Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2022ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4621

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzei lotuta 2020an eta 2021ean aurkeztu ziren eskaerak zuzentzeko errekerimenduak (Agindua, 2021eko maiatzaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, 2021eko maiatzaren 19ko EHAA).

Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

I. eranskinean agertzen diren pertsonek gehienez ere 10 eguneko epea izango dute, jakinarazten den iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, egintzaren testu osoa aztertzeko Osasun Sailaren Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz), eta eskatu zaien dokumentazioa epe horren barruan aurkezteko.

I. eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Azkenik, honen bidez ohartarazten da, eskatutako dokumentazioa ezarri den epearen barruan aurkeztu ezean laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legeak 21. eta 68. artikuluetan ezarritako moduan emango den ebazpen baten bidez.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 13a.

Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria,

FRUMENCIO MOLINERO GUTIÉRREZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala