Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2022ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4290

AGINDUA, 2022ko abuztuaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «St. George’s British International School» Atzerriko Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzen duen 2022ko uztailaren 8ko Agindua aldatzekoa dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko uztailaren 8ko Aginduaren testuan, 2022ko abuztuaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta (147. zenbakian). Agindu horren bidez, Leioako (Bizkaia) «St. George’s British International School» Atzerriko Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko onarpena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/3480 (2/2) orrialdean, 6. artikuluan, honela dio:

«6. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere.»

Baina honela esan behar du:

«6. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.»

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala