Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2022ko urriaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4326

82/2022 EBAZPENA, urriaren 4koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoak Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan izango duen ordezkari titularra izendatzeko Erabakia.

Gobernu Kontseiluak, 2022ko irailaren 27an egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoak Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan izango duen ordezkari titularra izendatzeko Erabakia onartu du, eta erabaki horri behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoak Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan izango duen ordezkari titularra izendatzeko Erabakiaren testua, zeina eranskinean jasota baitago.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 4KO 82/2022 EBAZPENARENA
ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAK PIRINIOETAKO LAN ELKARTEAREN PARTZUERGOAN IZANGO DUEN ORDEZKARI TITULARRA IZENDATZEN BAITA

Eusko Jaurlaritza Pirinioetako Lan Elkartearen kidea da, Andorrako Printzerriko Mugaz Haraindiko Lankidetzaren Erakundearekin, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluarekin, Aragoiko Gobernuarekin, Kataluniako Generalitatearekin, Okzitaniako Eskualdeko Kontseiluarekin eta Nafarroako Foru Gobernuarekin batera.

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa nortasun juridiko propioa duen zuzenbide publikoko entitatea da, haren estatutuek arautua eta Espainiako ordenamendu juridiko publikoaren mende dagoena. Haren lurralde-eremua hura osatzen duten eskualdeekin bat dator.

Partzuergoaren Estatutuetako 9.1 artikuluaren arabera, Batzorde Betearazlea da Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren erabaki-organoa Osoko Bilkurak hartutako jarraibideak eta erabaki politikoak aplikatzeko.

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren Estatutuetako 9.2 artikuluak ezartzen duenez, Batzorde Betearazlea partzuergoko erakunde bakoitzaren ordezkari titularrak eta haren ordezkoak osatuko dute. Erakunde bakoitzak erabakiko du zer prozedura erabiliko den ordezkariok izendatzeko eta zenbat denborarako izendatuko diren.

Legegintzaldi honetarako, Gobernu Kontseiluaren 2019ko urriaren 15eko Erabakiaren bidez, Mikel Anton Zarragoitia, Europako Gaietarako zuzendaria, Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren ordezkari titular izendatu zen berriro, eta Gobernu Kontseiluaren 2022ko ekainaren 28ko Erabakiaren bidez, Ainara Jauregi Rekondo izendatu zen ordezko ordezkari.

Mikel Anton Zarrabeitia Pirinioetako Lan Elkarteko idazkari nagusi izendatu dutenez, beste titular bat izendatu behar da Batzorde Betearazlean Euskadiren ordezkari izateko.

Horregatik, lehendakariak proposaturik, eta gaia eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA:

Lehenengoa.– Ibon David Mendibelzua Madariaga, kanpo ekintzako teknikaria, izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari titular Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan, Mikel Anton Zarrabeitiaren ordez.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzak agindua emango du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.


Azterketa dokumentala