Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2022ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
4280

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko uztailaren 26koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskina: «Titulazioen eta espezialitateen taula»; agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko uztailaren 26ko Ebazpenaren euskarazko nahiz gaztelaniazko argitalpenetan (2022ko abuztuaren 17ko EHAA, 157. zk.); ebazpen horrek aldatu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskina («Titulazioen eta espezialitateen taula»). Horiek horrela, dagozkion zuzenketak egiten dira.

2022ko uztailaren 26ko Ebazpenaren eranskinean, 2022/3617 (16/3) orrialdean,

hau dio:

«Administrazio-kudeaketako prozesuak (1542)»

baina hau esan behar du:

«Merkataritza-prozesuak (1542)».

2022ko uztailaren 26ko Ebazpenaren eranskinean, 2022/3617 (16/8) orrialdean, testu hau kendu behar da «Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak» ataletik:

«Makinak, zerbitzuak eta produkzioak (1559) – a) Azpiatala 1 Kidetasuna.

Ingeniaritza Mekanikoa gehituko da».

Eta «Kidegoa: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak» atalean sartu behar da, 2022/3617 (16/4) orrialdean.


Azterketa dokumentala