Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2022ko urriaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4438

EBAZPENA, 2022ko urriaren 4koa, Eustateko zuzendariarena, Cristina Prado Valle andrea, Eustateko Zuzendaritza Nagusiaren Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariorde postutik (kodea 512036; dotazioa: 1) kentzea xedatzen duena.

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendariarena 2002ko azaroaren 20ko Ebazpenaren bidez (2002ko abenduaren 5eko EHAAn argitaratua), Cristina Prado Valle izendatu zen Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariorde lanpostua betetzeko.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoa betez eta lege horrek ematen dizkidan ahalez baliaturik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Cristina Prado Valle andrea Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariorde postutik kentzea, erretiroa hartu duelako, eta egindako lanarengatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urriaren 17an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hil biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala