Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2022ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4651

IRAGARKIA, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean ezarritako prozeduraren arabera Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatutako 20312 erregistro-finkaren segidako traktua berrabiarazteko espedienteari buruzkoa.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Legearen 37. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten du Bilboko 13. zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatzeko asmoa duela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoru Ondare Publikoari eragiten dion finka, eta honela deskribatzen dela:

Izenik eta identifikazio-zenbakirik gabeko etxe baten lehenengo solairuko 4. zenbakiko Etxebizitza. Etxe hori, Bilboko Iturrigorri auzoko, Arana zeharbidean dagoen lurzati baten gainean eraikita dago eta ehun eta laurogeita hamalau metro karratuko azalera du; ondorengo mugakideak ditu: hegoaldean, Raimundo Gonzálezen lurzatia, eta ekialdean, mendebaldean eta iparraldean, Santiago Aranarenak.

Katastroko 3057272U katastro-partzelari dagokio.

Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 798 liburukian, 541 liburuan, 13. folioan, 20312 zk.ko finkan, Antonio Lafuente Jiménez eta Josefina Porcer-en izenean.

Aipatutako finka Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren Zuzendaritzak eskuratu zuen nahitaezko desjabetze-espedientearen bidez, «Iturrrigorri-Peñaskal (3. fasea: II) B.J.P:» proiektua gauzatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoruaren Ondare Publikoari atxikitako jabari publikoa da, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 16.2.f artikuluan xedatutakoaren arabera.

Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz etendako segidako traktuari berrekiteko, eta finka Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, 1946ko otsailaren 8ko Hipoteka Legearen 206. artikuluan xedatutakoaren babespean, argitara ematen da, finka horren gainean eskubidea dutela egiaztatzen dutenek alegazioak edo aurka egin ahal izan dezaten, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1), 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 13a.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.


Azterketa dokumentala