Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2022ko urriaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4274

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 20koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatu egiten baita Avícola Arbaraitz SL sozietateari Asparrenako udal-mugartean (Araba) oilo-arrautzak eta oboproduktuak ekoizteko emandako ingurumen-baimen integratua.

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko martxoaren 13ko Ebazpenaren bidez, Asparrenako udal-mugartean (Araba) oilo-arrautzak eta oboproduktuak ekoizteko jarduerarako ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Avícola Arbaraitz SLri.

Ingurumeneko sailburuordearen 2009ko urriaren 25eko Ebazpenaren bidez gauzatu zen aipatutako ingurumen-baimen integratua.

Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko apirilaren 26ko Ebazpenaren bidez ofizioz aldatu zen aipatutako ingurumen-baimen integratua zaratarekin lotutako alderdiei dagokienez.

2012ko uztailaren 20an, 2016ko martxoaren 8an, 2019ko martxoaren 4an eta 2021eko abuztuaren 13an, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek ikuskapen-bisitak egin zituzten erreferentziako instalaziora, aipatutako ebazpenetan ezarritako baldintzak betetzen zirela egiaztatzeko, eta dagozkion aktak egin ziren.

2011ko uztailaren 29an, Estatuko Aldizkari Ofizialean eman zen argitara uztailaren 28ko 22/2011 Legea, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

2012ko urtarrilaren 23an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman zen argitara abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena.

2013ko urriaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua argitaratu zen, Industriako Emisioen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena (aurrerantzean, Industriako Emisioen Erregelamendua).

2013ko abenduaren 11n, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea argitaratu zen.

2014ko abenduaren 18an, Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua onartu zen, zeinaren bidez ordeztu baitzen 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina, eta onartu zen, orobat, Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin.

2015eko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana onartu zen.

2015eko ekainaren 25ean, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea onartu zen.

2016ko abenduaren 31ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena (aurrerantzean, IPPC Legea).

2017ko otsailaren 21ean Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan (hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiboari buruzko zuzentaraua).

2019ko urriaren 15ean, urriaren 10eko TEC/1023/2019 Agindua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, zeinetan ezartzen baita noiztik aurrera eskatu ahal izango zaien nahitaezko finantza-bermea Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jarduerei –ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 3. lehentasun-mailakotzat sailkatuak–.

2020ko urtarrilaren 22an eta otsailaren 4an, hurrenez hurren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea, eta 2020ko urtarrilaren 23ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, IPPC Legean xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua.

2020ko urtarrilaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretua, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

2020ko ekainaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Estatuko lurraldean hondakinen garraioa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua.

2016ko martxoaren 17an eta 2017ko martxoaren 24an, bere baimenean funtsezkoak ez diren aldaketak egin zituela jakinarazi zuen Avícola Arbaraitz SLk; izan ere, sailkatzeko makina berri bat instalatu eta biltegia handitu zuela adierazi zuen, eta aldaketa horiek funtsezkoak ez diren aldaketatzat jo zituen organo honek 2017ko apirilaren 12an.

2019ko apirilaren 26an, Avícola Arbaraitz SLk aldaketa bat eskatu zuen bere baimenaren kontrol-baldintzetan, zarata kontrolatzeko tartea hirurtekotik bosturtekora luzatu ahal izateko.

2020ko urriaren 26an, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak aurretiazko kontsultak hasi zituen erakunde eskudunekin, eta, horren ondorioz, AAI00099_REV_2020_001 administrazio-espedientea ireki zen.

2020ko urriaren 30ean, azaroaren 4an, azaroaren 10ean eta azaroaren 11n, hurrenez hurren, Asparrenako Udalaren, Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren erabakiak jaso ziren.

Ingurumeneko sailburuordearen 2021eko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura hastea erabaki zen, eta Avícola Arbaraitz SLri eskatu zitzaion instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan eta instalazioaren isurketei buruzko beste dokumentu batzuetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa helarazi zezala.

2021eko martxoaren 16an, ingurumen-baimen bateratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen Avícola Arbaraitz SLk.

Aurkeztutako agiriak aski zirela egiaztatu ondoren, 2021eko apirilaren 12an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko martxoaren 25eko Iragarkia, zeinaren bidez jendaurrean jarri baitzen aipatutako espedientea.

Ez zen alegaziorik aurkeztu espedientea jendaurrean egon zen aldian.

Erakunde eskudunei txostenak eskatu zitzaizkien 2021eko apirilaren 27an eta maiatzaren 4an eta 18an, honako hauei, hain zuzen ere: Asparrenako Udalari (Araba), URA-Uraren Euskal Agentziari, Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritzari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari, eta Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako Zuzendaritzari.

Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritzaren eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren txostenak 2021eko maiatzaren 20an eta ekainaren 17an jaso ziren, hurrenez hurren.

2021eko azaroaren 23an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak beste txosten lotesle bat igorri zuen, nahitaezkoa, Avícola Arbaraitz SLren isurketei dagokienez (2018-S-86 espedientea).

2022ko maiatzaren 16an, Ingurumenaren Kalitate eta Ekonomia Zirkularreko zuzendariak erreferentziako espedientea eta ebazpen-proposamena Avícola Arbaraitz SLren esku jarri zituen, entzunaldi-izapiderako.

IPPC Legearen 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO erreferentzia-agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

Lurpeko urak kutsaduratik eta narriaduratik babestea arautzen duen urriaren 2ko 1514/2009 Errege Dekretuaren I. eranskinaren arabera, nitratoak lurpeko ur-masa baten egoera kimikoa ebaluatzeko funtsezko parametro batzuk dira.

Otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuak, nekazaritzatik datozen nitratoek sortutako kutsaduraren aurka urak babesteari buruzkoak, hitzaurrean dioenaren arabera, «Egoera jakin batzuetan nekazaritzako ekoizpen intentsiboak eragindako uren kutsadura gero eta nabarmenagoa da, eta, bereziki, lurrazaleko eta lurpeko uretako nitratoen kontzentrazioa handitzen ari da...».

Oilo-zirina biltegiratzeari eta horiek in situ tratatzeko aukerari dagokienez, adierazi behar da IPPC Legeak 1. artikuluan ezartzen duela haren helburua atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea dela, edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori murriztu eta kontrolatzea, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.

IPPC Legeak, 3. artikuluan, honela definitzen du «teknika erabilgarri onena»: Jardueren eta dagokien ustiapen moten garapen-fase aurreratuena, demostratu dezaketenak zenbait teknikak zein baimenaren beste baldintza batzuek (emisioak saihesteko edo, hori ezin bada, murrizteko, eta emisioek ingurumenean eta pertsonen osasunean daukaten eragina txikitzeko xedez sortuek) emisioen muga-balioen oinarria izateko duten gaitasun praktikoa.

Hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiboari buruzko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituen 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiak instalazio guztiei baldintza absolutu gisa aplikatu beharreko baldintzak ezartzen ditu.

Hala ere, instalazioari aplika dakizkiokeen teknika erabilgarri onenak zehazteko erreferentzia da «Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Intensive Rearing of Poultry or Pigs. Industrial Emissions Directive 2010/75/EU (Integrated Pollution Prevention and Control )» (2017).

Oilo-zirina in situ biltegiratzeko eta tratatzeko teknologia onenen artean, alboetako itxiturak dituzten sistemak instalatzeko aukera aipatzen da, frakzio likidoak sortzea edo euri-ura simaurrarekin lixibiatzea prebenitzeko; tartean, adibide gisa, hormigoizko siloak (2.6.4 apartatua).

Bestalde, dokumentu beraren 2.7 apartatuak («On-farm manure processing») oilo-zirinak instalazioan bertan tratatzearen ingurumen-abantailak deskribatzen ditu:

– Simaurraren hondar-energia berreskuratzea.

– Biltegiratzean eta/edo soroan aplikatzean botatzen diren usainak murriztea.

– Simaurrak duen nitrogeno edukia murriztea, soroan aplikatzearen ondorioz lurrazaleko eta lurpeko urak ez kutsatzeko eta sortutako usaina murrizteko.

– Beste leku batzuetara erraz eta segurtasunez garraiatzea, beste prozesu batzuetan erabiltzeko.

– Ukuiluratzean, biltegiratzean eta soroan erabiltzean simaurraren N eta C galerak murriztea.

Teknikoki posible da aurretik aipatutako oilo-zirina in situ biltegiratzeko eta tratatzeko hobekuntzak instalazioan ezartzea, eta «jarduera eta ustiapen-modalitateak garatzeko faserik eraginkorrena eta aurreratuena» da.

Industriako Emisioen Erregelamenduaren 26. artikuluak, ingurumen-baimen integratua berrikusteari dagokionez, honako hau ezartzen du 4. apartatuan:

«Betiere, ingurumen-baimen integratua ofizioz berrikusiko da honako kasu hauetan:

(...)

b) Emisioak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.

(...)»

IPPC Legearen 22.5 artikuluak aurreikusten duenez, organo eskudunak TEOei buruzko ondorioetan deskribatu ez den teknika erabilgarri onenen batean oinarritutako baimen-baldintzak jartzen dituenean, honako hau egiaztatu beharko du:

a) Teknika hori 3. eranskinean azaltzen diren irizpideak bereziki aintzat hartuta zehaztu dela.

b) 7. artikuluko betekizunak betetzen direla.

IPPC Legearen 3. eranskinak –oro har kontuan hartu behar diren alderdiak edo kasu berezi batean kontuan hartu behar direnak, 3.12 artikuluan definitzen diren teknika erabilgarri onenak zehazten direnean, ekintza batek ekar ditzakeen kostuak eta onurak eta zuhurtasunaren eta prebentzioaren printzipioak kontuan harturik– hauek aipatzen ditu, besteak beste:

3.– Prozesuan sortutako eta erabilitako substantziak –eta, hala behar denean, hondakinak– berreskuratzeko eta birziklatzeko teknikak garatzea.

4.– Eskala industrialean emaitza positiboak eman dituzten prozesu, instalazio edo funtzionamendu-metodo konparagarriak.

5.– Aurrerapen teknikoak eta ezagutza zientifikoen bilakaera.

6.– Kasuan-kasuko emisioen izaera, ondorioak eta bolumena.

10.– Emisioen inpaktu globala eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko edo horiek ahalik eta gehien murrizteko premia.

11.– Istripu-arrisku oro prebenitzeko edo istripuek ingurumenean izan dezaketen eragina murrizteko premia.

Ingurumen Sailburuordetza honek eska dezake biltegiratze alternatibo bat eta in situ tratamendu bat ezartzearen bideragarritasuna baloratzea, ingurumen-eraginak minimizatzeko; bada, bidezkoa da, halaber, instalazioaren baimena berrikustea, horretarako eskakizuna gehitzeko.

Bestalde, aipatutako testu bateginaren 10. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan ezarritako irizpideekin bat etorriz, 2016ko martxoaren 17an eta 2017ko martxoaren 24an jakinarazitako aldaketak ezin dira «funtsezko aldaketatzat» hartu.

Aurreko paragrafoan aipatutako aldaketak ez daude sartuta ez Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean, ez Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetan. Horregatik, bada, aipatutako aldaketak ez dira arau horietan ezarritako inolako ingurumen-inpakturen ebaluazio-prozeduraren mende jarriko.

2090/2008 Errege Dekretuan jasotako eskakizunak ingurumen-baimen integratuan jasotzea egokitzat jo denez, ingurumeneko finantza-bermea eratzeari buruzko puntu bat gehitu behar da.

Egoki jo da ingurumen-baimen integratuan oinarrizko txosten bat eranstea. Txosten horrek, IPPC Legearen 12.f) artikuluaren arabera, «lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko beharrezkoa den informazioa jasoko du, jarduerak behin betiko utzi ondorengo egoerarekin konparazio kuantitatiboa egiteko...».

Ingurumen-baimen integratuan aipatutako 4/2015 Legean ezartzen diren eskakizunak jasotzea egokitzat jo denez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 209/2019 Dekretuak eta 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduak araututako moduan, lurzorua babesteko baldintzak aldatu egin behar dira.

IPPC Legearen 26. artikuluan eta 2008ko martxoaren 13ko Ebazpenaren Bosgarren apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, egokia da ingurumen-baimena egokitzea, airearen kalitatea babesteari, sarera isurtzeko baldintzei, hondakinak sortzeari, lurzoruaren babesari eta zaratarekin lotutako baldintzei buruzko apartatuen idazketa eguneratzeko eta ontziak merkaturatzeari buruzko apartatu berri bat sartzeko.

Era berean, kontuan hartuta ingurumen-baimen integratua eman zenetik ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu dela, egokia da indarrean dagoen araudi berrira egokitzea, ofizioz, Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko martxoaren 13ko Ebazpenaren baldintzak, ebazpen horren bosgarren apartatuan ezarritakoari jarraikiz eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Baimena aldatzeko jakinarazpenean emandako informazioa nahikoa zen.

Bestalde, ekainaren 11ko 5/2013 Legeak, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituenak, ingurumen-baimen integratua berritzeko prozedura ezabatu zuen, eta IPPC Legearen 26. artikuluak ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikusteko kasuak ezartzen ditu, indarrean egoteko eperik ezarri gabe; beraz, bidezkoa da 2008ko martxoaren 13ko Ebazpenaren laugarren apartatua kentzea eta bosgarrena aldatzea.

IPPC Legearen 7. artikuluak ingurumen-baimen integratuan emisioen muga-balioak zehazteko kontuan hartu beharreko alderdiak ezartzen ditu, eta, besteak beste, instalazioen ezaugarri teknikoak, industria-jarduera garatzen den kokapen geografikoa eta emisioen izaera jasotzen ditu.

Egokitzat jotzen da zaratak neurtzeko tartea luzatzea, 2010ean, 2016an eta 2021ean lortutako emaitzak onak izan direlako eta inguruan hartzaile sentikorrik ez dagoelako.

Industriako Emisioen Erregelamenduaren 13. artikuluak xedatzen duenez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen eraginpeko enpresek aukera dute jarduera aldi baterako eteteko, eta, beraz, apartatu espezifiko bat erantsi behar da etenaldiak dirauen bitartean ingurumen-baimen integratua betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzearren.

Urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretuak indargabetu egin zuenez irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa, eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzekoa, ingurumen-baimen integratuko zenbait apartatu aldatu egin behar dira.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauaren, industriako emisioei buruzkoaren (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratua) 14.1.d artikuluaren arabera, Ingurumena Zaintzeko Planaren emaitzak aurkezteko maiztasuna urtekoa izan behar da.

Industriako Emisioen Erregelamenduaren 15.9 artikuluaren arabera, berrikuspen-ebazpena ingurumen-baimen integratuan txertatu beharko da, testu bakar gisa.

Halaber, administrazio-epeak etenda geratu ziren COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua indarrean jarri zenetik COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzeko indarreko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritako alarma-egoera luzatu zuen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretua indarrean jarri arte.

Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz.

Honako hauek ikusi dira: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa; eta 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa; 515/2009 Dekretua, irailaren 22koa, abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena; 637/2021 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena; otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretua eta urtarrilaren 18ko 47/2022 Errege Dekretua, nekazaritzako nitratoek sortutako kutsaduratik urak babesteari buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1069/2009 (EE) Erregelamendua, 2009ko urriaren 21ekoa, animalia-azpiproduktuei eta gizakiek kontsumitzeko ez diren produktu eratorriei aplikatu beharreko osasun-arauak ezartzen dituena eta animalia-azpiproduktuei buruzko 1774/2002 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– IPPC Legean xedatutakoaren ondorioetarako, funtsezkoak ez diren aldaketatzat jotzea Avícola Arbaraitz SLk sustatutako instalazioetan sailkatzeko makina berri bat instalatzeko eta biltegia handitzeko aldaketak. Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean (ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurari aplikagarri zaion araubide juridikoari dagokionez) eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean adierazitakoari jarraikiz, ez dago zertan aldaketa horiek ingurumen-eragina ebaluatzeko prozeduraren mende jarri.

Bigarrena.– Avícola Arbaraitz SLri (IFZ: B01123595) Asparrena udalerrian (Araba) oilo-arrautzak eta oboproduktuak ekoizteko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea (NIMA: 0100001582), eta baimen horren baldintza guztiak legea betetzeko egokitzea.

Jarduera IPPC Legearen I. eranskineko kategoria honetan sartuta dago:

«9.– Nekazaritzako elikagaien industriak eta abeltzaintzako ustiategiak.

9.3.– Hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiborako instalazioak, baldintza hauetan ezarritakoa gainditzen badute:

a) 40.000 oilo errulerentzako toki, edo beste hegazti batzuen kasuan, nitrogeno-iraizkin baliokidearenak.

... »

Instalazioa (NIMA: 0100001582) Eginoko Barreiatuak kaleko 4. zenbakian (Asparrena, Araba) dago kokatuta. 21.000 m2 ditu guztira, azalera eraikia, bide-azalera eta berdeguneen azalera barne. 4.972 m2 oilo-pabiloiei, biltegiari eta oboproduktuei, pentsu-fabrikari, hondakinen estalpeari eta barneko bide-sareari dagozkie.

Instalazioaren ekoizpen-ahalmena (hau da, estabulazio-gaitasuna) 120.320 oilo errulekoa da, eta 2020ko datuen arabera, 113.034 hegaztirekin, 4.426,9 t pentsu kontsumitzea eta 1.941 t oilo-zirin sortzea ekarri du.

Hegaztiak erruteko hiru pabiloitan banatuta daude, taula honen arabera:

(Ikus .PDF)

Instalazioan, hegaztiak kaioletan egoten dira, argi artifiziala eta aireztapen behartua duten pabiloietan, hil arte edo ustiapen-denbora igaro arte. Hegaztiei instalazioan bertan egindako pentsua ematen diete jateko.

Pentsuak fabrikatzeko, siloetan biltegiratutako lehengaiak (zereala, proteina-irinak) torloju amaigabeen bidez deskargatzen dira, baskula-dosifikagailu batzuetan; gero, horiek irindu eta nahasten dira, eta, txantxil-jasogailu baten bidez, siloetan biltegiratzen dira, gero erruleen pabiloiak hornitzeko.

Hegaztiak ustiatzeko aldian (18 hilabete inguru), oilo-zirina sortzen da; zirin hori egunero ateratzen da pabiloitik plastikozko zinta batetik, eta kanpora eramaten da lehortze-tunel baten bidez; bertan, % 18-24ko hezetasunera iristen da. Hezetasun horretara iristeko 3 egun inguru behar izaten dira. Oilo-zirin lehorra kanpo-kudeatzaile bati entregatzen zaio, hura konpostatu dezan.

Bestalde, ekoitzitako arrautzak horiek sailkatzeko eta ontziratzeko prozesura eramaten dira, gero horiek merkaturatu ahal izateko. Arrautza horietako batzuk (% 15) oboproduktuak fabrikatzeko instalaziora eramaten dira.

Oboproduktuen instalazioan, arrautzak horiek hausteko makina batetik igarotzen dira, eta bertan, gorringoa eta zuringoa bereizten dira. Bereizitako oboproduktua iragazi eta pasteurizatu egiten da (66 ºC-tara), eta gero, hoztu egiten da (2 ºC-tara). Oboproduktua pasteurizatu ondoren, ontziratu egiten da.

