Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2022ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4604

AGINDUA, 2022ko urriaren 11koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aditzera ematen baita 2021eko ekainaren 29ko Aginduaren babesean emandako laguntzen zerrenda; agindu horren bidez onartzen dira autonomoei (enpresaburuei eta profesionalei) eta enpresei sektore pribatuaren kaudimenari laguntzeko eta zorpetzea murrizteko zuzeneko laguntzak emateko oinarriak, eta dagokion deialdia egiten da.

2021eko uztailaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu zen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 29ko Agindua, zeinaren bidez onartzen baitira autonomoei (enpresaburuei eta profesionalei) eta enpresei sektore pribatuaren kaudimenari laguntzeko eta zorpetzea murrizteko zuzeneko laguntzak emateko oinarriak eta egiten baita dagokion deialdia.

Agindu horren bidez, autonomoentzako eta enpresentzako zuzeneko laguntzen COVID Lerroa gure autonomia-eremura lekualdatu zen, Ogasun Ministerioak, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eta Euskal Autonomia Erkidegoak 2021eko maiatzaren 25ean sinatutako hitzarmenaren arabera. Lerro hori 5/2021 Errege Lege Dekretuaren I. tituluan jasota dago (5/2021 Errege Lege Dekretua, martxoaren 12koa, COVID-19aren pandemiari aurre egite aldera enpresen kaudimena bultzatzeko ezohiko neurriena).

Ondoren, 2021eko ekainaren 29ko Agindua Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduaren (2021eko uztailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 13ko Aginduaren (2021eko urriaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) bidez aldatu zen.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49,2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, laguntzak emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera argitara eman behar da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aditzera ematea sektore pribatuaren kaudimenari laguntzeko eta zorpetzea murrizteko autonomoei (enpresaburuak eta profesionalak) eta enpresei emandako zuzeneko laguntzen behin betiko zerrenda, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 29ko Aginduaren babesean, honako eranskin hauen arabera:

a) I. eranskina: zuzeneko laguntzen onuradun diren autonomoen eta enpresen zerrenda, eta 2021. urtean emandako zenbatekoak.

b) II. eranskina: zuzeneko laguntzen onuradun diren autonomoen eta enpresen zerrenda, eta 2022. urtean emandako zenbatekoak.

c) III. eranskina: eman ondoren zuzeneko laguntzei uko egin dieten pertsona autonomoen eta enpresa onuradunen zerrenda, baita emandako zenbatekoak ere.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar guztiek horren berri dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 11.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala