Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2022ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4597

EBAZPENA, 2022ko urriaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabeen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egitea helburu duen 2022-2024 aldirako dirulaguntzen deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.

Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabeen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egitea helburu duen 2022-2024 aldirako dirulaguntzen deialdiaren 7. artikuluak (2022-09-26ko EHAA), prozedura eta ebazpena arautzen dituenak, 3. apartatuan ezartzen du, eskabideak aztertu eta ebaluatze aldera, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko dela.

Batzorde hori honako lanpostu hauek osatuko dute, eta, horiek ez badaude, haien ordezkoek:

– Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendaria.

– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko arduraduna.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikari-profila duten bi pertsona, berariaz izendatuak; horietako batek idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza adierazteko zein botoa emateko eskubidea izango du.

Aipatutako deialdiaren 7. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzorde hori da behin-behineko ebazpen-proposamena egiteko arduraduna.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera.

Hori guztia ikusirik, hauxe

EBAZTEN DUT:

Aditzera ematea ebazpen honetan aipatzen den deialdiaren 7. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera:

Batzordeburua:

– Juan Carlos Ibarrola Sáenz de Ugarte, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

Idazkaria:

– Jone Irizar Ariceta, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Bokal titularrak:

– Mari Carmen Vea-Murguía Basterra, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko arduraduna.

– Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Ordezko bokalak:

– Joseba Larrañaga Osinalde, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

– Javier Armaolea Juaristi, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

Ebaluazio-batzordea balio osoz eratutzat joko da batzordeburua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak bertaratzen direnean.

Batzordeburua ez badago, bokaletako bat izango da batzordeburu, arestian aipatutako hurrenkeran.

Idazkaria ez badago, bokaletako bat izango da batzordeburu, arestian aipatutako hurrenkeraren alderantzizkoan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 17a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.


Azterketa dokumentala