina Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 95. artikuluak aldatu baitzuen– aplikatuz, hau da isurketen kontrolaren kanonaren zenbatekoa:

IKK: Isurketen kontrol-kanona = V x Pu

Pu = Pb x Cm

Cm = C2 x C3 x C4

Hau honela izanik:

V = baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketa kontrolatzeko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko, isuriaren izaeraren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren poluzio-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

Isurketa: Sailkapen-nabearen garbiketako industria-urak eta ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

Cm = 1,18 x 0,5 x 1,25= 0,7375

Pu = 0,03005 x 0,7375= 0,022162 euro/m3.

Isurketen Kontrol Kanona = 566 m3/urte x 0, 022162 euro/m3 = 12,54 euro/urte.

Isurketen Kontrol Kanona autonomia-erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (ULTB 113.7 artikulua).

Uraren Legearen 113.4 artikuluak xedatzen duenez, IKKren zergaldia urte natural bakoitzarekin dator bat. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duten faktoreren bat aldatzen ez diren bitartean.

Nolanahi ere, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2a) eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, dena delako urteko ekitaldiko Isurketen Kontrolaren Kanonaren likidazioa dagokion ebazpenean zehaztuko da, baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera, urteko egun kopuru osoarekin alderatuta.

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 249. artikuluak xedatutako prozeduraren arabera, ebazpen honen bidez jakinarazten zaio titularrari isurketa baimentzeko baldintzak zein diren, Isurketa Kontrolaren Kanonaren (IKK) behin betiko likidazioa barne, eta jakinarazten zaio, orobat, likidazioa ez dela urtero esanbidez adieraziko; aitzitik, aurreko urteari dagokion tasa bidaliko da eta han zehaztuko da zenbat, noiz, non eta nola ordaindu behar den.

B.7.– Iraitzitako nitrogenoa eta fosforoa kalkulatzea.

Iraitzitako nitrogeno eta fosforo kopuruak minimizatuko dituen elikadura-estrategia bat erabiliko da; dena den, horrek ez du eragozten animalien behar nutrizionalak behar bezala aseta egotea. Fase anitzeko elikadura erabiliko da, animalien hazte-etapa bakoitzera egokituta. Nitrogenoarentzat, proteina gordinaren kopurua murriztuko da, eta hori funtsezko aminoazidoak edo baimendutako beste gehigarri batzuk gehituta konpentsatuko da. Fosforoarentzat, fosforoaren (fitasak) edo baimendutako beste batzuen digerigarritasuna areagotzen duten gehigarriak erabili ahal izango dira.

Emisioen muga-balioak betetzea:

(Ikus .PDF)

Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, goian aipatutako 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakian jasotako teknika erabilgarri onenetan eta Hirugarren apartatuko C.2 azpiapartatuan ezarritako kontrol-baldintzetan ezarritakoa beteko da.

B.8.– Oilo-zirina kudeatzea.

Oilo-zirina, baita aldi baterako biltegiratzen denean ere, estalkipean eta lurzoru iragazgaitzaren gainean biltegiratuko da beti, jariatzerik gerta ez dadin.

Laborantzako lurzatietan simaurrak aplikatzea, 1069/2009 (EE) Erregelamenduaren (GKAA) 13.f) artikuluaren arabera, behin-behineko soluziotzat hartzen da, Larrabe Oilotegia SATk, in situ edo hirugarrenen bidez, horiek tratatzeko sistemarik garatzen ez duen bitartean.

Laborantzako lurzatietan oilo-zirina aplikatzeko, atmosferara amoniakoa igortzea minimizatzen duen estrategia bat erabiliko da, eta estrategia horrek, halaber, laboreek era efikazean asimilatu ahal izango dituzten nitrogeno eta fosforo kopuruak aplikatuko ditu. Arau hauetako baldintzak beteko dira: 2017/302 (EB) Betearazteko Erabakia; irailaren 22ko 515/2009 Dekretua, abeltzaintza-ustiategien arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena; otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretua, abeltzaintza-iturrietako nitratoek sortutako kutsaduraren aurka ura babesteari buruzkoa eta ekainaren 7ko 112/2011 Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea, nekazaritzako nitrato-kutsadura jasateko arriskupeko gunetzat jo ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko guneetarako.

Oilo-zirina Kudeatzeko Plan bat idatziko da eta barnean hartuko ditu partzelen azalera, aurreikusitako laborea eta aplikatzeko dosia eta unea. Kontuan izango da lursailaren konposizioa eta ezarri beharreko laborearen beharrak eta aurrekoarenak. Kudeaketa-plan hori Ebazpen honetako Hirugarren apartatuko C.6 azpiapartatuan araututako Ingurumena Zaintzeko Planaren barruan egongo da.

Aplikazio-unea laborearen aprobetxamendua optimizatzeko izango da. Aplikazioaren ondoren, lursailean txertatzeko lana egingo da, betiere teknikoki ahal bada, lau ordu baino lehen. Hotza eta euria egiten duenean aplikatzea saihestuko da, edo lurzoruan putzuak daudenean, edo izoztuta edo elurtuta dagoenean. Ur-ibilguekiko segurtasun-tarte bat mantenduko da.

Oilo-zirina GKAA gisa kudeatzen den aldi iragankorrean Larrabe Oilotegia SATk sortutako kantitateen eta hirugarrenei emandakoen erregistro bat izango du. Bi aldeek onartutako merkataritza-dokumentuak emango dira, formatu fisikoan edo elektronikoan.

B.9.– Instalazioan sortutako hondakinak modu egokian kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helburu egokiena zehazteko.

Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste modu material edo energetiko ororen aurretik.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, hondakin horiek instalazio haietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten bada, hondakinak karakterizatzeko, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideei ere.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak –ebazpen honetan daude jasota– orientagarriak dira soilik; kantitate horiek kalkulatzeko kontuan hartu dira jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. IPPC Legearen 10. artikuluaren 4.d apartatuan ezarritakoa alde batera utzi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurketak edo lixibatuak sortzeko arriskua badute, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gertatzen diren isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Hondakinen Europako Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Gamiz-Fikako (Bizkaia) Udalean.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei Eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinak lekualdatzeari buruz ezarrita dagoena bete beharko da.

B.9.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak hondakin arriskutsu hauek aitortu ditu:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodetzea, eta baimena izapidetzean jasotzen da horiei buruzko informazioa. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Horiek definitzen dituzte mota eta hondakinaren osagai arriskutsuak. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balidazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, baldin eta, duten tipologia dela eta, isurketak gertatuz gero eta nahasiz gero, arriskutsuagoak badira edo kudeatzeko zailagoak badira.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak jariatuta edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartzea. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenbizikoz erretiratu aurretik, eta, hala badagokio, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa bada, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamendua egokia den aztertzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Larabe Oilotegia SATk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

g) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

h) Larabe Oilotegia SAT enpresak industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

i) Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak–. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak gutxienez hiru urtez gorde behar dira.

j) Larrabe Oilotegia SATk, PCB eduki dezaketen gailuak dituen heinean, haiek egoki kudeatu daitezen, xedapen hauetan ezarritako eskakizunak bete behar ditu nahitaez: 1378/1999 Errege Dekretua, abuztuaren 27koa, Poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta 228/2006 Errege Dekretua, otsailaren 24koa, errege-dekretu hori aldatzen duena.

k) Larrabe Oilotegia SAT enpresak baldin baditu Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE zenbakiko Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak, horiek berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) Larrabe Oilotegia SATk urtero adierazi beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, haien helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

m) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Larrabe Oilotegia SATk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

n) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Fitxategi hori hiru urtez gorde beharko da, gutxienez, eta urtero bidali beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zein hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Larrabe Oilotegia SATk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, lau urtetik behin gutxienez, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Larrabe Oilotegia SAT hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

p) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Larrabe Oilotegia SAT, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

q) Apartatu honetako e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), m), n) eta o) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

r) Amiantoa duten hondakinak daudela hautemanez gero, Larrabe Oilotegia SATk 108/1991 Errege Dekretuaren (amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzkoa) 3. artikuluan ezarrita dauden eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunen arabera egingo dira; errege-dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.9.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak hondakin arriskugabe hauek aitortu ditu:

(Ikus .PDF)

a) Hirugarrena. B.9 apartatuan bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «Udal-hondakinen nahasketa» motako hondakinak ezingo du baloriza daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

b) Hirugarrena.B.9 apartatuan xedatzen diren hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu beharko da, balorizatzaile baimendu bati emanda. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzailea), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

d) Baldin eta hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Larrabe Oilotegia SATk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, hiru urtean gutxienez.

f) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

g) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

h) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada Larrabe Oilotegia SAT, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

i) Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Larrabe Oilotegia SATk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari sortu dituen hondakin ez-arriskutsu guztien jatorriaren eta kantitatearen, haien helmugaren eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

j) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Fitxategi hori hiru urtez gorde beharko da, gutxienez, eta urtero bidali beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

k) Apartatu honetako e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) g), i) eta j) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

B.10.– Ontziak merkaturatzea.

Larrabe Oilotegia SATk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien inguruko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, Ontziei buruzko Urteko Adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

Era berean, Larrabe Oilotegia SATk nahitaez ezarri beharko du ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Larrabe Oilotegia SAT enpresak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta ontzi hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 Legea) lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Larrabe Oilotegia SATk, urte natural batean zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere ondoren zehaztutako kantitateetan baino handiagoetan:

– 250 tona, beira soilik bada.

– 50 tona, altzairua soilik bada.

– 30 tona, aluminioa soilik bada.

– 21 tona, plastikoa soilik bada.

– 16 tona, zura soilik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

– 350 tona, hainbat material badira eta, banaka, bakoitzak aurreko kopuruak gainditzen ez baditu; Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

B.11.– Lurzorua eta lurpeko urak babesteko baldintzak.

Larrabe Oilotegia SATn jarduera nagusia (oilo-arrautzak ekoiztea eta merkaturatzea) ez dago Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen aplikazio-eremuan.

Dena dela, Larrabe Oilotegia SATk lurzorua eta lurpeko urak babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

IPPC Legean eta Industriako Emisioen Erregelamenduan lurzorua eta lurpeko urak babesteari buruz ezarritako betebeharrak betetzeko, sustatzaileak honako hauek entregatu beharko ditu:

– Oinarrizko txostena, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duen abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeen eta aldizkakotasunen edukiarekin, edo, hala badagokio, betebehar horretatik salbuetsita egotearen erantzukizunpeko adierazpena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren X. eranskinean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

– Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, Industriako Emisioen Erregelamenduaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira aipatu txostenak (oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurpeko uren jarraipeneko dokumentuak). Dokumentu hori honako honetan aurreikusitakora egokituko da: Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari buruz xedatutakoa interpretatu eta aplikatzeari buruzko Instrukzio Teknikoan –Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduaren bidez onartutakoa–. Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, Lurzoruaren Dokumentu Bakar berri bat bidaliko da.

Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie Gamiz-Fikako Udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek hartu beharreko neurriak ezar ditzan, bat etorriz aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatuarekin, betiere.

B.12.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du hurrengo taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko altueran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko behar den altuera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

Abian den instalazioak, aurreko taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e y Laeq,n)Aeq,n) adierazitako balioak baino 3 dB-tik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti. Tijardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu taulan finkatutako balioak 5dB-etan gaindituko.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agiriekin, 2017/302 (EB) Exekuzio Erabakian jasotako teknika erabilgarri onenekin, eta honako apartatu hauetan ezarritakoarekin bat etorriz egin behar da:

C.1.– Atmosferako emisioak kontrolatzea.

C.1.1.– Bideratutako emisioak kontrolatzea.

a) Superficies Matxaria, S.A.L. enpresak emisioak kontrolatu beharko ditu, informazio honen arabera:

(Ikus .PDF)

b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, 212/2012 Dekretuan, urriaren 16koan, ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Halaber, a) letran azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, eta edozelako maiztasunarekin, emisioen iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, dagokion urtekoan, justifikatu beharko da.

d) Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua, eta Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina. Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

C.1.2.– Emisio lausoen kontrola.

Emisio lausoak masa-balantzearen metodoaren bidez kalkulatuko dira, ECOGAN aplikazio informatikoa edo baliokidea den beste bat erabilita.

Sustatzaileek espezifikazio hauen arabera kalkulatu beharko dituzte emisioak:

(Ikus .PDF)

Era berean, aplikatutako TEOen (23.TEO) bide lortutako amoniako-emisioen murrizketa kalkulatuko da, eta arreta berezia jarriko zaio konpostaje-dorrearen bidez lortutakoari, erreferentziako teknikarekin alderatuta (oilo-zirina soroan aplikatzea).

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, azterketa hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

c) Isurketen kontrolen emaitzak hauei bidaliko zaizkie:

– Uraren Euskal Agentziari, laginak hartzen direnetik hilabeteko epean. Horretarako, Isurketa Analitiken Modulua (DKT) izeneko tresna telematikoa erabiliko da. Tresna hori Uraren Euskal Agentziaren atari pribatuaren bidez erabil daiteke, esteka honetan:

https://www.uragentzia.euskadi.eus/hasiera/

Gainera, analisiak DKTn kargatzearekin batera, telematikoki aurkeztuko dira laborategi homologatuak emandako buletin analitikoak, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» gunearen bidez. Esteka honetan dago eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, Ebazpen honen Hirugarren apartatuko C.7 azpiapartatuan ezarritako epeak eta baldintzak betez.

d) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti laginketak.

e) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

f) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen hirugarren apartatuko B.6.4 azpiapartatuan ezarritako mugak betetzen dituztenean.

C.3.– Iraitzitako nitrogenoa eta fosforoa kontrolatzea.

Sustatzaileek iraitzitakoa kalkulatu beharko dute kontuan hartuta ustiategi osoa urte osoan, batetik, eta oilo bakoitzeko errunaldi-ziklo batean, bestetik. Kalkulu hori urtero egingo da Ebazpen honetako Hirugarren apartatuko B.7 azpiapartatuaren arabera, eta Ingurumena Zaintzeko Programan sartuko da.

C.4.– Oilo-zirinaren kudeaketaren kontrola.

Laborantza-partzeletan oilo-zirina behin-behinean aplikatzen den bitartean, Ingurumena Zaintzeko Planaren urteko txostenean Oilo-zirinaren Kudeaketa Planaren jarraipen-dokumentu bat sartuko da, eta ondorengo hauen emaitzak jasoko ditu:

– Oilo-zirinaren ekoizpenaren erregistroa.

– Soroko aplikazio-daten eta -partzelen erregistroa.

– Lurzoruari aplikatutako nitrogeno- eta fosforo-kopuruen kalkulua.

– Amoniako-emisioen kalkulua horiek soroan aplikatzean.

C.5.– Zarata kontrolatzea.

Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bost urtean behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

Neurketa bidezko ebaluazio guztiak Administrazioaren II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan, espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarriko Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

C.6.– Jardueraren adierazleen kontrola.

Sustatzaileak ondorengo taulan agertzen diren jardueraren gaineko parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

* Urteko okupazioa kalkulatzeko, instalazioaren edukieratik kenduko dira arrazoi tekniko eta komertzialengatik ekoizpenik ez duten aldi eta pabiloiak; aldiko = (eragindako plaza kopurua x aldia egunetan)/365. Garbiketa-aldiak eta animalien osasunagatiko errunaldi-zikloen arteko hustuketa sanitarioak ez dira deskontatuko.

C.7.– Emaitzak kontrolatzea eta igortzea.

Ingurumena Zaintzeko Programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-a2inguru/eu/

Horrela, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus.

Era berean, kontrolak urtean behin baino aldizkakotasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbide posibleak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik hala egin ez bada.

C.8.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina egin beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduta. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Gainera, Ingurumena Zaintzeko Programak jaso beharko du zer sistematika erabiliko duen jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko, egiaztatu ahal izateko eraginkorrak direla enpresak ingurumena hobetzeko ezarritako neurri eta mekanismoak (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sortuko diren emisioen eta hondakinen zenbatespena egin beharko du enpresak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, bigarren ataleko B.9 azpiapartatuan («Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

D.2.– Jarduera etetea.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Larrabe Oilotegia SATk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen Hirugarren apartatuaren B.9 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

D.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea jakinaraziz gero, Industriako Emisioen Erregelamenduaren 13. artikuluan arautu bezala, Larrabe Oilotegia SATk, aldi baterako uztearen jakinarazpenarekin batera, agiri bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

D.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriez eta jardunerako baldintzez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Honako hauei buruz hartutako neurriak zehaztuko dira:

– Minden deposituak eta putzuak, edozein kalte, degradazio edo ihes antzeman ahal izateko.

– Mindak aplikatzeko ponpak eta ekipoak.

– Ura eta pentsuak hornitzeko sistemak.

– Aireztapen-sistemak eta tenperatura-sentsoreak.

– Pentsua garraiatzeko siloak eta ekipamenduak, baita pentsu-errotak ere, hala badagokio.

Eskuliburu horretan, ustiategiaren higieneari eta izurriteen kontrolari buruzko alderdiak sartu ahal izango dira.

Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoera prebenitzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako emisioak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa eta abar) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Zolatak pabiloien barruan garbitzen direnean sortzen diren urak mindekin kudeatuko dira.

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gertakariak jasota uzteko.

c) Erabilitako olioak eta efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta oro har, lantegian sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

d) Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak eduki beharko dira.

e) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek bete egin beharko dituzte produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak.

g) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isurketei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasun-edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta norbera babesteko ekipamendu bereziak.

h) Gorabeherarik gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren inguruan kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertakariren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertakari horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako gaitutako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean, alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gertakari mota.

– Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, halakorik balego.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo istripuzko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Gamiz-Fikako (Bizkaia) Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gertakari mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gertakariaren iraupena.

– Istripuzko isurketa bat gertatuz gero, emaria eta isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketen bat gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egiteko arriskua badu, titularrak berehala etengo du isurketa hori, eta, horrez gain, gertakariaren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten organismoei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

i) Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, ahalik eta denbora-tarte handienarekin.

j) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

E) Babes-neurriak eta neurri zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, baita neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak ere, araudi berriak indarrean jartzeak edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharrak hala gomendatzen duenean. Era berean, babes- zein zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin, martxoaren azken eguna baino lehen, Larrabe Oilotegia SATk aurreko urteko emisio atmosferikoei eta uretara egindako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, bat etorriz uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) Instalazioen aldaketa oro Ingurunet aplikazio telematikoan eskuragarri dagoen inprimakia bete ondoren egin beharko da. Halaber, organo honi onarpena eskatu beharko zaio, IPPC Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Industriako Emisioen Erregelamenduaren 14.1 artikuluak aldaketa bat funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

Nolanahi ere, Industriako Emisioen Erregelamenduaren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere IPPC Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa egin aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Hirugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako igorpenen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni denean.

b) Emisioak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa denean.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian xedatutakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isuriei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legeriak hala eskatzen duenean, edo 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo beste ohar batzuen arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoak ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak.

i) IPPC Legearen 26. artikuluaren 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, IPPC Legearen 26.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Laugarrena.– Baimen hau iraungitzeko arrazoi izango da Larrabe Oilotegia SATn nortasun juridikoa azkentzea, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

Bosgarrena.– Ingurumeneko finantza-bermea.

a) Ingurumeneko finantza-bermea.

Larrabe Oilotegia SATk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua onartzen duena), finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, Ingurumen-erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 24. artikuluaren arabera. Betebehar hori izanez gero, 1. eta 2. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea izan beharko dute. Bestalde, 3. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea eduki beharko dute urriaren 10eko TEC/1023/2019 Aginduaren 2. artikuluan ezarritako epeetan. Hala badagokio, finantza-bermea eratu ondoren, eta betiere adierazitako data baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, agintaritza eskudunari erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio, zeinetan IV.2 eranskinean jasotako informazioa jasoko baita gutxienez. Erantzukizunpeko adierazpen hori Eusko Jaurlaritzak gaitutako prozedura telematikoaren bidez bakarrik aurkeztu behar da.

Operadoreak ingurumen-arriskuen analisia eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera.

Urteko ingurumena zaintzeko planarekin batera finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-berme motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

b) Ingurumen-arloko erantzukizuna.

Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik ez bada ere, Ingurumen-erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

Seigarrena.– Alderdi hauei hiru hilabeteko epean erantzuteko eskatzea Larrabe Oilotegia SAT enpresari:

– Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Eta sei hilabeteko epean:

– Simaurraren biltegiratzea hobetzeko azterketa, emisioak eta usainak minimizatuz, bai eta lurrazaleko eta lurpeko urei eragiteko arriskua ere.

– Simaurra in situ tratatzeko sistema bat ezartzeko azterketa, simaurraren hondakin-energia berreskuratzeko, usainen emisioak murrizteko eta simaurrak duen nitrogeno edukia murrizteko, soroan aplikatzearen ondoriozko lurrazaleko eta lurpeko uren kutsadura prebenitzeko.

– Ingurumena zaintzeko programa, Ebazpen honen arabera eguneratuta.

– Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezarri izana egiaztatzen duen dokumentazioa, Hirugarren B.1 atalaren arabera.

Zazpigarrena.– IPPC Legearen 5.d) artikuluan xedatutakoarekin bat, arrautzak ekoitzi eta merkaturatzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Larrabe Oilotegia SATk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

Zortzigarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago IPPC Legearen 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Bederatzigarrena.– 16-I-01-000000000200 erregistro-kodea esleitzea Larrabe Oilotegia SATk Gamiz-Fikako (Bizkaia) Elejalde auzoan (z.g.) ustiatutako instalazioari. Hona hemen helbidea: UTM (ETRS89) 30N, x: 516466, eta 4793075. Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:

– Hondakin arriskutsuen ekoizpena: 16P01AAI000000200.

– Hondakin arriskugabeen ekoizpena: 16P03AAI000000200.

– Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketa: 16G04AAI000000200.

Hamargarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Larrabe Oilotegia SAT enpresari, Gamiz-Fikako (Bizkaia) Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Hamaikagarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hamabigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 23a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala