Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2022ko urriaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4360

IRAGARKIA, 619/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, Euskadiko CCOO sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du –zehazki, 619/2022 prozedura laburtuaren izapideen bidez bideratzen ari da–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2022ko maiatzaren 17ko Erabakiaren aurka (2022ko maiatzaren 30eko EHAA 103. zk.). Erabaki horren bidez onartzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2022rako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak antolatzen dituen Ente Publikoaren Enplegu Publikoaren Eskaintza.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira hirugarren interesdun izan daitezkeenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala