Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2022ko urriaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4447

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpena. Ebazpen horrek iragartzen du Giza Baliabideen zuzendariak emandako Ebazpena zer egunetan jarriko den Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan. Aipatutako ebazpenaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-betiko zerrendak onartzen dira.

Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpenean ezarritakoaren arabera, zeinaren bidez Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-behineko zerrendak onartzen baitira, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea EHAAn argitaratzen den egun berean argitaratuko dela Segurtasun Sailaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aldi baterako zerbitzuak emateko lan-poltsen behin betiko zerrendak onartzen dituen Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpena, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan.

Bigarrena.– Ohartaraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 3a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.


Azterketa dokumentala