Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2022ko urriaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4374

83/2022 EBAZPENA, urriaren 4koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez hurrengo erabakia argitaratzen baita. Erabaki horrek luzatzen du Getxoko 105.6 MHz-ko maiztasun-modulazioa duen uhin metrikoen irrati bidezko komunikazio-zerbitzua eskaintzeko lizentzia emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko gehienezko epea.

2022ko irailaren 27an eginiko batzarrean, Gobernu Kontseiluak onetsi du Getxoko 105.6 MHz-ko maiztasun-modulazioa duen uhin metrikoen irrati bidezko komunikazio-zerbitzua eskaintzeko lizentzia emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko gehienezko epea luzatzea. Horrenbestez, erabaki horri beharrezko publizitatea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia. Erabaki horrek luzatzen du Getxoko 105.6 MHz-ko maiztasun-modulazioa duen uhin metrikoen irrati bidezko komunikazio-zerbitzua eskaintzeko lizentzia emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko gehienezko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 4KO 83/2022 EBAZPENARENA
ERABAKIA, GETXOKO 105.6 MHZ-KO MAIZTASUN-MODULAZIOA DUEN UHIN METRIKOEN IRRATI BIDEZKO KOMUNIKAZIO-ZERBITZUA ESKAINTZEKO LIZENTZIA EMATEKO LEHIAKETA PUBLIKOAREN EBAZPENA JAKINARAZTEKO GEHIENEZKO EPEA LUZATZEN DUENA

Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 231/2011 Dekretuaren 14.7 artikuluak ezartzen duenez, lehiaketaren ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunek eskabideak ezetsi egin direla ulertu ahal izango dute.

Ildo beretik, oinarrien hogeita seigarren klausulak zehazten du lehiaketaren ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango dela, hargatik eragotzi gabe epe hori luzatzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunek beraien eskabideak ezetsi egin direla ulertu ahal izango dute.

39/2015 legearen 23. artikuluak hurrengoa xedatzen du:

«1.– Salbuespenezko moduan, 21. artikuluaren 5. zenbakian aipatzen diren baliabide pertsonal eta material eskuragarriak agortu direnean, ebazteko eskumena duen organoak, hala badagokio instrukzio-organoak edo ebazteko eskumena duen organoaren hierarkian goragoko mailakoak proposaturik, erabaki ahal izango du, arrazoiturik, ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea luzatu egin dela; inoiz ezin izango da prozedura izapidetzeko ezarritako epea baino luzeagoa izan.

2.– Epea luzatzeaz ebazteko erabakia interesdunei jakinarazi behar zaie, eta haren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik aurkeztu.»

Aurreko aurreikuspenen arabera, eta jasotako proposamenen bolumena eta horiek baloratzeak dakarren konplexutasuna kontuan hartuta, lehiaketa ebazteko epea sei hilabetez luzatzeko beharra dago.

Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak, aztertu ostean, honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Sei hilabetez luzatzea maiztasun-modulazioa duten uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzua eskaintzeko lizentzia emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko gehieneko epea.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari agintzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.


Azterketa dokumentala