Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2022ko urriaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4681

EBAZPENA, 2022ko urriaren 20koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Handitu 2022 Programaren laguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena. Programa horretan, 2022rako nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak ematen dira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez, nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak emateko 2022ko deialdiaren oinarriak onartu ziren (Handitu 2022 Programa). Agindu horren 10. oinarriko 2. paragrafoak ezartzen duenez, «Balorazio-batzorde bat eratuko da inbertsio-eskabideak ebaluatzeko eta baloratzeko, eta hiru kidek eratuko dute, eta bokal gisa jardungo dute. Pertsona horietako bi Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailekoak izango dira, eta horietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da. Bestea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko da. Hirugarren pertsona HAZI Fundaziokoa izango da. zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio Batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, aurrekoen irizpide berberen arabera hautatuta. Batzordearen osaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.»

Ikusirik Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua, honako hau

EBAZTEN DUT:

Honako hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek 2022ko ekitaldirako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena egingo du. Laguntza horien deialdia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez egin zen, zeinak nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak emateko 2022ko deialdiaren oinarriak onartu baitzituen (Handitu 2022 Programa):

Aurrekoarekin bat etorriz, balorazio-batzordea osatuko dute:

Batzordeburua:

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna (titularra).

M.ª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa programen arduraduna (ordezkoa).

Batzordekideak:

M.ª Carmen González Hernández andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena (titularra).

M.ª Cristina Ortega Álvarez andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena (ordezkoa).

Asier Arrese Zabala jauna, HAZI Fundazioa (titularra).

Mentzia Otxoa de Zuazola andrea, HAZI Fundazioa (ordezkoa).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 20a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.


Azterketa dokumentala