Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2022ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4614

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako lurralde-ordezkariaren 2022ko abuztuaren 2ko zehapen-prozedura administratiboa eteteko eginbidea, 01/2022/119 espedienteari dagokiona.

Ezinezkoa izan da eteteko eginbide hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Interesdunei ohartarazten zaie espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituztela honako helbide honetan: Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako Lurralde Ordezkaritza (Samaniego kalea 2, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz, 945 01 70 30).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 18a.

Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako lurralde-ordezkaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala