191. zk., 2022ko urriaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 4 orri.)
- EPUB (353 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4291
EBAZPENA, 2022ko irailaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 29ko Aginduaren babesean aurkeztutako musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntza eskabideen gainean hartutako ebazpenaren berri ematen duena.
2022ko apirilaren 13an argitaratu zen EHAAn 2022ko martxoaren 29ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.
Aipaturiko Aginduaren 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 29ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak argitara ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 21a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.