Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2022ko urriaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4515

EBAZPENA, 2022ko irailaren 15ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2022ko apirilaren 26an emandako Aginduan finkatutako dirulaguntzak esleitzen dituena.

Nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta Internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak emateko modua arautuz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2022ko apirilaren 26an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (2022ko maiatzaren 12ko EHAA, 91. zenbakia) eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak egindako proposamena gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak diruz laguntzea (I. eranskina).

2. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

3. artikulua.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen-ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat, 39/2015 Legearen 41.7 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez bada eta gora jo nahi badu, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 15a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

ERANSKINA
Diruz lagundutako egitasmoak

A1 multzoa: nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkariak.

(Ikus .PDF)

A2 multzoa: nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkarien edizio digitalak.

(Ikus .PDF)

B multzoa: Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak.

(Ikus .PDF)

C multzoa: osorik euskaraz emititzen ez duten uhin bidezko irratiak.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala