Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2022ko urriaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

KOOPERA SERVICIOS AMBIENTALES, S. COOP. DE INICIATIVA SOCIAL ETA KOOPERA MEDITERRÁNEA, S. COOP.
4570

IRAGARKIA, gizarte-ekimena duen «Koopera Servicios Ambientales, S. Coop.» sozietate xurgatzailearen eta «Koopera Mediterránea, S. Coop.» sozietate xurgatuaren arteko bat-egiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 83.6 artikuluan eta Kooperatiben uztailaren 16ko 27/1999 Legeak 64.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, argitara ematen da 2022ko urriaren 13an gizarte-ekimena duen «Koopera Servicios Ambientales, S. Coop.» sozietatearen eta «Koopera Mediterránea, S. Coop.» sozietateren ezohiko batzar orokorrak egin dituztela eta, horietan, legez eta estutuaren arabera ezarritako gehiengoaren bidez onartu dutela bi kooperatibek bat-egitea. Horretarako, gizarte-ekimena duen «Koopera Servicios Ambientales, S. Coop.» sozietateak «Koopera Mediterránea, S. Coop.» sozietatea xurgatuko du. 2022ko maiatzaren 31n itxitako bat-egite balantzeak ere onartu zituzten, bi kooperatibetako auditoreek egiaztatuta, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2022ko abuztuaren 4an gordailututako Bategite Proiektura egokitu dira. Xurgatutako kooperatiba likidaziorik gabe desegin da, modu unibertsalean, bere ondare guztia kooperatiba xurgatzaileari eskualdatuz.

Arestian aipatu araudiarekin bat etorriz, bat-egitean parte hartzen duten kooperatibetatik bat-egitearen aurkako botoa eman duten bazkide guztiak edo, batzarrera joan ez arren, bat egiteko erabakiaren azken iragarkia egin eta berrogei eguneko epean administratzaileei bidalitako idazki baten bidez desadostasuna adierazten dutenak kooperatiba horretatik banantzeko eskubidea dutela jasotzen da.

Jasota geratzen da, halaber, bat-egitean parte hartzen duten kooperatiben hartzekodunek aurka egiteko duten eskubidea. Euskadiko Kooperatiben Legearen 85. artikuluan eta Kooperatibei buruzko 27/1999 Legearen 66. artikuluan ezarritakoaren arabera gauzatuko da eskubide hori.

Mungia eta Valentzia, 2022ko urriaren 13a.

Gizarte-ekimena duen «Koopera Servicios Ambientales, S. Coop.» sozietatearen Kontseilu Errektoreko presidentea,

IDOIA FERNÁNDEZ OUTUMURO.

«Koopera Mediterránea, S. Coop.» sozietatearen Kontseilu Errektoreko presidentea, Teruel eta Albarracíneko Cáritas Diocesana, ordezkaria,

JUAN MARCO DELER.


Azterketa dokumentala