Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2022ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4605

EBAZPENA, 2022ko urriaren 17koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideak aldatzen baitira eta batzordearen osaera eguneratzen.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren bidez, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritu zen.

Osasuneko sailburuordearen 2022ko ekainaren 28ko Ebazpenaren bidez, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideak izendatu ziren azkenekoz.

Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideak aldatzeko eta osaera eguneratzeko eskabidea jaso denez, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa sortzeko eta haren funtzionamendua arautzeko abenduaren 14ko 244/2021 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioak arautzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoaren arabera, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak esleitutako egitekoak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera aldatzea eta honako hauek izendatzea kide:

Presidentea:

Carlos Romeo Casabona jauna, Zuzenbideko lizentziaduna eta Medikuntzako lizentziaduna.

Presidenteordea:

Iciar Alfonso Farnós andrea, farmakologo klinikoa.

Idazkaria:

Arantzazu Hernández Gil andrea, Farmaziako lizentziaduna.

Ordezko idazkaria:

Maria Rodriguez Velasco andrea, Farmaziako lizentziaduna.

Bokalak:

Carmelo Aguirre Gómez jauna, Farmakologia Klinikoko mediku espezialista.

Pablo Aldazabal Amas jauna, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Oinarrizko ikerkuntza.

María Teresa Audicana Berasategui andrea, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Alergologiako mediku espezialista.

Ignacio Díez González jauna, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Kardiologiako mediku espezialista.

Saioa Domingo Echaburu andrea, Farmaziako lizentziaduna, Ospitaleko Farmaziako espezialista.

José María González de Castro jauna, Zuzenbideko lizentziaduna.

Agustín Castiella Eguzkiza jauna, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Aparatu Digestiboko espezialista.

Miguel Ángel Goenaga Sánchez jauna, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Barne Medikuntzako espezialista.

María Isabel Tejada Mínguez andrea, Genetikaria eta Giza Biologiako doktorea.

Marianela Hernández López andrea, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Medikuntza Intentsiboko espezialista.

María José López Varona andrea, Farmaziako lizentziaduna.

Amaia Martínez Galarza andrea, Erizaintzako diplomaduna.

José Ignacio Pijoán Zubizarreta jauna, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Barne Medikuntzako espezialista.

Jesús Rosa Nieto jauna, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Onkologia Erradioterapikoko espezialista.

Iratxe Urreta Barallobre andrea, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Familia eta Komunitateko Medikuntzako espezialista.

Monike de Miguel Cascón andrea, Farmaziako lizentziaduna, Ospitaleko Farmaziako espezialista.

Lara Olazar Gómez andrea, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Pediatriako espezialista.

Eva Ferreira González de Viñaspre andrea, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Neurologiako espezialista.

Ana Blanca Yoller andrea, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Psikiatriako espezialista.

Miguel Ángel Morán Rodríguez jauna, Medikuntzako lizentziaduna, Barne Medikuntzako espezialista.

Ignacio Garitano Gutiérrez jauna, Medikuntzako lizentziaduna, Ginekologia eta Obstetriziako eta Epidemiologiako espezialista.

Jesús Ángel Molinuevo Tobalina jauna, pazienteen interesen ordezkaria.

Víctor Bustamante Madariaga jauna, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Pneumologiako espezialista.

Bigarrena.– Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritzen duen Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren bidez emandako akreditazioa berrestea, organo eskuduna denez.

Hirugarrena.– Osaeran beste aldaketaren bat gertatuz gero, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriro ere batzordea aldatzea eskatu beharko du, hilabeteko aurrerapenarekin.

Laugarrena.– Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan aldaketaren bat izanez gero, Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 17a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala