Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2022ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
4281

EBAZPENA, 2022ko irailaren 21ekoa, Gipuzkoako Batzar Nagusienetako lehendakariarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 2/2022 Foru Dekretu-Araua, abuztuaren 30ekoa, prezioen gorakadaren ondorioak arintzeko presako zerga neurri berriak onesten dituena.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko osoko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 2022ko irailaren 21eko Ebazpena, Gipuzkoako Batzar Nagusiena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 2/2022 Foru Dekretu-Araua, abuztuaren 30ekoa, prezioen gorakadaren ondorioak arintzeko presako zerga neurri berriak onesten dituena, zeina Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2022ko abuztuaren 31n argitaratu baitzen (166. zenbakia).

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2022ko irailaren 21a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.


Azterketa dokumentala