Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2022ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4288

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 11koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatzen baita Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.ri emandako ingurumen-baimen integratua, Zestoako udal-mugartean zepa-lantzeko emana.

EGITATEAK

1.– Ingurumen-sailburuordeak 2015eko irailaren 16an emandako Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Hormigones y Morteros Agote S.L.U.ri zepa-lantzeko instalazio bat jartzeko Zestoak udal-mugartean.

2.– 2018ko martxoaren 19an, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k eskatu zuen baimena aldatzeko, hain zuzen ere aldaketa ez-funtsezkoa eskatu zuen: beste foku bat jartzea bilketa-silo berri baterako, 3 urtera aldatzea zarata-kontrolaren aldizkotasuna, eta salbuespena ematea estalpean bildu behar ez izateko baloratu beharreko hondakinak, azalera handia zegoelako. Organo honek aldaketa ez-funtsezko modura berretsi zuen, 2018ko maiatzaren 14an.

3.– 2018ko azaroaren 21n, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k ingurumen-organo honi jakinarazi zion asmoa zuela erreferentzia-instalazioa aldatu, eta ormigoia fabrikatzeko kareharrizko agregakinekin; izan ere, artean agregatu siderurgikoekin baino ez zen fabrikatzen. Organo honek, berriz, aldaketa berretsi zuen, ez-funtsezko modura berretsi ere, 2028ko azaroaren 12an.

4.– 2021eko apirilaren 27an, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k baimenaren aldaketa ez-funtsezkoa eskatu zuen, baimena eskatu baitzuen zepa beltz balorizatua erabiltzeko instalazioan, eta egokitzeko apirilaren 9ko 64/2019 Dekretuko 7. artikuluan adierazitako erabileretara (64/2019 DEKRETUA, arku elektrikoko labeetako altzairugintzako zepa beltzak balorizatzeko jardueretarako araubide juridiko aplikagarriari buruzkoa). Aldaketa hori ere ez-funtsezko modura berretsi zuen organo honek, 2021eko maiatzaren 17an.

5.– 2021eko uztailaren 13an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.ri: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa bat eta instalazioari buruzko bestelako dokumentuak.

6.– 2021eko uztailaren 15ean, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k eskatu zion aipatutako epe hori luzatzeko, benetan erantzun, eta aurkezteko eskatutako dokumentazioa.

7.– Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k 2021eko abenduaren 10ean aurkeztu zuen dokumentazioa, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaiona.

8.– Ikusi eta gero nahikoa zela aurkeztutako dokumentazioa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak 2022ko otsailaren 1ean eman zuen ebazpenaren bidez, erabaki jendaurrean jartzea, 30 lanegunez, ingurumen-baimen integratua emateko Hormigones y Morteros Agote, S.L.U. k egindako berrikuste-eskaera, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko otsailaren 24an.

9.– Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2018ko martxoaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostena eskatu zion URA Uraren Euskal Agentziari.

10.– 2022ko martxoaren 16an, URA Uraren Euskal Agentziak txostena bidali zuen. Txosten hori espedientean dago jasota.

11.– Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, 2018ko maiatzaren 24an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzak txostena eskatu zien Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Zestoako Udalari; emaitza, berriz, espedientean dago jasota.

12.– 2022ko uztailaren 18an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.ren esku utzi zen espedientea, bertan jasotako emaitzarekin.

13.– Jasangarritasuna eta Ingurumena. (Baldin eta sustatzaileak alegaziorik jartzen badu entzunaldian zehar).

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– 2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

2.– Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO erreferentzia-agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

3.– 2017ko abuztuaren 17an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (isuri industrialei buruzkoa).

4.– Urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretuak indarrik gabe utzi zuen irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, eta ingurumen-baimen integratuaren zenbait atal aldatu zituen.

5.– Ingurumen-baimen integratua eman ondoren, ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu da; beraz, Ingurumen sailburuordearen 2015eko irailaren 16ko Ebazpenaren baldintzak egokitu egin behar dira, ofizioz, indarrean araudi berrira, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

6.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 72. artikuluan, izapideen kontzentrazioari buruzkoan, xedatutakoa aplikatuko da: «Administrazioa sinplifikatzeko printzipioarekin bat, egintza bakar batean erabakiko dira izaeragatik batera bultza daitezkeen eta nahitaez bata bestearen ondoren bete beharrekoak ez diren izapide guztiak».

7.– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek du eskumena ebazpen hau emateko; betiere, Ekonomiaren Garapen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

8.– Aztertu dira aipatu legeria eta oro har aplikatu beharreko gainerako arau-xedapenak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berrikustea Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.ri emandako ingurumen-baimen integratua, zepak Zestoako (Gipuzkoa) udal-mugartean lantzeko jarduera gauzatzeko 2015eko irailaren 16ko Ebazpen bidez emandakoa, Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakian azaltzen den baldintzetan.

Bigarrena.– Aldatzea Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.ri 2015eko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratua, eta, zentzu horretan, ebazpen horretako lehenengo, bigarren, laugarren eta seigarren apartatuak ere aldatzea, zeinak honela geratuko baitira idatzita:

«Lehenengoa.– Helbide soziala Zestoako udal mugarteko Agote industrialdean (z.g.) eta B-20898136 IFK-zenbakia duen Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.ri ingurumen-baimen integratua ematea zepen tratamendurako instalazioa ipintzeko Zestoako udal-mugartean, ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzekin.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.4.c kategorian dago sartuta jarduera hori:

"5.4.– Hondakin ez-arriskutsuak baloritzatzeko edo balorizatu eta ezabatzeko instalazioak eguneko 75 tonatik gorako gaitasunarekin, baldin eta jarraian zerrendatuko diren jardueretako bat edo gehiago biltzen badituzte, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Lege Dekretuan bildutakoak izan ezik.

c) Zepa eta errautsen tratamendua».

Instalazioa Agote industrialdean dago kokatuta, eta, guztira, 11.670 m2 ditu. Haietatik, 324 m2 estaliak dira, eta bertan daude kontrol-eraikina, instalazioaren dorrea eta agregakinen biltegiratzea toberetan.

Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen II. eranskineko R5 kodea dagokio jarduerari (Materia ez-organikoak birziklatu edo berreskuratzea).

Produkzio-lerroak:

1. lerroa: altzairugintzako zepa beltzak balorizatzea.

– Zepen bilketa, jasotzea, sailkatzea, xehatzea, bahetzea eta bereizketa magnetikoa, hormigoia fabrikatzeko lehengai gisa erabiltzeko.

– Galdaketako harearen bibrazioa, granailaketa eta bereizketa magnetikoa (hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile baimenean baimendutako lerroa - baina ez da operatiboa).

– Hormigoi-hondakinen, biomasa-errautsen eta filler-aren balorizazioa hormigoia fabrikatzeko.

Gehieneko ekoizpen-ahalmena: 400 tona eguneko.

2. lerroa: hormigoien eta morteroen fabrikazioa.

– Hormigoien eta morteroen fabrikazioa, lehengaiak dosifikatuz eta oratuz, kamioetan utzi aurretik.

Ekoizpen-ahalmena: 40.000 m3 urtean.

Prozesuetan sortutako hondakin-urak Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren (Gipuzkoako Urak) udal kolektorean tratatzen dira.

Sortutako hondakin arriskutsuak zein ez arriskutsuak ekipoak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.

Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.ren jardueran, BREFean hondakin-kudeatzaileen industriarako jasotako teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira («Reference Document on Best Available Techniques in the Waste Treatments Industries, 2008ko abuztua)": MTD1, MTD2, MTD3, MTD4, MTD5, MTD6, MTD7, MTD11, MTD14, MTD17, MTD18, MTD19, MTD20, MTD21, MTD23, MTD24, MTD25».

«Bigarrena.– Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k Zestoako udal-mugartean sustatutako zepen tratamendurako jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea.

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun mila euroko (600.000) zenbatekoaz, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.

B) Ingurumen-arloko erantzukizuna.

Ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U. hirugarren lehentasun-mailako operadore gisa dago sailkatuta. Agindu horrek ezartzen du zein diren lehentasun-ordena eta egutegia ministro-aginduak onartzeko, eta, haiek oinarritzat hartuta, ezartzeko zein den nahitaezko finantza-bermea, zeinak aurreikusten baitira Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen azken xedapenetako laugarrenean, zeina urriaren 23ko APM/1040/2017 Aginduak aldatzen baitu.

Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea hein batean garatzeko araudia onartzen duena). Artikulu horren hirugarren puntuaren arabera, operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan eta, aldiro, jardueran, instalazioan edo funtsezko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean.

Finantza-bermea eratu ondoren, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, agintaritza eskudunari erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio, zeinetan IV.2 eranskinean jasotako informazioa jasoko baita gutxienez.

Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik ez bada ere, Ingurumen-erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

C) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari emandako datuetan aldaketarik balego, Hormigones y Morteros Agote S.L.U.k aldaketa horien berri emango du.

D) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala ezarriko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz:

D.1.– Hondakinak onartu, hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Instalazioan balorizazioa egiteko onartzen diren hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira, non horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen baitira.

D.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.

Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k, adizio-prozesuan, Hondakinen Europako Zerrendako (HEZ) ondorengo kodeak dituzten hondakin ez-arriskutsuak kudeatu ahal izango ditu lehengai gisa. Zerrenda hori hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/CC Erabakia aldatzen duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauari jarraituz. Era berean, hondakinen kodeen esleipena eta haien sailkapena Erabaki horretan eta Batzordearen 1357/2014 Erregelamenduan (EB) ezarritakoaren araberakoa izango da –Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen)–. Horrela, bada, ondoren adierazitako hondakinak baino ez dira onartuko:

(Ikus .PDF)

D.1.2.– Hondakinen sarreraren kontrola.

Instalaziora balorazioa egiteko iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Dena dela, kudeatu beharreko hondakinak zabaldu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aldez aurretik Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren onespena eta ebazpen honen H letran adierazitakoa betetzea.

Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k onarpenaren agiria bidaliko dio hondakinaren titularrari, non baldintzak eta, hondakina entregatzen ez bada, epemuga ezarriko baitira. Agiri horretan, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak zein baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, baita hondakin-partida hartu aurretik analizatu beharreko parametroak ere.

Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluaren arabera.

Unean uneko egoeraren ezaugarriei erreparatuta, ingurumen-organoak azalpenak eska ditzake, argitu diezaioten zergatik den ekonomikoki eta teknikoki ezinezkoa baimen honen baitako hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea, eta hori egingo du buruaskitasuneko eta gertutasuneko printzipioak aintzat hartuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planeko Helburu Estrategikoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatzeko eta Prebenitzeko 2030 Planaren helburu estrategikoetan ezarritakoaren arabera, hondakinak ebazpen honen babesean emandako onarpen-agiri baten kargura bidali aurretik, ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du agiri hori. Ezingo da Hormigones y Morteros Agote S.L.U.k kudeatu beharreko hondakin arriskutsurik jaso aldez aurretik onespen-agiria organo honek baliozkotzen ez badu; baliozkotze hori 15 eguneko epean egin beharko da, agiria jasotzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren esanbidez horri buruzko irizpenik egiten ez bada, aldekoa dela ulertuko da. Baliozkotu beharreko onespen-agirian, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen deskribapena eta iraungitze-data, baldin eta hondakina ez bada entregatzen.

Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:

– Ez onartzeko arrazoia.

– Zer proposatzen den: beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea.

– Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, derrigorrezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.

– Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.

Baldin eta onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi egin beharko zaio.

Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatu asmoz, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k hondakinen onarpen-parametroak egiaztatzea ahalbidetuko duten baliabide teknikoak eta giza baliabideak izan beharko ditu uneoro.

Ezin bada onartu hondakin bat, zeinaren HEZ kodea hondakin baimenduen artean baitago, onarpen-agiri negatibo bat egin beharko da, hondakin horiek kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.

D.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) b) Plantan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko isurtzerik edo isurtze lausorik ez egoteko, edo, bestela, isurtze horiek ahalik eta txikienak izateko.

D.1.4.– Jasotako hondakinen biltegiratzea.

a) Balorizatu beharreko hondakinak gordetzeko gehieneko epea bi urtekoa izango da.

b) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihesak edo isuriak hartzeko gai direnak; gainera, biltegiratze-eremu bereiziak izango dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

c) Instalazioan onartutako hondakinen biltegiratzea euria sartzea eta haizeak arrastatzea saihesteko moduan egin beharko da. Eremu iragazgaiztuetan soilik biltegiratu ahal izango dira instalazioan onartutako hondakinak.

d) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin-mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakarten hondakinetarako.

e) Hondakinak desagertu edo galduko balira edo ihesen bat balego, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Zestoako Udalean.

f) Instalazioaren etenaldi teknikoaren egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k C.1.1 atalean adierazitako hondakinen transferentzia-zentro gisa jardun ahal izango du, hondakinak kudeatzeko beste instalazio baimendu batera eraman daitezen.

D.1.5.– Kudeatutako hondakinen datu-erregistroa.

Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kopurua, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste jazoera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Fitxategi kronologiko hori, gutxienez, hiru urtez gordeko da.

Ebazpen honetako D.1.2 atalean aipatutako kontrolen emaitzak atal honetan araututako erregistroan jasoko dira, eta baita Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.

Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluarekin bat etorriz, urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da artxibo kronologikoan jasotako informazioaren memoria laburra, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

Aurreko apartatuetan adierazitako dokumentuak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

D.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Hondakinen Lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.

Horrez gain, aurreikusten bada zabortegian ezabatu beharko direla inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen helmugako instalazioan aurreikusitako balorizazio- eta ezabatze-tratamendutik lortutako korronte esanguratsuren bat, orduan, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030 Planean zehaztutako hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

D.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

D.2.1.– Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

D.1.– atalean adierazitako hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintza eta kontrolei kalterik gabe, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k ondorengo baldintzak betetzen direla bermatu beharko du hormigoia fabrikatzeko prozesuari dagokionez:

a) Manipulatzeko eta tratatzeko eragiketak beti zola iragazgaitzaren gainean egingo dira.

b) Ontziratu gabeko hondakinei dagokienez, homogeneoekin batera beren izaera, osaketa eta kodifikazioaren arabera soilik biltegiratu ahal dira, eta aldez aurretik karakterizazioa egin beharko da elkarrekin biltegiratzeak ez duela arriskua areagotzen, ezta haren azken kudeaketa zailtzen ere ziurtatzeko.

c) Hondakinak aldi baterako gordetzeko instalazioetan, hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuak lurzoru estankoa izango du, eta beharrezko diren maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo gai arriskutsuen beste ibilgailu batzuetara hurbildu gabe.

d) Hondakinak aldi baterako gordetzeko instalazioek estalki bat izango dute, prezipitazio atmosferikoak sartzea saihesteko; gainera, lurzoru estankoak eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak izango dituzte –horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko– aurreikus daitezkeen karga guztiak jasateko eta biltegiratuko diren hondakin arriskutsuen ihes posibleei eusteko modukoak.

e) Hondakin baimenduak gordetzeko denbora ezingo da bi urtetik gorakoa izan.

f) Apirilaren 9ko 64/2019 Dekretuak aurreikusten duen erabileraren baterako erabili beharko dira hormigoi aurrefabrikatua fabrikatzeko erabiltzen ez diren zepa balorizatuak (64/2019 Dekretua, Arku elektrikoko labeetako altzairugintzako zepa beltzak balorizatzeko jardueretarako araubide juridiko aplikagarriari buruzkoa)».

D.2.2.– Kudeatutako hondakinen bizitza-amaierarako bete beharreko baldintzak.

Organo honen aurrean egiaztatuko da uztailaren 18ko 1247/2008 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen direla 1247/2008 Errege Dekretua, EHE-2008 egitura-hormigoiaren jarraibideak onartzen dituena). Merkaturatzea egiaztatzen duen dokumentazioa eta dokumentazio horren eguneratzeak organo honetara bidaliko dira.

Landutako eta apirilaren 9ko 64/2019 Dekretuan aurreikusitako beste erabileraren batera zuzendutako gainerako materialerako (64/2019 Dekretua, Arku elektrikoko labeetako altzairugintzako zepa beltzak balorizatzeko jardueretarako araubide juridiko aplikagarriari buruzkoa), bete egin beharko dira dekretu horretan horretarako ezarritako baldintzak; bereziki, 6. artikuluak aipatzen dituenak, balorizatutako zepen analisi eta laginketei buruzkoa baita.

– II. eranskinean zehazten diren laginketak eta analisiak egin beharko dituzte, agregakin siderurgikoen ingurumen-ezaugarriak aurreikusitako erabilerara egokitzen direla egiaztatzeko.

– Zehaztu beharreko parametroak eta haien muga-balioak II. eranskinean jasotakoak izango dira; azken horiek ezin izango dira egokitu beste material batzuk gehituta edo nahastuta.

– Lurzorua babesteko betekizunak betetze aldera, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean jasotzen den moduan, 7. artikuluko 2. eta 3. motetan deskribatutako erabilerak izango dituzten agregakin siderurgikoek behar bezala bete beharko dituzte II. eranskinaren 2. taulan jasotzen diren metal astunen eduki osoaren mugak.

– Agregakin siderurgikoek CE markatua izango dute Europako legeria aplikatu behar zaien erabileren kasuan

Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k frogagiriak izan beharko ditu, agregakin siderurgikoaren CE markatuarenak, eta azken erakunde erabiltzaileari aurkeztu beharko dizkio.

Artxibo eguneratu bat izan beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren eskura. Bertan, ,ordena kronologikoan jaso beharko du zer kantitate duten agregakin siderurgikoek, izan dezaketen erabileraren arabera, eta nor diren azken erabiltzaileak.

Artxibo hori hiru urtez gorde beharko da, gutxienez, eta urtero bidali beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

D.2.3.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

D.2.3.1.– Baldintza orokorrak.

Hormigones y Morteros Agote S.L.U.ren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea, giza osasuna eta ingurumena zainduta, betiere.

Prozesuan zehar atmosferara botatzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor honetatik salbuetsi ahalko dira isuri konfinatu gabeak, baldin eta teknikoki edota ekonomikoki atzeman ezin badira edo ingurunean oso eragin txikia dutela frogatua badago.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzeen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Atmosferako kutsadurari aurre egiteko neurriak daude jasota proiektuan, eta beti beteko dira neurriok. Bereziki, hautsa isurtzea ekiditeko neurriak hartuko dira: hala nola, agregakin-multzoak ureztatzea eta bideak garbitzea.

Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

D.2.3.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Hormigones y Morteros Agote S.L.U.ren instalazioak (haren jarduerari urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskineko Hormigoi-plantak B 04 06 12 06 kodea dagokio) honako foku hauek ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz katalogaturik:

(Ikus .PDF)

Era berean, agregakinak manipulatzeko prozesutik isurtze lausoak sortzen dira (APCA 04 06 12 06 katalogazioa: hormigoi-plantak), erregimen jarraituan, eta minimizatu egin beharko dira baimen honetan ezarritakoaren arabera.

Foku ez-sistematikoetakoren bat, batez beste, urtean hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasatuko balitz, ordubete baino gehiagoko iraupen indibiduala izanik, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupen orokorra instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, emisio-foku gisa araupetu beharko da.

Era berean, baldin eta urte jakin batean foku sistematiko baterako baldintza horietako bakar bat ere betetzen ez bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren gaineko kontrolik egitea; kontrola hurrengo urtean egin beharko da, betiere, kontroletik salbuesteko baldintzek beren horretan jarraitu ezean. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

D.2.3.3.– Emisioen muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren emisioetan ez dira emisioen muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da.

D.2.3.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren apartatuaren D.2.3.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

D.2.4.– Saneamendu-sarera eta ibilgura isurtzeko baldintzak.

D.2.4.1.– Isurpenen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isurpena sortzen duen jarduera mota nagusia: Hormigoien eta morteroen fabrikazioa. Dagoeneko sailkatuta dauden materialen balorazioa (galdaketako zepa beltzak).

Mota-Taldea-EJSN: 2-9-2363, 2-9-2364 eta 1-7ter-3832.

(Ikus .PDF)

D.2.4.2.– Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

a) Euri-urak arrasteekin + gurpilen garbiketako ura + zepen hezetzea (1. isurketa-puntua).

(Ikus .PDF)

b) Ur sanitarioak kolektorera (2. isurketa-puntua).

(Ikus .PDF)

D.2.4.3.– Isurketaren muga-balioak.

a) Euri-urak arrasteekin + gurpilen garbiketako ura + zepen hezetzea. (1. isurketa-puntua).

Ondorengo zerrendan ageri dira isurien kutsadura-parametro bereizgarriak, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioarekin:

(Ikus .PDF)

Nolanahi ere, isurketek ez dute izan behar ingurune hartzailearen ingurumeneko kalitate-arauak ez betetzearen kausa. Titularra behartuta egongo da, behar izanez gero, arazketa-instalazioak osatzera, isurketa izan ez dadin arau horiek ez betetzearen kausa.

Baimen honek ez du babesten baldintza honetan esplizituki adierazi ez den beste gairik isurtzea, bereziki gai arriskutsurik (maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria).

b) Ur sanitarioak edo ur asimilagarriak. (2. isurketa-puntua).

Saneamendu-sarera egiten diren isurketen parametroak Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Isurketak Araupetzen dituen Erregelamenduan ezarritakoak izango dira (GAO, 146. zk., 2012/08/01ekoa); honako hauek dira parametroak, isurketa bakoitzerako zehazten diren gehieneko muga-balioekin:

(Ikus .PDF)

D.2.4.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Enpresak emandako dokumentazioaren arabera, honako hauek izango dira arazteko instalazioak eta neurri zuzentzaileak:

a) Euri-urak arrasteekin + gurpilen garbiketako ura + zepen hezetzea.

Euri-urak, hezetzeen xukatzeak eta gurpilen garbiketako urak dekantazio-putzu batean tratatuko dira. Putzu horren neurria 8,6m x 4,3m x 1,55m-koa izango da, eta bi ganberatan bananduta egongo da.

Tratamendu hori osatzeko, pH-aren azken neutralizaziorako sistema bat izango da behar den neurriko ganbera batean; karbono-dioxidoa injektatuko da, eta sistemaren sarreran pH-a etengabe neurtzeko neurgailu batek erregulatuko du; gainera behar diren automatismoak eta alarma-sistemak izango ditu. Prozesuan ur horiek ahalik eta gehien birziklatzeko behar diren ponpaketa eta biltegiratze sistemak jarriko dira, eta ur horien isurketa euri-jasa handiak direnean edo euria etengabe egiten duenean bakarrik baimenduko da.

Hartutako zuzenketa-neurriak nahikoa ez direla egiaztatuz gero, entitate titularrak beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, administrazioari jakinarazi ondoren, isurpenak egoki daitezen baimendutako ezaugarrietara, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

Baimendutako isurketak egiteko, kontrol-puntu bat izango da, arazketa-instalazioen ostean kokatua, eta, bertan, Uraren Euskal Agentziak, egoki iritzitakoan, ikuskatu eta laginak hartu ahal izango ditu. Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 252., 333. eta 334. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, ahalbidetu egin beharko da, inolako atzerapenik gabe, Administrazioko langileak kontrol-puntu horretara sartzea, baita jabetza pribatuetatik pasatzea ere, baldin eta pertsonen bizileku ez badira.

Kontroleko puntu horrek isuriak neurtzeko gailua izango du, ezaugarrien arabera aplikatu beharrekoa, ARM/1312/2009 Aginduaren 7. artikuluan jasotakoaren arabera. Bestalde, euren funtzionamenduak aipatutako Aginduaren 7. eta 8. artikuluetan zehaztutako baldintzak bete beharko ditu.

Sistema horren ordez, kasu honetan, zeharkako estimazioak erabili ahal izango dira, plubiometriaren arabera, etab.

b) Ur sanitarioak edo ur asimilagarriak.

– Kutxatila bat izango da saneamendu sare orokorreko hargunearen aurretik; kutxatila horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Ikuskatzeko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko da kutxatila, hala behar denean.

– Ez dago baimenduta efluente industrialak saneamendu-sarera isurtzea, baldin sanitarioak baino ez diren urak ez badira.

– Ez dago baimenduta norberak bildutakoetatik datozen urak isurtzea.

D.2.4.5.– Isurien kontrol-kanona.

Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege/Dekretua) –zeina Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 95. artikuluak aldatu baitzuen– aplikatuz, hau da isurketen kontrolaren kanonaren zenbatekoa:

Isurketa-kanona = V x Pu.

Pu = Pb Cm.

Cm = C2 C3 C4.

Hau honela izanik:

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urtean).

Pu = Isurketa kontrolatzeko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko, isuriaren izaeraren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren poluzio-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren VI. eranskineko (*****) oharrean adierazten diren definizioen arabera, eta aintzat hartuta, hura aplikatzeko, Ekialdeko Kantauriko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoak, 2016ko urtarrilaren 8koak, arautzen dituen helburuak.

(Ikus .PDF)

Km = 1,09 0,5 1,0 = 0,545000.

Pu = 0,04377 x 0,545000 = 0,023855 euro/ m3.

Isurketen kontrol-kanona = 5.958 x 0,023855 = 142,13 euro urtean.

Uraren Legearen 113.4 artikuluak xedatzen duenez, IKren zergaldia urte natural bakoitzarekin dator bat. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duen faktoreren bat aldatzen ez diren bitartean.

Hori dela eta, urtero bidaliko zaio titularrari aurreko ekitaldiari dagokion tasa, lehenago ezarritako zenbateko eta guzti, baldin eta ez badira kitatutako aldian oinarrizko prezio eguneratuak aplikatu behar aurrekoen ordez –BOEn argitaratutakoak–. Tasa horretan, kitatu den isurketa-kanonaren (IK) zenbatekoa, epea, lekua eta ordaintzeko modua adieraziko dira.

Nolanahi ere, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2a) eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, dena delako urteko ekitaldiko IKren likidazioa dagokion ebazpenean zehaztuko da, baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera, urteko egun kopuru osoarekin alderatuta.

Isurketa-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia-erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (ULTBren 113.7 artikulua).

D.2.5.– Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatzeko, bete beharko dira Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Lege eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoak, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helmuga egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar da. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baldin aurreikusten bada zabortegi baimenduan deuseztatzea dela hondakinen azken helmuga, orduan, hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak –hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituena– xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera: –Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena–.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-diferentziak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartuta. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa gorabehera, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Baldin eta hondakinak desagertu, galdu edo eskapatuko balira, berehala jakinaraziko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Bergarako Udalari.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluarekin.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinak lekualdatzeari buruz ezarrita dagoena bete beharko da.

D.2.5.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

1. prozesua: «Instalazioen eta makinen mantentze-lanak».

(Ikus .PDF)

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera ezartzen dira, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Honako hauek zehazten dituzte: zer hondakin mota den eta nolako osagai arriskutsuak dituen. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa organo horrek onartu beharko du, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo ezabatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isuririk gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak jariatuta edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabetetik gora eduki biltegian. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudea ketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k artxiboan erregistratu, eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

g) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraiobideak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

h) Hormigones y Morteros Agote S.L.U.k erabilitako Industria-olioen Kudeaketa Arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du erabilitako olioa.

i) Gailu elektrikoen eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak; besteak beste, lanpara fluoreszenteenak. Halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute pilen eta metagailuen hondakinek. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

j) Hormigones y Morteros Agote S.L.U.k poliklorobifeniloak (PCB) eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

k) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Hormigones y Morteros Agote S.L.U.k era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

l) Urtero, Hormigones y Morteros Agote S.L.U.k Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari deklaratu beharko dio zein den zein den sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, eta zerrenda batean jaso beharko du zeintzuk dauden biltegiratuta aldi baterako deklarazioaren xede den ekitaldi-amaieran. Datu horiekin batera, dagokion ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du, dagokion urtekoa.

m) Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k laburpen-memoria bat deklaratu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Memoria horretan, jaso beharko du zein den sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, eta zerrenda batean jaso beharko du zeintzuk dauden biltegiratuta aldi baterako deklarazioaren xede den ekitaldi-amaieran. Datu horiekin batera, dagokion ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du, dagokion urtekoa.

n) Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori hiru urtez gorde beharko da, gutxienez, eta urtero bidali beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

o) Hondakin arriskutsuak kudeatzeko funtsezko oinarrietako bat betetzeko, zeinaren helburua baita hondakin horiek ahalik eta gehien murriztea baldin eta urtero hondakin arriskutsuen 10 tona baino gehiago sortzen badira, Hormigones y Morteros Agote S.L.U.k lau urterik behin, gutxienez, plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari hondakin arriskutsu horiek murrizteko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 18.7 artikuluaren arabera (7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinena eta lurzoru kutsatuena), baldin eta, lege horren araudia garatzean, Hormigones y Morteros Agote S.L.U. ez bada katalogatzen hondakin arriskutsuen sortzaile txiki modura.

p) Baldin eta Hormigones y Morteros Agote S.L.U. Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da. Hortaz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

q) Apartatu honetako e) eta f) apartatuetan (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta l), m) eta n) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

r) Amiantoa duen hondakinik antzemanez gero, Hormigones y Morteros Agote S.L.U.k bete beharko ditu 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak (108/1991 Errege Dekretua, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzkoa). Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

D.2.5.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak honako hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

(Ikus .PDF)

a) Bigarren apartatuaren D.2.5 azpiapartatuan xedatutakoarekin bat, hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da; horretarako, balioztatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika eta behar bezala bereizi, eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudea ketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k tratamendu-kontratuak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu, eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

e) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharko da hondakin ez-arriskutsua lekualdatu aurretik, bat etorriz Hondakinak zabortegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutakoarekin.

f) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluaren arabera.

g) Baldin eta Hormigones y Morteros Agote S.L.U. Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da. Hortaz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

h) Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k laburpen-memoria bat deklaratu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Memoria horretan, jaso beharko du zein den sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, eta zerrenda batean jaso beharko du zeintzuk dauden biltegiratuta aldi baterako deklarazioaren xede den ekitaldi-amaieran. Datu horiekin batera, dagokion ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du, dagokion urtekoa.

i) Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori hiru urtez gorde beharko da, gutxienez, eta urtero bidali beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

j) Apartatu honetako d) eta e) letretan (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta f) eta g) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

D.2.6.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Hormigones y Morteros Agote S.L.U.k neurri hauek hartu beharko ditu lurzoruaren babesa bermatzeko:

Bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuarekin, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, lege hori indarrean jartzen denetik aurrera.

Era berean, aurreko paragrafoan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

– Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta maiztasunak beteta.

– Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak jasoko ditu hor (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

Lur-mugimenduak.

Sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez:

1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

a) Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1.c) apartatuan ebazten denari jarraikiz, induskatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, ekintza kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

b) Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzemango balitz, nahitaezkoa izango da lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta berreskuratzeko akreditatutako erakunde batek egindako indusketa selektiborako plan bat aurkeztea. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura egikaritu aurretik.

c) Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

– Jarduketa sustatuko duen pertsona fisikoaren edo juridikoaren eta jarduketa burutuko duen kontratistaren identifikazioa.

– Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

– Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean, lurzatia eta jarduketa-gunea zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

– Jarduketaren deskribapen xehatua.

– Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

– Ingurumen-jarraipenerako lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan, erakunde egiaztatua izan beharko du.

– Jarduketa hasteko aurreikusitako datak.

d) Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurren karakterizazioaren emaitzak adierazi beharko dira; horrez gain, induskatutako materialen berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

e) Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

https://www.ihobe.eus/argitalpenak/kutsatutako-lurzoruetan-indusketa-selektiboak-egiteko-gida

f) Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan in situ egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

g) Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako B-EBA (industria-erabilera) balioaren azpikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde akreditatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema, eta zehazten baita erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa.

h) Lur garbitzat hartuko dira ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako EBA-A ebaluazioko balio-adierazleak baino balio txikiagoak eta TPHetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelanerako.

i) Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz), eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoruaren arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek hartu beharreko neurriak ezar ditzan, bat etorriz aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatuarekin, betiere.

D.2.7.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Beharrezkoak diren neurri guztiak ezarriko dira, indize akustiko hauek gainditu ez daitezen:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko altueran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko behar den altuera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e y LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu gaindituko 1. taulan 5dB-tan finkatutako balioak.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

E) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

E.1.– Saneamendu-sarera eta ibilgura isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Honako analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

Laginketak lehenengo eurietan egingo dira, eta, ahal dela, aurreko euriek aldez aurretik ingurua garbitzea saihestuko da.

Kontrol bakoitza hori egiteko egiaztatutako enpresa batek egingo du, edo, hala badagokio, «administrazio hidraulikoaren entitate laguntzaile» batek (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 255. artikulua), eta baimendutako parametro guztiei egingo zaie kontrola. Baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen direla ulertuko da, parametro guztiak ebazpen honen bigarren ataleko (D.2.4.3 azpiatala) mugen barruan daudenean. Sustatzaileak, isuri-puntu bakoitzeko, lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko emariarekiko proportzionala izango da, edo, bestela, lagin puntual esanguratsua.

Erakunde titularrak Uraren Euskal Agentziari igorriko dizkio isurketaren emariari eta konposizioari buruzko aldizkako kontrolen emaitzak hilabeteko (1) epean, laginak hartu direnetik zenbatuta, Isurketen analisien modulua izeneko on-lineko tresna informatikoaren bitartez. Bertara Euskal Agentziaren Atari Pribatutik sar daiteke, ondorengo kokapen honetan: http://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0002/eu/

https://www.uragentzia.euskadi.eus/hasiera/

Osagarri gisa, isurien kanpo-kontrolen txosten analitikoak telematikoki aurkeztuko dira, egoitza elektronikoaren bidez, laginak hartzen direnetik aurrera hilabeteko epean, SV-G-2018-0002 espedientean.

c) Laginketak beti egingo dira kutsatzaile gehien sortzen den aldietan.

d) Autokontrolen parametroak aztertzeko, Standard Methods for the Examination of Water and Wastewater (APHA, AWWA, WPCF, azken edizioa) edo ASTM Water and Environmental technology agiriko 11. atala (azken edizioa) agirietan jasotako eredu normalizaturen bat erabiliko da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena den eredua aukeratuko da. Gaur egun erabiltzen diren metodoak ez bezalako analisi-metodoak ezarri ahal izango dira kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

e) Baimenaren betekizun guztiak betetzat joko dira, parametro guztiek ezarritako mugak egiaztatzen dituztenean.

f) Administrazioak, egoki deritzonean, arazketa-instalazioak ikuskatuko eta efluentearen emariak eta analisiak aztertuko ditu, isurien emari eta parametroek muga baimenduak ez dituztela gainditzen egiaztatzeko. Halaber, arazketa-instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahalko dio titularrari.

g) Bereizgailuan metatutako lohiak edo solidoak behar bezala kenduko ditu baimendutako kudeatzaileak, isurien kalitatea arriskuan jartzen duten metatzeak saihesteko behar bezain maiz.

Urtero, instalazio horiek garbitzeko lanen eta mantentze-lanen fakturaren kopia bat bidali behar da, salbu eta, haren tamaina handiaren ondorioz, behar bezala justifikatzen bada epe luzeagoa ezarri behar dela. Kopia hori telematikoki bidaliko da egoitza elektronikoaren bidez, SV-G-2018-0002 espedientean.

Jardueran edo arazketa-instalazioetan sortzen diren gainerako hondakinei dagokienez (erabateko hustuketa eta biltegietako garbiketa, eta abar), indarreko legeriak dioen moduan tratatuko dira, haien izaeraren arabera.

E.2.– Zarata kontrolatzea.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, bat etorriz urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten entitateek gaitasun tekniko egokia dutela.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarriko Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

E.3.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola

a) Ebazpen honen laugarren apartatuko D.2.6 puntuan eskatutako dokumentazioaren kaltetan izan gabe, hurrengo datu hauek aurkeztuko dira lurzoruan afektazio berri bat gertatu izanaren susmoa hauteman den kasuan:

– Aintzat hartutako aldian izan diren gorabeherak, substantzia arriskutsuak direla eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Instalazioan hartutako neurrien egoera –zolatak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak– ez ezik, larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela ere egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudunak sinatua. Ekipamenduak eta gainazalak egoera onean daudela egiaztatzen dituen edo, hala badagokio, horietan hautemandako gabetasunak azaltzen dituen berariazko adierazpena izan beharko du.

– Lurzorua edo lurpeko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

b) Halaber, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduari dagokionez jakinarazitako baldintzak aztertzean zehazten diren kontrolei kalterik egin gabe –agindu horrek Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzko jarraibide teknikoa onartzen du–, eta lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotuta, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egin beharko du. Horretarako, gutxienez bi zundaketa egin beharko ditu urak ezaugarritzeko, ateratako lurzoru-zutabea ezaugarritzeko eta piezometro bana gaitzeko, eta horiek erabiliko dira lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa; hala, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

Apartatu honetan jasotakoa betetzeko, aurkeztu beharreko informazioa urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

E.4.– Jardueraren adierazleen kontrola.

Sustatzaileak jardueraren funtzionamenduaren inguruko parametro-adierazle nagusien urteko segimendua egingo du, ingurumenean duten eraginarekin lotuta, eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztu beharko du.

(Ikus .PDF)

E.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu beharko dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-a2inguru/eu/

Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus

Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten diren kontrolak soilik bidaliko dira kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, beti martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbide posibleak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik hala egin ez bada.

E.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko egiten duen programaren agiri bategina egin beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek zehaztu behar ditu kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzarentzako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketarako eta analisirako teknikak, eta laginketa-puntuen kokaleku zehatza. Dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du zer sistematika erabiliko duen jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko, egiaztatu ahal izateko eraginkorrak direla enpresak ingurumena hobetzeko ezarritako neurri eta mekanismoak (ingurumen-adierazleak).

F) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sortuko diren isurketen eta hondakinen zenbatespena egin beharko du enpresak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, bigarren apartatuko D.2.5 azpiapartatuan («Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

F.2.– Jarduera bertan behera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k jarduera uzte horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera utzi baino lehen, Hormigones y Morteros Agote S.L.U.k instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren ataleko D.2.5 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

F.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako isurpenen erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Hormigones y Morteros Agote S.L.U.k, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere, aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

F.4.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriez eta jardunerako baldintzez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuzko jarioak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, fabrikako kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko jarioak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoera prebenitzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako emisioak eta isuriak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibilgura ibairatuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Hala dagokionean, hondoan hustubiderik ez duten andel iragazgaitzetan biltegiratuko dira. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Instalazioek lohiak tratatzeko aukera izanez gero, horietatik hustutako ura berriro bideratu beharko da arazketa-instalazioaren sarrerara.

Pabiloien barruan zolatak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Ez dago baimenduta hondakin-ura «bypass» bidez isurtzea arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez egin behar badira isurketak «bypass» bidez, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuta. «Bypass» horretan aurreikusi gabeko isuri bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidalita (apartatu honetako j) puntuan adierazitakoari jarraituz).

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gorabeherak jasota uzteko.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak irazgaiztuko dira.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, haizeak barreiatzeko moduko granulometria daukatenak, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek eskakizun batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoak.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezkoak diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta norbera babesteko ekipamendu egokiak.

i) Ontzien hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura bat edukiko dute. Bertan, instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen jarioak instalaziora joatea saihestu beharko da.

j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean, alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera-mota.

Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, hala egokituz gero.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo ezusteko isuri edo emisioren bat egonez gero, SOS Deiak eta Mungiako Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera-mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

– Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako zuzenketa-neurriak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketen bat gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isurketa hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten organismoei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

k) Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, ahalik eta denbora-tarte handienarekin.

l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, aldatu ahal izango dira neurri babesle edo zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, baita neurtu behar diren parametroak, neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugak ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Hormigones y Morteros Agote, S.L.U. enpresak aurreko urtean atmosferara eta uretara egindako isurketei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Isurketa eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori trantsakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, bat etorriz uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da bete egiten dela Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa.

l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

https://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

Organo horren onespena ere beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du zer irizpide hartu behar diren kontuan aldaketa funtsezkotzat jotzeko.

Nolanahi ere, bat etorriz urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoarekin, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, bat etorriz abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutako irizpideekin.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko dute, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz».

«Laugarrena.– Ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela-eta komeni denean mugako isurketa-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea.

b) Isurketak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa denean.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, uste duenean ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak akastunak direla egiaztatzen bada.

i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketatik ondorioztatzen bada baimena aldatu beharra dagoela.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan».

«Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

– Ebazpen honen laugarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuz, epea luzatzeko eskatzen.

– Hormigones y Morteros Agote S.L.U.ren nortasun juridikoa iraungitzen bada, indarreko arauek ezarritako kasuetan».

Hirugarrena.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, energia elektrikoa sortzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Homigones y Morteros Agote, S.L.U.k Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Bosgarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Hormigones y Morteros Agote S.L.U.ri, Zestoako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Seigarrena.– Agintzea ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspen hau argitara eman dadila Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 11.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala