Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2022ko urriaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4536

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduaren eskubidearekin amaitzeko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa - Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzen da Uraren Euskal Agentzia honek emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituen ur-aprobetxamenduetan.

Iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera hogeita hamar eguneko epea irekiko da, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko iritzi duena adieraz dezan, idatziz, dagokion Udalaren aurrean, edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetariko batean.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 5a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala