Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2022ko urriaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

MONDRAGÓN UNIBERTSITATEA
4334

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 4koa, Mondragon Unibertsitateko errektorearena, Humanitate Digital Globaletako Graduaren ikasketa plana argitaratzeko dena.

Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena lortu duenez, aurretik Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko txostena eta Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena eskuratuta, eta 2021eko urtarrilaren 12ko Ministro-kontseiluaren erabakiz tituluaren izaera ofiziala finkatuta dagoenez (2021eko urtarrilaren 22ko BOEn argitaratutako erabakia), Errektoretza honek, Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluarekin bat, 4/2007 Lege Organikoaren idazketaren arabera, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate Digital Globaletako Graduaren ikasketa-plana argitaratzea ebatzi du.

Arrasate, 2022ko otsailaren 4a.

Errektorea,

VICENTE ATXA URIBE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala