Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2022ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4602

AGINDUA, 2022ko irailaren 28koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira, 2022rako, nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzen oinarriak onestekoa (2022ko Handitu Innova programa).

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren 2024. urterako Plan Estrategikoan, enpresa-sektoreari laguntzeko politikak diseinatzeko testuinguru-esparru estrategiko berria zehaztu du.

Elikaduraren balio-kateek rol estrategiko bat dute euskal ekonomian, eta eragin bultzatzailea dute barne-produktu gordinean eta sortutako enpleguan duten pisuagatik. Eta hori lortzen du, halaber, gero eta inbertsio handiagoa egiten delako berrikuntzan, eta horrek areagotze-efektu handia du jarduera ekonomiko globalean, baita lurraldean egituratze-ahalmenena dutelako ere.

Plan Estrategiko berriak laguntza gehiago ematen die enpresei negozioa sortzeko, laguntza-programa batzuen, finantza-tresnen eta beste jardun-ildo batzuen bidez; jarduera ekonomikoa sustatzea eta ekoizpen- eta teknologia-aktibo berrietan inbertsioak sustatzea da horien jomuga, bai eta hazteko gaitasuna duten negozio-ideia berriak garatzen laguntzea ere, enpresako barne-ekintzailetza eta ekintzaileei lagunduz.

Ildo horretan, nahiz eta gaur egun elikaduraren eta zuraren balio-kate guztiei zuzendutako I+G+b arloko laguntza-programa bat –Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak sustatua eta arreta proiektu pilotuetan eta ekimen pilotuetako laguntza zehatzetan ipintzen duena– existitzen den, ez dago lehen sektoreari laguntzeko eta lagun egiteko tresnarik, zuzeneko ekoizpen-kostuen murrizketarako eta lanaren produktibitateren hobekuntzarako lagungarriak izanik ekoizpenaren eta ezartzen diren toki- eta eskualde-esparruetan ekonomia sortzeko gaitasuna duten berrikuntza teknologikoko ekimen handiei lotuta dagoenik.

Horrela, bada, agindu honek jarraikiz egiten dio sailak Euskadiko nekazaritzako elikagaien katean berrikuntza teknologikoa sustatzeko duen eskumen-esparruari, eta honako helburu hauek ditu: nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzen oinarrietarako deialdia egitea (2022ko Handitu Innova programa); horrela, ustiapenaren lehiakortasuna hobetu eta negozio-aukera berriak sortu ahalko dira, nekazaritza- eta basogintza-sektoreko ekimen estrategiko eta berritzaile handiak bultzatuz, baldin eta ekimen horien xedea tokiko eta eskualdeko ekonomiak eraldatzea bada, berrikuntza teknologikoan inbertsio handiak eginez, ekoizpenaren zuzeneko kostuak murrizte aldera.

Laguntza hauek 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 aldirako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan. Programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, LGPren 4.1 neurria da, baina espezifikotasun honekin: agindu honetan aurreikusitako laguntzak izaera berritzaileko inbertsioren batean funtsatutako proiektu handietara bideratuko dira, eta aipatutako 1305/2013 Erregelamenduaren 82. artikuluan eta aipatutako 43/2017 Dekretuaren 1.2 artikuluan aurreikusitako finantzaketa osagarri nazionaleko metodoaren bidez finantzatuko dira.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-zuzkidura nahikoa du, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialekin lotutako aurrekontu-neurriak onartzeko Gobernu Kontseiluaren 2022ko apirilaren 12ko Erabakiaren bidez gaitua baitago. Indarrean dagoen aurrekontuaren gehigarria den beste aurrekontu bat mobilizatzeko hartu zen akordioa, bi funts espezifiko sortuz eta zuzkituz, Europar Batasuneko estatu-laguntzen aldi baterako esparruak ahalbidetzen dituen aukerak aprobetxatuz.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako sailburuek, kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

2022rako onestea nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzetarako deialdiaren oinarriak (2022ko Handitu Innova programa); agindu honen I. eranskinean biltzen dira horiek.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 28a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA

1. oinarria.– Helburua, izaera eta esparrua.

1.– Agindu honen xedea nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzetarako deialdia (2022ko Handitu Innova programa) egitea da 2022ko ekitaldirako.

2.– Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli behar ez diren dirulaguntzen kondizioa dute, eta Batasunaren araudiari eta ingurumena babesteari buruzko legeriari jarraikiko diete.

3.– Urterokoak edo hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak gauzatzeko denboraren arabera.

4.– Honako hauek dira agindu honen laguntzen helburuak:

a) Nekazaritza-ustiategien lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzea ekoizpen-ratioetan, baita berrikuntza teknologikoa bultzatzea ere, euskal ekoizpen-sektorearen trakzio-elementu gisa.

b) EAEn finkatutako nekazaritza-ustiategietako diharduten enpresek ingurumenean eragin txikiagoa izateko, efizientzia energetikoa hobetzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko baliagarria izatea.

5.– Proiektuak aukeratzeko baldintzak.

a) Inbertsioek 1 milioi eurokoak edo gehiagokoak izan behar dute, eta oinarri honen xedeari lotuta egon behar dute.

b) Inbertsioek goi-mailako teknologiako elementu, instalazio, ekipamendu eta azpiegiturekin lotuta egon behar dute, berrikuntza teknologikoko proiektu global baten barruan betiere.

2. oinarria.– Laguntza-lerroa.

Agindu honen 1. oinarrian ezarritako helburua lortzeko, laguntza-lerro bakar bat ezarriko da nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako.

Lerro hau –hurrengo oinarrietan xehatuko dena– 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan. Programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, 4.1 neurria da, baina espezifikotasun honekin: agindu honetan aurreikusitako laguntzak proiektu handietara bideratuko dira, eta aipatutako 1305/2013 Erregelamenduaren 82. artikuluan eta aipatutako 43/2017 Dekretuaren 1.2 artikuluan aurreikusitako finantzaketa osagarri nazionaleko metodoaren bidez finantzatuko dira.

3. oinarria.– Definizioak.

Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen definizioak:

1.– Nekazaritza: Kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzari, abeltzaintzari eta basoari dagokiena, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoari jarraikiz.

2.– Elikagaigintza: Kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoiztea, eraldatzea, ontziratzea eta merkaturatzea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoari jarraikiz.

3.– Nekazaritza- eta elikagai-enpresak: Nekazaritzaren eta elikagaigintzaren esparruan jarduten duten nekazaritza-ustiategi eta enpresen multzoa.

4.– Krisiak jotako enpresa: Europako Batzordearen 702/2014 Erregelamenduaren 2. artikuluko 14. apartatuan ezarritako betekizunetako bat betetzen duen enpresa.

5.– Nekazaritza-ustiapena: abeltzaintza primarioa ekoizteko erabilitako lursail, lokal eta instalazioek osatutako unitatea, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

6.– Berrikuntza teknologikoa: merkatuan berria den edo nabarmen hobetuta dagoen produktu edo zerbitzu bat txertatzea, edo establezimendu batean berria den edo nabarmen hobetuta dagoen prozesu bat txertatzea. Berrikuntza teknologikoa, lehendik dauden teknologien konbinazio berriak edota enpresak edo ustiategiak eskuratutako beste jakintza batzuk erabiltzearen emaitzetan oinarritzen da berrikuntza.

7.– Nekazari gaztea: sektorean lehen aldiz instalatzen dena, laguntza eskatzeko unean 41 urte baino gutxiago dituena laguntza-eskabidea egiten duenean, eta laguntza eskatu aurreko bost urteetan ustiategi batean kokatu dena.

8.– Lehengai autoktonoa: Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten den nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako lehengaia.

9.– Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak: Mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak halakotzat hartzen dituen enpresa-kategoriak.

10.– Nekazaritzako produktua: Europar Batasunaren Fundazioaren Tratatuaren (aurrerantzean Tratatua) I. eranskinean zerrendatutako produktuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatutako arrantza- eta akuikultura-produktuak izan ezik, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

11.– Nekazaritza-ekoizpen primarioa: Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik eratorritako produktuen ekoizpena, Tratatuaren I. eranskinean zerrendatuak, produktu horien izaera aldatzen duen beste eragiketarik egin gabe, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

12.– Inbertsio-proiektua: produktu komertzialak eskuratzeko eta haien produktibitatea eta kalitatea hobetzeko diseinatutako azpiegitura, ekipamendu, instalazio eta makinen multzoa.

13.– Nekazaritza-sektorea: Nekazaritza-ekoizpen primarioan, eraldaketan eta merkaturatzean jarduten duten enpresa guztiak, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

14.– Enpresa berria: agindu honen aplikazioaren ondorioetarako, enpresa berritzat hartuko da, enpresa berria izateaz gain, eskatutako laguntzaren xede den produkzio-zentro berria sortzen duena. Enpresa berriaren izaera hori mantendu ahalko da enpresa sortu eta lehenengo bi urteetan.

15.– Inbertsio handia: agindu hau aplikatzearen ondorioetarako, inbertsio handitzat hartuko da 1.000.000 eurotik gorako inbertsioa.

4. oinarria.– Finantzaketa.

1.– 2022ko eta 2023ko ekitaldietarako 5.000.000 euro erabiliko dira 2022ko Handitu Innova programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da diru hori, 2015-2020 aldirako LGPren 4.1 neurriaren finantzaketa gehigarri gisa.

2.– Funtsak honela banatuko dira: 2.500.000 euro 2022rako ordainketa-kreditua izango dira, eta gainerako 2.500.000,00 euroak, berriz, 2023rako konpromiso-kreditua.

5. oinarria.– Eskakizun orokorrak.

Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako eskakizunak bete behar dira. Eskakizun horiek, zehazki, hauetan jasotako eskakizunak biltzen dituzte: Dirulaguntzei buruzko 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikulua, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen duen otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuko 5. artikuluan aurreikusitako eskakizunak –programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez– eta hainbat laguntzaren eskakizun espezifikoak, eta hauek dira horiek guztiak:

1.– Agindu honetan ezarritako laguntza guztietarako bete beharreko baldintza orokorrak:

a) Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

b) Inbertsioak honako hauek egitea:

– Titular edo titularkide gisa pertsona fisiko bat duten ustiategiak (sektorean lehen aldiz kokatzen diren nekazari gazteak izan ezik). Eskakizun hauek betetzen dituen familia-ustiategia:

• Ustiategiaren titularra edo titularkidea izatea eta nagusiki nekazaria izatea.

• 18 urtetik gorakoa eta 65 urtetik beherakoa izatea, nekazaritza-jardueraren arabera Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean alta emanda egotea, zerga-betebeharrak eta Administrazio Publikoari lotutako era guztietako betebeharrak egunean izatea, eta nekazaritza-jardueraren ondoriozko erretiro-pentsiorik, ezintasun iraunkor absolutuagatiko pentsiorik edo ezintasun iraunkor osoagatiko pentsiorik ez kobratzea, salbu eta ezintasun hori laguntza-eskabidearen xede den jarduerari lotuta ez badago.

• EAEko dagokion lurralde historikoko nekazaritza-ustiategien erregistroan behar bezala erregistratuta izatea ustiategia.

• Gaitasun eta trebakuntza profesional egokiak egiaztatzea, dela nekazaritza-adarrean gutxienez bigarren mailako lanbide-heziketako titulu akademiko bat duela egiaztatuz, dela nekazaritza-jardueran 2 urte baino gehiago eman dituela frogatuta.

• Sektorean sartzen den 41 urtetik gorako ustiategi-titularraren kasuan, ustiategian sartzen denetik aurrera izan ahalko da laguntza honen onuradun, baldin eta bi urteko epean aurreko eskakizunak betetzen dituela egiaztatzen badu. Epe horretan egiaztatu ezin baditu, jaso dituen laguntzak itzuli beharko ditu.

– Titular gisa pertsona juridiko bat duten elkarte-ustiategiak:

• 1. taldea.– Lan-sozietateak, sozietate anonimoak, sozietate mugatuak edo bestelako merkataritza-sozietateak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak –LUKKak– eta lan elkartuko kooperatibak, 1305/2013 EB Erregelamenduaren 17.2 artikuluan adierazitakoari jarraikiz.

• 2. taldea.– Nekazaritzako makineria erabiltzeko kooperatibak (NMEK)

* Nekazaritza-ustiategien titularrek osatuko dituzte, eta pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke, baina inor ez da kontratista, kapitalista edo antzeko beste ezein kategoriatako titular izango.

* Sozietate-partearen gutxienez % 75 nagusiki nekazariak izango dira, eta kapital sozialaren edo banaketa-kuotaren gutxienez % 75, halaber, nagusiki nekazari diren kide edo bazkideen jabetzakoa.

* Lehen mailako kooperatiben kasuan, bazkideen zerbitzurako makineria-atal bat badute, euren estatutuetan hala jasota badago, atal hori NMEKekin parekatuko da.

– Ondasun-erkidegoen, sozietate zibilen edo titulartasun partekatuko erakundeen kasuan, baldin eta kideen gutxienez % 50 nagusiki nekazariak badira eta kapital sozialaren edo banaketa-kuotaren gutxienez % 50 nagusiki nekazari diren bazkideena bada.

– Sektorean lehen aldiz kokatzen den nekazari gazte bat titular gisa duten ustiategiak.

c) Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) edo Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean (REGEPA) erregistratua egotea, eta eraldatze/merkaturatzearen zatia badu, Animalien Identifikazio Indibidualeko Erregistroan (RIIA).

d) Inbertsioak ez hasita egotea eskabidea aurkeztean. Eskakizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak eta makineriaren konturako ordainketak.

Egoera hori Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak in situ egindako ikuskapen baten bidez egiaztatuko da, edo notario-akta bat aurkeztuz –erakundearen kontura izango da–, betiere erakundeak organo instruktoreari inbertsioa hasi ez dela egiaztatzeko behar diren elementuak jasotzen baditu.

Salbuespen gisa, bisita horien ordez, ez hastearen aktak egin ahal izango dira modu ez-presentzialean, baldin eta funtzionarioak ezin badira inbertsioaren tokira joan akta in situ egiteko, edo, bestela, onuradunak emandako edozein frogagiri egokiren bidez, honako kondizio hauek betetzen badira:

1.– Ezinbesteko arrazoiak direla medio, laguntzaren xede den eragiketaren lekua edo inbertsioaren kokalekua bisitatu ezin izatea.

2.– Akta egiteko erabilitako baliabide telematikoek eta eskatzaileak emandako dokumentazioak, argazki geoetiketatuak eta datatuak barne, argi eta garbi egiaztatzea egin nahi diren inbertsioak ez direla hasi akta aurkeztu den unean.

e) Egunean izatea indarrean dauden xedapenen bidez ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

f) Enpresa edo pertsona onuradunak ekonomikoki bideragarriak izatea eta produktuak merkaturatzeko irtenbide normalak izatea.

g) Enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

h) Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, 2013ko abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 3/1998 Legea, 1998ko otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra) –hala badagokio, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez–, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Erkidegoko arauak ere.

i) Jakinaraztea ea diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.

j) Jakinarazi egin beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan sartuta dauden ala ez.

k) EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Obligazio horien ordainketak egunean dituela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, berme bat eratu bada, zorra osorik estaltzen duena, interes eta gastu guztiak barne direla.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.4 artikuluan eta 52.1 artikuluaren azken apartatuaren azken tartekian aurreikusitakoaren ondorioetarako, pertsonek edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean dituztela ulertuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo haren sektore publikoaren edozein erakunderekiko zorrik ez dutenean dirulaguntzen itzulketengatik betearazpenaldian, edo, onuradunen edo erakunde laguntzaileen kontra premiamendu-bidea baliatzerik ez dagoenean, borondatezko aldian erantzun gabeko zorrik ez dutenean.

Pertsonek edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta edo bermatuta daudenean, edo dagokion ebazpenaren aurkaratzea dela-eta horiek bertan behera uztea erabaki denean.

l) Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik (zigor- edo administrazio-arloan), ezta halakoak eskuratzeko desgaitzen dion legezko inolako debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoari jarraikiz.

m) Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana; prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea; konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitzealdia amaitu gabe.

n) Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zehapenik ez izatea.

o) Kausaren batean erruduntzat jotzeagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa emanda ez egotea.

p) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikoen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuetako ezeinetan, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

q) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

r) Ez izatea egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako ezein lurralde edo herrialdetan.

s) Elkarteen kasuan, horiek ez egotea Elkartzeko Eskubidea Arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausetan. Eta zigor-arloko delituren bat egin duelako arrazoizko zantzuak egoteagatik inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izatea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, dagokion erregistroan inskribatzeko ahala dagoela ziurtatzen duen ebazpen judizial irmoa eman ez bada.

t) Ez egotea ezein berreskuratze-aginduren eraginpean, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

u) Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu, proiektua ebaluatzeko unean, agiri bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, eskabidea aurkezten den urtetik aurrera; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.

6. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidearekin batera, oinarri honen 6. puntuan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira. Alabaina, agindu hau argitaratu aurretik baina deialdiaren ekitaldiaren barruan aurkeztutako eskabideak onartuko dira; eskabide horiek berriro aurkeztu beharko dira, agindu honetan eskatzen den dokumentazio orokor eta espezifikoarekin, hala badagokio, eta agindu honek ondorioak sortzen dituenetik hilabeteko epean.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak, oinarri honen 3. apartatuan adierazten diren helbideen bidez.

3.– Eskabidea, erantzukizunpeko adierazpena, justifikazioa eta gainerako agiriak nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-eko egoitza elektroniko honetan eskuratu daitezke:

https://www.euskadi.eus/servicios/1220401 - Programa Handitu Innova.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1220401 - Handitu Innova Programa.

Eskabidearen ondorengo izapideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» delakoaren bidez egingo dira:

https://www.euskadi.eus/micarpeta eta

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

4.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak.

Ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

5.– Laguntza-eskabidearen ereduaren oinarrizko edukia eskuragarri dago https://euskadi.eus helbidean, eta agindu honen III. eranskina da.

6.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Pertsona juridikoek, eratzeko eskritura eta erakundearen estatutuak (dagokion erregistroan sartu dela adierazten duen zigilua jarrita).

b) Aurrekontuak eta proformako fakturak, inbertsioa edo gastua justifikatzeko direnak.

c) Eskatutako inbertsio guztiak banan-banan azaltzen dituen taula, eta bakoitzaren hiru aurrekontuak, zein aurrekontu aukeratu den adierazita, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluko 3. puntuaren arabera.

d) Txosten tekniko-ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen II. eranskinari jarraikitzen diona.

e) Proiektuan obra zibil bat edo instalazioak egin behar badira, obra egiteko proiektua eta horretarako baimena lortzeko eskabidearen kopia –hala badagokio, oniritzia izan beharko du proiektuak– eta behar diren lizentzia- eta baimen-eskabidearen kopia.

f) Obra zibila ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko bada, inbertsioa gauzatuko den lursail edo higiezinen jabetza-tituluaren kopia edo gozamen- edo alokairu-kontratuaren kopia.

g) Erantzukizunpeko adierazpena, zeinetan adierazten den aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla eta 5. oinarriaren, 1. puntuaren f) eta s) bitarteko apartatuetan ezarritako eskakizunak betetzen dituela.

h) 11. oinarriko balioespen-irizpideak betetzen direla justifikatzeko txosten bat.

i) Enplegatuko diren langile berrien kopurua, proposatutako inbertsioek edo gastuek enplegu konprometitua sortzeko izango duten eragina justifikatuz.

j) Alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena, dirulaguntza eskatu aurreko urtea kontuan hartuta, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina.

k) Higiezinen erosketan, indarreko tasazio ofiziala eta eraikinak azken hamar urtean laguntzarik jaso ez izanaren erantzukizunpeko adierazpena.

l) Erakunde eskatzaileak laguntza kuantifikatzeko aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.

7.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala eta guztiz ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria aurkeztu beharko du.

Gainera, dirulaguntza-eskabidea aurkezteak esan nahi du eskatzaileak baimena ematen diola Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari zuzenean eskuratu dezan beste edozein administrazio publikok egindako agiri guztiak, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 2. apartatuan.

8.– Agindu honen 6.a) paragrafoan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 3. paragrafoan ezarritakoari jarraikiz. Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta zein unetan aurkeztu zituen dokumentuak. Edonola ere, eskatzaileak berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

9.– Nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

10.– Eskabideak eskakizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan oinarrituta, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpenaren bidez eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

11.– Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

7. oinarria.– Dirulaguntza jaso dezaketen kostuak, oro har.

1.– Dirulaguntzaren xede izango dira, oro har, makina, instalazio-elementu eta ekipo berriak erostea edo erosteko aukerarekin errentan hartzea, produktuaren merkatu-balioraino betiere, eta osagai teknologiko eta berritzaile handikoak badira, hala nola:

a) Uztak biltzeko robotikako inbertsioak.

b) 4.0 teknologiako eta zehaztasuneko makinak, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorean, honako hautarako:

– Produktu kimikoen erabilera murriztea, batez ere produktu fitosanitarioena eta ongarriena.

– Laboreen trazabilitatea eta kalitatea kontrolatzea ereiteko eta lantzeko fasean.

– Abereen geolokalizazioa.

– Abereentzako itxitura digitalak.

c) Goi-teknologiako instalazioak berotegietan, argiztapen, berokuntza eta ureztatzeko sistemetarako.

d) Behiak, ardiak eta/edo ahuntzak jezteko ustiategietan prozesu osoak digitalizatzea.

e) Ustiapenean mindak prozesatzeko eta tratatzeko goi-teknologiako makinak.

f) Ureztatzeko instalazioak, goi-teknologiakoak, 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 46. artikuluan azaldutakoaren arabera.

2.– Diruz lagundu ahalko dira, halaber, inbertsioak, beharrezkoak eta aurreko puntuan adierazitakoen osagarriak badira, hala nola hauek:

a) Ondasun higiezinak, lehen aldiz martxan jartzen direnak, eraikitzea eta eskuratzea; bigarren eskuko ondasun higiezinak eskuratzea eta birgaitzea, baldin eta, azken hamar urteetan, ez badute jaso dirulaguntza nazionalik edo erkidegokorik, hain justu ere laguntzak jarraitzen duen kasuan laguntza bikoiztea dakarrenik.

b) Aurreko apartatuan aurreikusitako gastuei lotutako kostu orokorrak, besteak beste, arkitekto, ingeniari eta aholkularien ordainsariak, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasunari buruzko aholkularitzari dagozkion ordainsariak, bideragarritasun-azterketak barne, proiektuaren gauzatze materialaren % 8raino. Bideragarritasun-azterketek diruz lagundu daitezkeen gastuak izaten jarraituko dute, nahiz eta, emaitza kontuan hartuta, aurreko puntuetan aurreikusten diren gastuak ez egin;

c) Ondasun ukiezinetan eginiko inbertsio hauek: programa informatikoak erosi edo garatzea eta patenteak, lizentziak, egile-eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.

d) Bioenergia ekoizteko ekipoetan egindako inbertsioak, efizientzia-estandarrak betetzen badituzte, ustiategian soilik kontsumitzeko.

e) Ingurumenari dagokionez inpaktua txikitu eta kalitatea hobetzeko prozesuetan inbertsioak egitea; betiere, produktuak ekoizpen-prozesuetako baldintza tekniko eta sanitarioak betetzen dituztela egiaztatzeko edo horietara egokitzeko.

3.– Onuradunak gutxienez hornitzaile ezberdin eta independenteen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu, eskatutako laguntzaren xede diren inbertsio guzti-guztiei dagokienez, zenbatetsitako kostuaren zenbatekoa edozein dela ere (diruz lagunduko den gastua kontratu txikien zenbatekoa baino txikiagoa izan daiteke), obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik. Salbuespena izango da beren ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan horiek egin, mailegatu edo hornitzen dituzten erakundeen kopuru nahikorik ez badago –hori egiaztatu egin beharko da–.

Aurrekontuan jasotako inbertsioa egiteko eta zerbitzu hori emateko gaitasuna duten enpresa independenteek egin behar dituzte aurrekontuak; behar bezain zehaztuta egon behar dute, eta konparatzeko moduko gastu-kontzeptuak jaso behar dituzte.

Europako Batzordearen 809/2014 (EB) Gauzatze Erregelamenduaren 48.2.e) artikuluan xedatzen da eskakizun hori –Europako Batzordearen 2017ko uztailaren 10eko 2017/1242 (EB) Gauzatze Erregelamenduaren 1.2.a.ii) artikuluan emandako idazkeran–.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –laguntza eskatzean aurkeztu beharko dira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuenaren alde egiten ez bada.

8. oinarria.– Dirulaguntza jaso ezin duten kostuak.

Ez dira diruz lagunduko:

1.– Enpresa-salerosketak eta -eskualdatzeak.

2.– Sozietatea eratzeko eta lehen establezimendua jartzeko gastuak.

3.– Inbertsioa egiten den lursaila erosteko eta erosten diren lokal eta pabiloi eraikietako lurzoruaren balioa ordaintzeko inbertsioak.

4.– Makinak birjartzeko inbertsioei lotutakoak, baldin eta makinaren amortizazioaldia bete ez badute (gutxienez 7 urte).

5.– Nekazaritza-ekoizpeneko eskubideen, laguntza-eskubideen, animalien, landareen eta horien landaketaren erosketa/inbertsioa.

6.– Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta beste zerga batzuk. Inoiz ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko berreskura edo konpentsa daitezkeen zeharkako zergak. Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) ez da diruz laguntzekoa izango, salbu eta BEZari buruzko legeria nazionalaren arabera ez bada berreskuratzeko modukoa. Berreskuratu ezin daitekeen BEZa diruz laguntzeko modukoa izan dadin, onuradunaren merkataritza-peritu batek edo legezko auditore batek egiaztatu beharko du ordaindutako zenbatekoa ez dela berreskuratu eta onuradunaren kontabilitatean gastu modura jaso dela.

7.– Normalean 5 urtetik beherako zikloetan amortiza daitezkeen materialak. Ezingo dira diruz lagundu, halaber, kontabilitateak gastutzat hartzen dituen inbertsioak, azterlanak eta proiektuak izan ezik.

8.– Espainiako Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko 2019-2023 Programak babestutako mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko inbertsioak.

9.– Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarte (FBEE) bateko ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatuko inbertsioak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

10.– Bigarren eskuko ekipamendua erosteko inbertsioak.

11.– Kapital zirkulatzailea ez da diruz laguntzeko moduko kostua izango.

12.– Garraio-elementuak, ekoizpen-prozesuei kondiziorik gabe lotuta daudenean eta ustiapenaren/instalazioaren barruan daudenean izan ezik.

13.– Ez dira diruz lagunduko proiektuak baldin eta diruz lagundu daitezkeen kontzeptutako inbertsioa 1.000.000 eurotik beherakoa bada guztira.

14.– Eskuzko erremintak.

15.– Mantentze-lanak, konponketak eta nork bere kabuz eraikitzea.

16.– Eskudirutan ordaindutako inbertsioak.

17.– Biomasatik elektrizitatea sortzeko instalazioetan egindako inbertsioak.

18.– EAEko nitratoekiko kalteberak diren eremuetan abeltzaintzako mindak biltegiratzeko, tratatzeko, birziklatzeko edo bestelako helburuetarako erabiltzeko ekimen publikoko inbertsioak.

9. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuen muga eta kondizio orokorrak.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Planeko nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 4.1 neurriari dagozkion moduluetara egokituko dira. Hemen daude argitaratuta horiek:

https://www.euskadi.eus/informazioa/osoa-dokumentazioa/web01-a2osoa/eu/

Gida hori esteka honetan dago eskura:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/osoa_dokumentazioa/es_def/Modulos_noviembre2018.pdf

10. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza izango da deialdi honek arautzen dituen laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

2.– Inbertsio-eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Batzorde hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko lau kidek osatuko dute; kide horietako bat enpresa-programaren arduraduna izango da, beste bat, Elikagaien Ikerketa eta Berrikuntzako Programaren arduraduna; beste bat, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko da; eta azkenik, HAZI Fundazioko ordezkari batek osatuko du batzordea. Zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira pertsona horiek. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio-batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, Zuzendaritza horretako teknikariek hautatuko dituzte pertsona horiek. Batzordearen osaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.

Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bere bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten duenean.

3.– Balorazio-batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak balioetsi aurretik, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari batek eskabide bakoitza aztertuko du: proiektu bakoitzaren azterketa tekniko eta ekonomikoa egingo du, eta, haren arabera, proiektuak agindu honen eskakizunak betetzen dituen aztertzeko txosten bat egingo du, batzordeari aurkeztuko diona.

4.– Balorazio-batzordeak eginkizun hauek ditu:

a) Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Halaber, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.

b) Aplikatu beharreko araudia betetzen duten inbertsio-eskabideak ebaluatu. Ebaluazioaren barruan, proiektuak balioetsiko ditu, eta balioztatuko du zenbateraino betetzen dituen bakoitzak agindu honek finkatzen dituen irizpide objektiboak, laguntza motaren arabera.

c) Laguntzak baloratzeko eta kuantifikatzeko finkatzen diren irizpide objektiboetan oinarrituz, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza emango zaion proposatzea.

5.– Balorazio-batzordeak ebazpen-proposamen bakarra aurkeztuko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari. Proposamen horrek agindu honen 12. oinarrian aipatzen den edukia izan beharko du, gutxienez.

6.– Balorazio-batzordeak bere funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu. Arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.

11. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Eskabide bat baloratzeko, hasiera batean diruz laguntzeko oinarrizko kondizioa bete beharko du; esate baterako, proiektuak berrikuntza teknologikoan inbertitu behar du.

Agindu honek arautzen dituen inbertsio-proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko (proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 12. oinarriari jarraikiz egingo dira kalkuluak), betetzen diren balorazio-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:

Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren kondizioei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

Inbertsio-proiektu batek gehienez 100 puntu lor ditzake.

1.– Pertsona/erakunde onuraduna zer motatakoa den, puntuazio hau emango da:

• Sektorean lehendabizikoz kokatzen diren titularrek sustatutako inbertsio-proiektuak. 35 puntu.

• Nekazari gazteek sustatutako inbertsio-proiektuak (<41 urte). 30 puntu.

• Titulartasun partekatua duten edo titular gisa emakume nekazari bat duten inbertsio-proiektu sustatuak, edo pertsona juridikoek sustatutakoak, baldin eta pertsona juridiko horiek gutxienez % 50eko partaidetza badute nagusiki nekazariak diren emakumeen esku dagoen kapital sozialean edo banaketa-kuotan (elkartutako pertsona fisikoak bi badira), edo 40koa (elkartutako hiru pertsona fisikoren edo gehiagoren kasuan). 25 puntu.

• 41 urtetik gorako titularrek sustatutako inbertsio-proiektuak, sektorean neurrian bildutako eskakizunei jarraikiz instalatzen direnak. 15 puntu.

• Beste onuradun batzuek sustatutako inbertsio-proiektuak. 10 puntu.

Titularren bat mota bat baino gehiagokoa bada, puntuak ezingo ditu metatu, eta puntuazio handieneko mota esleituko zaio soil-soilik.

Kategoria horietako edozeinek 5 puntuko osagarria eduki ahal izango du, baldin eta onuradunak egiaztatzen badu laguntza eskatu aurreko urtean hurrengo bi azpiataletan hautatutako irizpideei lotutako gaietan gutxienez 40 orduko etengabeko prestakuntzako ikastaroetaran izan dela.

Nekazaritzako ustiategi asoziatiboen kasuan (pertsona juridikoak), onuradun motaren azken puntuazioa kide bakoitzaren kalifikazioaren arabera lortuko da, partaidetzaren eta baremazioaren aurreko ehunekoaren arabera, balio horiek batuz.

2.– Behean deskribatutako motetako ustiategietan sustatutako inbertsio-proiektuen kasuan, 10 punturekin osatuko dira ustiategi mota bakoitzeko, eta bi baino ezingo dira metatu (guztira, 20 puntu); hona hemen proiektu mota posibleak:

• Lehentasunezko ustiategiak, Nekazaritza Ustiategien Modernizazioari buruzko uztailaren 4ko 19/1995 Legeari jarraikiz.

• Ekoizpen ekologiko ziurtatua edo kalitate-programa ziurtaturen bat duten ustiategiak.

• Nekazaritza-ingurumeneko kontratua duten ustiategiak.

• Ureztatze estentsiboko laboreetan gutxienez 10 hektarea dituzten ustiategiak (kontsumitzeko eta ereiteko patata, erremolatxa, barazkiak, tabakoa eta bazka).

• Ekoizpenaren gutxienez % 40 zirkuitu laburren bidez merkaturatzen duten ustiategiak.

• Euren ekoizpenaren % 50 baino gehiago EAEn ofizialki aitortutako ekoizle-kooperatiba baten edo ekoizle-elkarte baten bidez merkaturatzen duten ustiategiak.

Mota horietako edozein 5 punturekin osatuko da, baldin eta ustiategia mendi-nekazaritzako eremu –MNE– batean edo muga naturalak edo espezifikoak dituzten beste eremuren batean badago.

Nekazaritza-alorreko elkarte-ustiategiak: derrigorrezkoa izango da ustiategiaren gainazal handiena mendi-eremuan egotea.

Abeltzaintza-alorreko elkarte-ustiategiak: derrigorrezkoa izango da abelburu gehien hartzen dituzten instalazioak mendi-eremuetan egotea.

10 puntu gehiago emango zaizkie EAEko Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Batzordeak estrategikotzat eta bultzatzailetzat jotako proiektuei.

3.– Inbertsio motagatik, 25 puntu ez metagarrirekin osatuko dira honako inbertsio-proiektu hauek:

• Abeltzaintza estentsibo bihurtzea sustatzen duten inbertsio-proiektuak, abere-karga murriztean dautzanak, hektarea bakoitzeko azienda larriko unitate bat izateraino (gutxienez), edo hektarea bakoitzeko azienda larriko 5 unitate baino gehiago baditu, abere-zama hektarea bakoitzeko azienda larriko 2 unitatetik beherakoa izateraino.

• Nekazaritza-lurzoruan ingurumen-inpaktu negatiboak arintzeko inbertsio-proiektuak: ongarrien erabileraren eraginkortasuna hobetzeko ekipoak (traktoreak kanpo geratzen dira), eta simaurra eta mindak biltegiratzeko eta banatzeko hobekuntzak.

• Animalien higienea eta osasuna hobetzeko edo animalien ongizatea bermatzeko inbertsio-proiektuak.

• Ustiategiko energia-kontsumoa murriztea sustatzen duten inbertsio-proiektuak.

• Ureztatzeko instalazio finkoetarako edo biomasa bidezko bero-ekipoen instalaziorako inbertsio-proiektuak (barne-erabilera).

• Inbertsio-proiektu berritzaileak, zuzeneko ekoizpen-kostuak murrizteko eta lanaren produktibitatea hobetzeko.

• Uzta hobeto biltegiratzeko eta ekoizpenen kalitatea hobetzeko inbertsio-proiektuak.

• Kooperazioko neurriari lotutako inbertsio-proiektuak, diruz lagundu daitezkeenak (M16). Bazkide kooperanteetako batek eskatutako inbertsio-proiektua izango litzateke, haien artean lortutako akordioen arabera.

12. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.

2.– Banakako ustiategietako inbertsioetarako (titulartasunaren forma juridikoa edozein dela ere), laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren gaineko oinarrizko dirulaguntza honako hau izango da:

• Nekazaritza- eta abeltzaintza-makinak: % 10.

• Gainerako inbertsio hautagarriak: % 20.

Oinarrizko dirulaguntza horiek handitu egingo dira, hala badagokio, espedienteari esleitutako honako mailen eta puntu-baremoen arabera:

• 10 puntutik < 40 puntura: +% 0.

• 40 puntutik < 60 puntura: +% 10.

• 60 puntutik < 80 puntura: +% 20.

• 80 puntutik < 100 puntura: +% 30 (% 40ko mugarekin, kasu hauetan izan ezik: lehenengo aldiz instalatzen diren gazteek sustatutako proiektuak, MNEetan edota mugapen natural edo espezifikoak dituzten beste eremu batzuetan kokatutako ustiapen-proiektuak eta kooperazioko 16. neurriari lotutako proiektu integratuak).

• 100 puntuko proiektuak: +% 40.

3.– 16. neurrian aurreikusitako kooperazio-proiektuetan inbertitzeko, oinarrizko dirulaguntza honako hau izango da: NMEK-k –nekazaritzako makineria erabiltzeko kooperatibak–, LUKKak –lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak– eta lan elkartuko kooperatibak.

• Nekazaritza-makinak: % 20.

• Gainerako inbertsio hautagarriak: % 20.

Oinarrizko dirulaguntza horiek handitu egingo dira, hala badagokio, espedienteari esleitutako honako mailen eta puntu-baremoen arabera:

• +% 15 arte, parte hartzen duten ustiategien kopuruaren arabera:

– 1-5 ustiategi: % 0

– 6-12 ustiategi: % 5.

– 13-20 ustiategi: % 10.

– > 20 ustiategi: % 15.

• +% 10era arte, inbertsioaren xede den makineria zer motatakoa den: edo makineria orokorra: % 0

– Teknologikoki aurreratuta dagoen makineria: % 5.

– Duela gutxi sartutako makineria: % 10.

Gainerako inbertsio hautagarriak, hala badagokio, banakako inbertsioetarako ezarritako puntuen arabera osatuko dira.

4.– Proiektu batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:

a) Inbertsio-zenbateko txikiena duten proiektuak, inbertsio-zenbateko handienekoen aldean.

b) Adinez gazteenak diren titularrek eskatutako proiektuak, adinez zaharrenak direnen aldean.

Lehenespen-irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

5.– Betiere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinak ezartzen dituen gehieneko ehunekoen araberakoa izango da laguntzen zenbatekoa.

13. oinarria.– Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

1.– Laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira.

2.– Aurkeztutako inbertsio-proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, agindu honetan jada ezarritako irizpide objektiboak aplikatuko dira. Horrela, ordena horretan esleituko dira laguntzak, 12. oinarrian finkatutako ehunekoak aplikatuta.

3.– Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, azken laguntzari dagokionez, inbertsioaren zenbatekoa diru kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru kopuru erabilgarri hori izango da.

14. oinarria.– Ebazpena.

1.– Aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak aztertutakoan, agindu honen 10. oinarriko 5. apartatuan xedatutakoaren arabera eginiko proposamena ikusita, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak deialdia ebatziko du, ebazpen bakar baten bidez. Ebazpen horretan, eskatutako laguntzak eman edo ukatu egingo ditu.

2.– Ebazpen bakoitzak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

a) Aintzat hartutako eskabideei dagokienez:

1.– Onuradunen izena edo izen soziala, eta Identifikazio Fiskaleko Kodea edo NANa.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den zenbatekoa.

3.– Diruz lagundu daitekeen inbertsioa, aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.

4.– Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea.

b) Aintzat hartu ez diren eskabideei dagokienez:

1) Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta Identifikazio Fiskaleko Kodea edo NANa.

2.– Eskabidea ez onartzeko arrazoiak.

3.– Eskatzaileei laguntzok eman eta ordaintzeko, amaituta izan behar dute EAEko administrazio orokorrak eta bere organismo autonomiek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan abian jarri ahal izan den itzulketa- edo zehapen-prozedura oro.

4.– Agindu honen indarraldia hasi eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Prozeduraren ebazpena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatzen duena betez, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpenak jakinarazpen-ondorioak izango ditu. Dena dela, onuradun bakoitzari ebazpena helaraziko zaio, eta ebazpenean bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira, laguntza emateko edo ukatzeko kontzeptuak azalduta, banakatuta eta behar bezala arrazoituta.

Edonola ere, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: gaztelaniaz: https://www.euskadi.eus/micarpeta euskaraz: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

5.– Agindu hau indarrean sartu eta sei hilabete igarota, ebazpen espresurik ez badago, eskabidea ukatu egin zaiela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.

6.– Prozedurako ebazpenaren aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

15. oinarria.– Pertsona onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan araututako laguntzen onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako betebeharrak bete behar dira. Betebehar horiek betebehar hauek guztiak jasotzen dituzte: Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluaren betebeharrak, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuaren 15. artikuluan aurreikusitakoak –programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez– eta hainbat laguntzaren betebehar espezifikoak, eta hauek dira horiek guztiak:

1.– Diruz lagundu daitekeen inbertsioa laguntza emateko ebazpenak edo, hala badagokio, laguntza luzatzeko ebazpenak ematen duen epean gauzatzea; betiere, agindu honetan ezarritako gehieneko mugaren barruan.

2.– Dirulaguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.

3.– Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartutzat emango da.

4.– Ebazpena eman aurretik, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

5.– Ekipamendu informatikoen kasuan, onuradunari egiten zaion azken ordainketatik ondorengo 5 urteetan martxan egon beharko dute inbertsioek; gainerako ondasun higigarrien kasuan, guztizko ordainketa egiten denetik ondorengo 7 urteetan. Ondasun higiezinen kasuan, ondasun higiezinen erregistroan inskribatzen direnetik ondorengo 10 urteetan, eta epe horietan ezin izango dira inorenganatu, ezta amortizatu, ezta dirulaguntza helburu baterako jaso bazuten horretaz bestelako baterako erabili ere.

6.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea diruz lagundutako proiektua partzialki edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia.

7.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.

8.– Agindu honen 5. oinarriko 1. apartatuaren H letran xedatutakoa eragotzi gabe, baldin eta beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste dirulaguntza edo laguntzarik eskuratzen bada, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo dirulaguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egunetan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

9.– Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintza objektibo edo subjektiboak aldatzen badira, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, baldintzak aldatu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egunetan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

10.– Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluko 4. apartatuan ezarritakoa aplikatuta, dirulaguntzaren xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela, hau da, Eusko Jaurlaritzaren funtsak dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

11.– Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

12.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barnean direla, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke; gutxienez bost urtez gorde beharko dira, azken ordainketa jasotzen denetik aurrera.

13.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez jakinaraztea idatziz Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, deialdi honen 5. oinarriaren 1. apartatuaren i) letran xedatutakoari kalterik egin gabe.

14.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela automatikoki eta ofizioz egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie.

Alabaina, eskatzaileak horren aurka egin dezake –kasu horretan, dagokion ziurtagiria edo behar den agiria aurkeztu beharko du–, eta, kasu horretan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

16. oinarria.– Gauzatzeko gehieneko epeak.

1.– Urtebetean edo zenbait urtetan gauzatu ahalko dira inbertsioak.

2.– Urtebete irauten duten inbertsioak gauzatzeko epea 2022. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu egin ahal izango da, 19. oinarriaren 5. apartatuan ezarritakoari jarraikiz. Nolanahi ere, epea luzatzen bada ere, 2023ko abenduaren 31ra artekoa izango da gehieneko epea. Epe hori ezingo da luzatu.

3.– Bi urte irauten duten inbertsioak gauzatzeko gehieneko epea 2023ko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu egin ahal izango da, 19. oinarriaren 5. apartatuan ezarritakoari jarraikiz. Nolanahi ere, epea luzatzen bada ere, 2024ko abenduaren 31ra artekoa izango da gehieneko epea. Epe hori ezingo da luzatu.

17. oinarria – Inbertsioa gauzatzearen justifikazioa.

1.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatu dela justifikatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrean, proiektua gauzatzeko gehieneko epea amaitu eta ondorengo sei hilabeteko gehieneko epean, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Jarduketak justifikatzeko txosten bat, proiektuaren gauzatzeari eta gauzatze-mailari buruzko informazioa eta diruz lagundu daitezkeen gastuek merkatuko balioa ez dutela gainditzen jasotzen dituena.

b) Ondasun higiezinen erosketa laguntzen denean diruz, salerosketaren egiaztagiri publikoaren kopia bat Higiezin berria eraiki bada, onartutako obraren amaierako ziurtagiriaren kopia.

c) Obra zibila egitea aurreikusten bada inbertsio-proiektuaren esparruan, obra egiteko lizentzia

d) Udal-araudiak hala eskatzen badu, inbertsioak egiteko udal-lizentzia. Ez bada nahitaezkoa lizentzia edo baimena eskatzea, baldintza hori behar bezala egiaztatzen duen froga aurkeztu beharko da.

e) Froga-balioa edo antzeko duten faktura originalak eta gainerako dokumentuak, trafiko juridiko merkataritzakoan balioa dutenak edo administratiboki eraginkorrak direnak.

f) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, aurkeztu egin badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.

g) Txosten ekonomiko bat, fakturen eta egindako ordainketen xehetasunen taula bat duena (faktura eta ordainketen data eta erreferentziak, hornitzaileak, azalpena, zenbatekoa eta aplikatutako zergak).

2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatuko du,ofizioz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, onuradunak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera.

3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskabide horrek arrazoitua izan beharko du.

18. oinarria.– Ordainketa.

1.– Ordainketak egin aurretik, emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzearen eskabidea eta justifikazioa egin beharko da aurreko oinarriak aipatzen dituen dokumentuen bidez, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek proiektuaren gauzatzea kontrolatu beharko dute. Gauzatze-kontrol hori gehienez ere sei hilabeteko epean egiaztatu beharko da, onuradunak inbertsioa osorik edo zati batean gauzatu dela jakinarazten duenetik aurrera.

2.– Ez da ordainduko laguntzaren aurrerakinik.

3.– Laguntza zuzenean ordainduko zaie onuradunei, finantza-errentamenduen kasuan izan ezik.

4.– Agindu honetan jasotako laguntza guztiei dagokienez, urte bakoitzean bi ordainketa partzial egin ahal izango dira, interesdunak aurrez eskatuta gauzatuko direnak. Zenbait urtetarako proiektuei dagokienez, urte bakoitzeko inbertsioak ekitaldi bakoitzean ordainduko dira, dagokion ekitaldiko aurrekontuen kontura. Proiektuak hainbat urtetan gauzatzekoak badira, ekitaldi bakoitzean egingo da urte bakoitzean egindako inbertsioen edo gastuen ordainketa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen alorrean indarrean dauden eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioei eta partzuergoei aplika dakiekeen aurrekontu-araubidea arautzen duten legezko xedapenen testu bateginaren 111. artikuluaren 5. apartatuan ezarritakoaren arabera.

5.– Ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 17. oinarriaren 1. zenbakian aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira. Dokumentazio hori osatu eta gehienez ere lau hilera, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egin beharreko izapideak egingo ditu, Ekonomia eta Ogasun Sailak ordainketa egin dezan.

6.– Laguntzaren xede den inbertsioa ez bada gauzatzen ezarritako gehieneko epeetan, luzapena barne, edo eman den laguntzaren xedeko inbertsioa gauzatu izanaren egiaztagiria ez bada aurkezten epe horietan beraietan, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta, hala dagokionean, agindu honen 21. oinarrian xedatu itzulera-prozedura jarriko da abian.

19. oinarria – Dirulaguntzak emateko kondizioak aldi berean gertatzea eta aldatzea eta inbertsioa egiteko epeak luzatzea.

1.– Beste erakunde publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak eta laguntza ematea eragin zuen xedea gorde behar izango dira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala egokituz gero emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Hala bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.

2.– Aurkeztutako inbertsio-proiektuan edozein aldaketa eginez gero eta dirulaguntza horretarako eman bada, onuradunak jakinarazi eta behar bezala egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan, inbertsioak gauzatu aurretik eta 3 hilabeteko gehieneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu eta dirulaguntza eman zaion inbertsio-proiektuan aldaketa funtsezkoak egiten badira, laguntza emateko ebazpena aldatu egingo da.

Honako hauek jotzen dira aldaketa handitzat:

a) Laguntzaren onuraduna aldatzea, enpresek bat egitea edo sozietate mota eraldatzea.

b) Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzeko egutegia aldatzea.

c) Inbertsioen kokapena aldatzea.

d) Inbertsioaren kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako inbertsioez gain beste batzuk ere sartuz.

Aldaketak direla-eta ez da inoiz emandako laguntza handituko.

Aldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute laguntza emateko ebazpena aldatuko, oinarri honen 4. zenbakian aurreikusitakoa gertatzeari kalterik egin gabe.

3.– Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako inbertsioen balorazio-irizpideak aplikatzean aldaketak egin badira eta emandako laguntzaren zenbatekoarekiko beheranzko desbideratze bat badago, laguntza emateko ebazpena aldatuko da. Hala, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa oinarriaren gain dirulaguntzaren ehuneko berria aplikatuta lortzen denarekiko proportzionala izango da eta, halakorik egin behar bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari oker jasotako kopurua itzuli beharko zaio hilabete bateko borondatezko epean gutxitze eta itzultzeari buruzko ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera; borondatezko epe horretan ez bada itzulketarik egin, dagokion itzulketa-prozedura hasiko da abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura emandako dirulaguntzen berme eta itzulketei buruzkoa) ezarritakoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.– Baldin eta egindako inbertsioaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa. Ez da onartuko aldaketarik baldin eta, gutxienez, hasieran onartutako diruz laguntzeko moduko inbertsioaren % 60 ez bada gauzatzen.

5.– Onuradunak aldez aurretik eta idatziz eskatzen eta arrazoitzen badu –laguntza emateko ebazpenaren arabera emandako laguntzaren xede den inbertsio-gauzatzea bukatu behar den eguna baino lehenago aurkeztu beharko luke eskabidea–, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzeko epea luzatu ahal izango du, ebazpen baten bidez, non zehaztuko baita gehienez zenbat luza daitekeen, hasieran onartutako dirulaguntzari eutsita. Ebazpenean, luzapenaren gehieneko iraupena finkatuko da. Alde horretatik, proiektuak gauzatzeko gehieneko epea inola ere ez da izango agindu honen 16. oinarriak xedatzen duena baino luzeagoa.

20. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

1.– Eskatzaileak atzera egin ahal izango du, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskabide bat helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskabidea, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

2.– Onuradunak laguntzari uko egin ahalko dio, laguntza onartu ondoren ere –agindu honen 15. oinarriko 3. zenbakian ezarritako betebeharrei jarraikiz, emandako laguntza onartzeko betebeharra du onuradunak–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

Uko-egitea onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

21. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Ez-betetzeen kausak izango dira, gutxienez, hauek guztiak:

a) Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

b) Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

c) Laguntza emateko xedea ez betetzea edo mantentzea.

d) Laguntza emateko ebazpenean emandako laguntzaren xede den eta diruz lagundu daitekeen inbertsioaren proiektuaren zenbatekoaren % 60 ez gauzatzea gutxienez; 14. oinarrian dago deskribatuta.

e) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren bat denean.

2.– Onuraduna aurreko atalean zerrendatutako ez-betetzeen kausetako baten egoeran egongo balitz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ez-betetzeagatik eskubidea galtzeari buruzko espedientea egin ondoren –espediente horretan, entzunaldia emango zaio interesdunari, 15 eguneko epean, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan–, ebazpen baten bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala badagokio, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta 2003ko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatuari jarraikiz. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako dirulaguntzaren itzulketa pro rata temporis egingo da.

Aurrekoa hala izanik ere, ez-gauzatzea dela eta laguntza emateko ebazpenean emandako laguntzaren xede den inbertsioaren zenbatekoaren % 60 gutxienez ez bada gauzatzen, dirulaguntzarako eskubidea galduko da eta, hala badagokio, dirua itzuli beharko da, emandako dirulaguntzaren guztizkoaren gain.

Aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondore guztietarako.

3.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio gertakariok, dagokion zigor-prozedura has dezan. Administrazioko arau-hausteak izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56., 57. eta 58. artikuluetan jasotako jokabideak.

22. oinarria.– Bateragarritasuna.

Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako ematen duen beste edozeinekin; betiere, dirulaguntza guztien batura ez bada handiagoa agindu honek finkatzen dituen gehieneko ehunekoak baino. Handiagoa bada, berriz, gaindikinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio zenbatekoari.

23. oinarria.– Datuen babesa.

Agindu hau aplikatzean jasotako datu pertsonalak kooperaziorako laguntzei buruzko fitxategian jaso eta tratatuko dira, zeinaren helburua baita agindu honen bidez deitutako laguntza-espedienteak tramitatzea eta ebaztea. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren aurrean gauzatuko ditu dagozkion eskubideak. Eta hori guztia Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta indarreko gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz egingo da.

Helbide honetan kontsulta daiteke datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/037400-capa2-eu.shtml

II. ERANSKINA
INBERTSIO HANDIKO PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO MEMORIA TEKNIKO-EKONOMIKOA

Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

2.– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NAN zenbakiak.

3.– Ekoizpen-prozesuaren deskribapena.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

5.– Proiektuaren kokalekua.

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria, etab.).

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

8.– Inbertsio-kapitulu edo -partida bakoitzean ezarritako berrikuntza teknologikoaren deskribapena.

9.– Ekintzak gauzatzeko gehieneko epeak.

10.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza, etab.).

11.– Azken bi urteotako balantzea eta emaitza-kontua.

12.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

13.– Bideragarritasun-plana, honako hauek barne:

a) Egungo salmentak eta bost eta hamar urtetarako aurreikusitakoak.

b) Inbertsioaren balorazio ekonomikoa. Balio Eguneratu Garbia eta Barne Errendimenduaren Tasa.

III. ERANSKINA
ESKABIDEA EGITEKO FORMULARIOAREN EDUKIA

Laguntzaren eskabidea egiteko formularioa webgune honetan dago eskuragarri: http://www.euskadi.eus

Oinarrizko eduki hau du:

– Handitu Innova 2022.

– Kodea.

– Organo instrukzio-egileari zuzendua.

– Identitate-datuak.

– Titularra.

– Ordezkaria.

– Erakunde eskatzailearen datu fiskalak zer lurralde historikotan dauden.

– Jakinarazpenetarako eta komunikaziorako bidea.

– Abisuak jasotzeko datuak.

– Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza.

– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

– Eskatutako laguntza-lerroa, aginduaren kapituluen arabera.

– Inbertsio-proiektuaren edo gastuaren titulua.

– Gaur egun enplegatuta dauden langileak, emakumeen eta gizonen kopuruaren arabera banakatuta.

– Kooperatiba edo elkartea izanez gero, adierazi elkartearen Kontseilu Gidariko kideen kopurua eta generoa.

– Zerga-egoitza.

– Parte-hartzaileak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, parte-hartzaileen izena eta NAN zenbakia, eta parte-hartzearen ehunekoa.

– Enplegatuen kopurua, sexuaren arabera bereizita

– Sozietatearen kapitalaren egungo egitura.

– Nekazaritzako ustiategia / abeltzaintzako ustiategia / basogintza.

– Egun garatutako eta/edo aurreikusitako jarduerak.

– Erabili eta/edo aurreikusi diren lehengaiak.

– Fabrikatu eta/edo aurreikusi diren produktuak.

– Inbertsioaren kokalekua.

– Inbertsioaren deskribapena.

– Inbertsioaren zenbatekoa, ekintzen eta urtearen arabera.

– Proiektuaren finantzaketa.

– Balorazio-irizpideak, aginduaren arabera.

– Erantzukizunpeko adierazpen hauek:

• Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egiten direla.

• Inbertsioak honako erregistro hauetako batean inskribatutako ustiategi batean egiten direla. REGEPA eta REGA

• Bideragarritasun ekonomikoa duela, eta bere produktuek merkaturako irispide arrunta dutela.

• Ezin hartu daitekeela krisialdian dagoen enpresatzat, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

• Proiektuak bete egiten dituela ingurumenaren arloko arauak, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiari jarraikiz (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa).

• Diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dio/ez dio eskatu administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta hori eskuratu du/ez du eskuratu.

• Ez dagoela sartuta inongo itzultze- edo zehapen-prozeduratan, baldin eta halakorik hasi bada Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta dirulaguntzen esparruan.

• Egunean dagoela kantitateen ordainketari dagokionez, baldin eta halakorik zehaztu bada EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruko itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean.

• Ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik (zigor- edo administrazio-arloan), ezta halakoak eskuratzeko desgaitzen dion legezko inolako debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoari jarraikiz.

• Ez duela eskatu konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela ezein prozeduratan kaudimengabetzat jota, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende edo ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitzealdia amaitu gabe.

• Ez duela ebazpen irmo baten bidez jaso dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena.

• Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.

• Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Kargu publikoen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

• Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

• Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

• Elkarteen kasuan, horiek ez egotea Elkartzeko Eskubidea Arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausetan. Eta zigor-arloko delituren bat egin duelako arrazoizko zantzuak egoteagatik inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izatea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, dagokion erregistroan inskribatzeko ahala dagoela ziurtatzen duen ebazpen judizial irmoa eman ez bada.

• Ez dagoela ezein berreskuratze-aginduren eraginpean, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Halaber, baimen inplizitua eman beharko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta ditzan zerga-betebeharrak bete izana eta Gizarte-segurantzako ordainketak egin izana; baimen hori berariaz ukatzeko aukera izango du, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.


Azterketa dokumentala