2020ko ekoizpen-datuak:

Sailkatzeko makina: 30.406.003 arrautza.

Pasteurizagailua: 1.039.653 kg.

Ekoizteko gaitasunaren datuak:

Sailkatzeko makina: 40.000 arrautza orduko.

Pasteurizagailua: 1.000 litro orduko.

Avícola Arbaraitz SLk energia-kontsumo hau egiten du oilo-arrautzak eta oboproduktuak ekoizteko: 646.494 kWh-ko energia elektrikoa urtean, eta 25.387 l gasolio urtean.

Instalazioan bildutako ura kontsumitzen da (15.870 m3 inguru urtean); ur hori ganaduaren kontsumorako erabiltzen da, baita oboproduktuen instalazioa garbitzeko eta zerbitzu sanitarioetarako ere. Gainera, araztegi bat dago hondakin-urak tratatzeko; izan ere, ur hori Burundako izenik gabeko erreka batera isurtzen da.

Emisio barreiatuen bidez aireratzen diren kutsatzaile nagusiak amoniakoa eta metanoa dira, hegaztien ukuiluratzearekin eta simaurra aldi baterako biltegiratzearekin lotuta. Pentsua ehotzean sortutako hauts-emisioak dagokion instalazioan konfinatzen dira.

Prozesuetan sortutako hondakin-urak araztegi batean tratatzen dira; araztegi horretan ur gordina ponpatzen da eta koagulazio-malutapen eremu bat dago, baita DAF (Dissolved Air Flotation) eta lohien eremu bat ere.

Instalazioan sortutako hondakin arriskugabe nagusiak oilo-zirina eta oilo-hilotzak dira. Mantentze-eragiketetan eta zerbitzu orokorretan hondakin arriskutsuen kantitate txikiak sortzen dira.

Avícola Arbaraitz SLren instalazioaren jardueran, teknika erabilgarri onenetako (TEO) batzuk aplikatzen dira eta arau honetan daude jasota: Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakia. Erabaki haren bidez, teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen ziren, hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiborako Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera:

(Ikus .PDF)

Pentsua ehotzeko prozesurako kontuan izan behar dira, halaber, Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko 2019/2031 Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira elikagaien, edarien eta esnearen industrietako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera, eta erreferentziazko dokumentua: JRC Reference Report on Monitoring of Emissions to Air and Water from IED Installations.

Hirugarrena.– Avícola Arbaraitz SLk Asparrenan (Araba) sustatutako oiloak eta oboproduktuak ekoizteko jarduera ustiatzeko eta uzteko, honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz emandako datuetan aldaketarik badago, Avícola Arbaraitz SLk horren berri emango dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala ezarriko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Ingurumen Kudeaketarako Sistema (IKS).

Lehenago aipatutako Batzordearen 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiaren 1. TEOn aipatutako ezaugarri guztiak izango dituen Ingurumen Kudeaketarako Sistema (IKS) eduki beharko du Avícola Arbaraitz SLk.

B.2.– Ingurumen Jardunbide Egokiak (IJE).

Avícola Arbaraitz SLk bere langileak prestatuko ditu, larrialdi-plan bat ezarriko du, aldian-aldian bere ekipoak eta instalazioak egiaztatuko ditu eta hildako animaliak biltegiratuko ditu, emisioak eta isurketak saihesteko edo murrizteko moduan; hori guztia Batzordearen 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiaren 2. TEO horren arabera. Halaber, 2. TEO honi erantzungo dio Prebentziozko Mantentze-lanen Eskuliburuak, ebazpen honen Hirugarren apartatuko D.4 azpiapartatuan preskribatutakoak.

B.3.– Uraren eta energiaren erabilera efizientea.

Avícola Arbaraitz SLk ura modu efizientean erabiltzeko neurriak hartuko ditu; erabilera-erregistroa mantenduko du, ihesak detektatu eta konponduko ditu, presio altuko garbiketa-sistemak eta kontsumo txikiko edontziak erabiliko ditu eta edateko uraren dosifikazio-ekipoa kalibratuta mantenduko du.

Avícola Arbaraitz SLk energia modu efizientean erabiltzeko neurriak hartuko ditu; aireztapen- eta hozte-sistemak optimizatuko ditu, kontsumo txikiko argiteria-sistemak erabiliko ditu eta aireztapen naturala aplikatuko du, ikuspegi tekniko eta sanitariotik posible denean.

B.4.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.4.1.– Baldintza orokorrak.

Avícola Arbaraitz SLren instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferarako emisioek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako muga-balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, emisio horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango emisio ez-zarratuak biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisiorik ez egiteko, eta haien efluenteak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Instalazioaren titularrek abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (278/2011 Dekretua, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

B.4.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Oilo-arrautzak eta oboproduktuak ekoizten dituen Avícola Arbaraitz SLren instalazioan jarraian adierazten diren jarduerak garatzen dira. Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu zuen, eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatu. Instalazioan, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek egiten dira:

(Ikus .PDF)

Instalazioan foku kanalizatu hauek daude:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietako bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, emisio-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Bestalde, emisio barreiatuak sortzen dira prozesuaren hainbat etapatan:

(Ikus .PDF)

B.4.3.– Emisioen muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren emisioetan, ez dira gaindituko emisioen muga-balio hauek konfinatutako fokuetan:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Emisio barreiatuen kasuan, erruteko pabiloietan ez dira gaindituko honako emisioen muga-balio hauek:

(Ikus .PDF)

Emisioen muga-balioak betetzen diren ebaluatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikulua, goian aipatutako Batzordearen 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakian jasotako teknika erabilgarri onenak, «JRC Reference Report on Monitoring of Emissions to Air and Water from IED Installations» erreferentziako dokumentua, eta Hirugarren apartatuko C.1. azpiapartatu honetan ezarritako kontrol-baldintzak.

Ikusten bada emisioen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

B.4.4.– Gasak bildu eta husteko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximinien gailurrak ez dira egongo Hirugarren apartatuko B.4.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

B.4.5.– Usainei buruzko baldintzak.

Instalazioaren titularrak usainek eragindako eragozpenak minimizatu egin beharko ditu. Hala badagokio, eskumena duen organoak egoki iritzitako prozesuen emisioak hartzeko eta arazteko eskatu ahal izango dio instalazioaren titularrari.

B.5.– Ibilgura isurtzeko baldintzak.

B.5.1.– Errute-prozesuan isurketak egiteko debekua.

Oilo-arrautzak ekoiztea batere isurketarik gabeko jarduera bat da, eta, beraz, berariaz debekatuta dago ekoizpen-prozesu nagusi horretatik jabari publiko hidraulikora zuzenean edo zeharka isurtzea.

Euri-urak, abeltzaintza-instalazioetatik pasatzean, ez dira kutsatu behar eta ez dute sortu behar jabari publiko hidraulikoari, bai azaleko bai lurpeko korronteei, eragin diezaioketen putzurik.

Berariaz debekatuta dago hondakinak isurtzea; horiek kudeatzaile baimendu batek atera beharko ditu, jarduera hori arautzen duen indarreko araudiarekin bat etorriz. Era berean, araztegietan sortutako lohiak, lokatzak eta hondakinak zabortegi baimendu batera eraman beharko dira edo hondakinen kudeatzaile baimendu batek atera beharko ditu, horien izaera eta osaera kontuan hartuta. Lohiak eta hondakinak aldi baterako biltegiratzen direnean, horiek ez dute arriskurik eragingo jabari publiko hidraulikoan.

B.5.2.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: hegazti-hazkuntza.

Mota-taldea-EJSN: 0147.

(Ikus .PDF)

Ebakuazio Sistema: zuzena eta gainazalekoa, lurpean eragina duena.

Eragindako azaleko ur-masa: 549. zk. «Arakil ibaia, jaiotzen denetik Alzania ibaira (kanalizatutako tartearen hasiera)».

Eragindako lurpeko ur-masa: 016 zk. «Aizkorri mendilerroa».

Konexioa udal-kolektorera: etorkizunean isurketa hori saneamendu-sare orokor batera lotzea bideragarria balitz, hala konektatu beharko da, eskatzen den moduan, eta hala jakinarazi beharko zaio Sailburuordetza honi.

Ibilgura isurtzeko baimenak ez du baliorik izango erakunde eskudunak ur publikoak erabiltzeko nahitaezko baimenik ematen ez badu, edo aprobetxamendu-eskubidea egiaztatzen ez bada.

B.5.3.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak:

(Ikus .PDF)

B.5.4.– Isurketen muga-balioak:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili, isurketen muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatu arauak eta kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek ez du babesten baldintza honetan esplizituki adierazi ez den substantziarik isurtzea, nahiz eta jardueraren ondorioz sortu; bereziki, substantzia arriskutsuak (lurrazaleko uren egoeraren jarraipen- eta ebaluazio-irizpideak zein ingurumen-kalitateko arauak ezartzen dituen irailaren 11ko 817/2015 Errege Dekretuaren IV. eta V. eranskinetan definituak).

Gainera, ibaian, isurketak ingurumen-kalitateko arauak beteko ditu eta eragindako ur-masaren egoera ez du narriatuko.

B.5.5.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Hondakin-urak tratatzeko instalazioak honako prozesu unitario hauek ditu:

– Ur gordina ponpatzea.

– Neutralizazio-koagulazioko andela.

– Malutapen-andela.

– Polielektrolitoa prestatzea (polielektrolitoaren diluzioa).

– DAF. Koipeak flotatzeko eta bereizteko DAF-PRO 5 sistema. Errendimendu handiko flotazioa/dekantazioa.

– Sistema biologikoa: mikroiragazpen bati akoplatutako erreaktore biologiko batekin osaturiko sistema (lurpeko mintz murgilduak dituen MBR teknologia).

– Lohiak purgatzeko andela.

– Erretxina ionikoen iragazkia, nitrogeno amoniakala bahitzeko.

– Laginak hartzeko kutxatila, garaiera eta emaria neurtzeko.

Arazketa-instalazioko efluenteen irteera bakoitzean (B.5.3 eta B.5.4 apartatuetan ezarri dira mugak) kutxatila bat egongo da, eta bertan isurketaren lagin esanguratsuak jaso eta emaria neurtu ahal izango da. Azken isurketaren erakusle duen kutxatilara kanpotik sartu ahal izango da, jarduera garatzen den instalaziora sartzeko beharrik izan gabe.

Emariaren neurgailuak, unean uneko balioa ezagutzeaz gain, metatutakoa ezagutzeko aukera eman behar du edozein unetan. Egunero erregistratu beharko dira eguneko isurketen bolumena eta aldian zehar pilatutakoaren bolumena, eta erregistro hori Administrazioari igorriko zaio Ebazpen honen Hirugarren apartatuko C.2 azpiapartatuan adierazitako aldizkakotasunarekin.

Avícola Arbaraitz SLk funtzionamendu-egoera egokian mantendu beharko ditu kolektoreak eta arazketa-instalazioak. Horrela, betebehar horietarako pertsona bat izendatu beharko du eta instalazioak zaindu eta funtzionatzeko arau zorrotzak eta behar diren neurriak eman beharko dizkio.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Avícola Arbaraitz SLk beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, Administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

B.5.6.– Jabari publiko hidraulikoan egindako Isurketen Kontrol Kanona.

Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege/Dekretua) –zeina Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 95. artikuluak aldatu baitzuen– aplikatuz, hau da isurketen kontrol-kanonaren zenbatekoa:

a) Ebazpen honen Hirugarren apartatuko B.5.4 azpiapartatuan adierazitako emisio-mugak betetzen direla egiaztatu arte:

(BBV): Isurketen Kontrol Kanona = V x Pu

Pu = Pb x Cm

Cm = C2 x C3 x C4

Non:

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko, isurketa motaren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazio edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren IV. eranskineko oharrean (*****) jasotzen diren definizioen arabera, horren aplikazioan aintzat hartuta Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoan, 2013ko ekainaren 7koan, ezarritako helburuak.

(Ikus .PDF)

Cm = 1,18 x 2,5 x 1,25 = 3,6875

Pu = 0,04377 x 3,6875 = 0,1614 euro/m3

Isurketen Kontrol Kanona = 4.000 x 0,1614 = 645,61 euro/urte.

b) Ebazpen honen Hirugarren apartatuko B.5.4 azpiapartatuan adierazitako isurketa-mugak betetzen direla egiaztatu ondoren:

(Ikus .PDF)

m = 1,18 x 0,5 x 1,25 = 0,7375

Pu = 0,04377 x 0,7375 = 0,0323 euro/m3

Isurketen Kontrol Kanona = 4.000 x 0,0323 = 129,12 euro/urte.

Isurketen Kontrol Kanona autonomia-erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (ULTB 113.7 art.).

Uraren Legearen 113.4 artikuluak xedatzen duenez, urte natural bakoitzarekin bat dator Isurketen Kontrol Kanonaren zergaldia. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duen faktoreren bat aldatzen ez diren bitartean.

Nolanahi ere, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2a) eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, dena delako urteko ekitaldiko Isurketen Kontrol Kanonaren likidazioa dagokion ebazpenean zehaztuko da, baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera, urteko egun kopuru osoarekin alderatuta.

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 249. artikuluak xedatutako prozeduraren arabera, ebazpen honen bidez jakinarazten zaio titularrari isurketa baimentzeko baldintzak zein diren, Isurketen Kontrol Kanonaren behin betiko likidazioa barne, eta jakinarazten zaio, orobat, likidazioa ez dela urtero esanbidez adieraziko; aitzitik, aurreko urteari dagokion tasa bidaliko da eta han zehaztuko da zenbat, noiz, non eta nola ordaindu behar den.

B.6.– Iraitzitako nitrogenoa eta fosforoa kudeatzea.

Iraitzitako nitrogeno eta fosforo kopuruak minimizatuko dituen elikadura-estrategia bat erabiliko da; dena den, horrek ez du eragozten animalien behar nutrizionalak behar bezala aseta egotea. Fase anitzeko elikadura erabiliko da, animalien hazte-etapa bakoitzera egokituta. Nitrogenoarentzat, proteina gordinaren kopurua murriztuko da, eta hori funtsezko aminoazidoak edo baimendutako beste gehigarri batzuk gehituta konpentsatuko da. Fosforoarentzat, fosforoaren (fitasak) edo baimendutako beste batzuen digerigarritasuna areagotzen duten gehigarriak erabili ahal izango dira.

Emisioen muga-balioak betetzea:

Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, goian aipatutako 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakian jasotako teknika erabilgarri onenetan eta Hirugarren apartatuko C.2 azpiapartatuan ezarritako kontrol-baldintzetan ezarritakoa beteko da.

(Ikus .PDF)

B.7.– Simaurrak kudeatzea.

Avícola Arbaraitz SLk zati batean lehortutako oilo-zirina entregatuko dio kudeatzaile baimenduari, hark zirin hori konpostatu edo gasifika dezan, zuzenean, lehortze-zintetatik, instalazioan tartean biltegiratu gabe.

Salbuespen gisa, oilo-zirina soro landuei aplikatzen bazaie, hori egin aurretik Sailburuordetza honi jakinaraziko zaio, eta erregelamendu bidez aplikatu beharreko baldintzak bete beharko dira.

B.8.– Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan-kasuan, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

Berariaz debekatzen da sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketarik ez izateko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu beharko da, balorizatzaile baimendu bati emanda. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Birsortzea/berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.

Baldin eta aurreikusten bada hondakindegi baimenduan ezabatzea dela hondakinen azken helmuga, orduan, hondakin horiek karakterizatuko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak (hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituena) xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. IPPC Legearen 10. artikuluaren 4.d apartatuan ezarritakoa alde batera utzi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isuriak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isuriak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Asparrenako Udalean (Araba).

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarria bete beharko da.

B.8.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Horiek definitzen dituzte mota eta hondakinaren osagai arriskutsuak. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak jariatuta edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura garatzeko ondorengo araudietan ezarritakoak izango dira.

e) Hondakin arriskutsuek ezin izango dute 6 hilabete baino gehiago biltegiratuta egon. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenbizikoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da; agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Avícola Arbaraitz SLk tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde beharko ditu, hiru urtez, gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak honako betekizunak betetzen dituela: halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutakoak.

i) Avícola Arbaraitz SLk erabilitako industria-olioen kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

j) Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko Errege Dekretuan (otsailaren 20ko 110/2015) xedatuaren arabera. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu, betiere. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

k) Avícola Arbaraitz SLk PCB eduki dezaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete beharko ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan (errege-dekretu haren bidez, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dira) eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak.

l) Avícola Arbaraitz SLk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009/EE Erregelamenduak –ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoa– adierazten dituen substantziak baditu, berreskuratu egingo dira, alderdiek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

m) Avícola Arbaraitz SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda, deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

n) Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Avícola Arbaraitz SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorriaren eta kantitatearen, haien helmugaren eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

o) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluari jarraikiz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

p) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zein hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Avícola Arbaraitz SLk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, lau urtetik behin gutxienez, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Avícola Arbaraitz SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

q) Baldin eta Avícola Arbaraitz SL azken jabea bada Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi batena, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

r) Apartatu honetako f) eta g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), m), n) eta o) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

s) Amiantoa duten hondakinak atzemanez gero, Avícola Arbaraitz SLk bete egin beharko ditu Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.8.2.– Hondakin arriskugabeak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskugabeak honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Hirugarren apartatuko B.8. azpiapartatuan xedatutakoarekin bat, hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Egiaztapen teknikoa egiteko, beharrezkoa da hondakin hori onartzeko baimena duten hiru kudeatzailek aipatu hondakina ezin dela balorizatu adieraztea.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika eta behar bezala bereizi, eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helburua balorizazioa denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Avícola Arbaraitz SLk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, hiru urtean gutxienez.

e) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

f) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

g) Baldin eta Avícola Arbaraitz SL azken jabea bada Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi batena, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

h) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Avícola Arbaraitz SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskugabe guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

i) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

j) Apartatu honetako d) eta e) letretan (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta f) eta g) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

B.9.– Ontziak merkaturatzea.

Avícola Arbaraitz SLk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien inguruko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, Ontziei buruzko Urteko Adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

Era berean, Avícola Arbaraitz SLk nahitaez ezarri beharko du ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Avícola Arbaraitz SLk industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu bere produktuak merkaturatzeko, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontziei eta Ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Avícola Arbaraitz SLk, urte natural batean zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere ondoren zehaztu kantitateetan baino handiagoetan:

– 250 tona, beira soilik bada.

– 50 tona, altzairua soilik bada.

– 30 tona, aluminioa soilik bada.

– 21 tona, plastikoa soilik bada.

– 16 tona, zura soilik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

– 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Avícola Arbaraitz SLk Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

B.10.– Lurzorua eta lurpeko urak babesteko baldintzak.

Avícola Arbaraitz SLren jarduera nagusia (oilo-arrautzak eta oboproduktuak ekoiztea) ez dago Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen aplikazio-eremuan.

IPPC Legean eta Industriako Emisioen Erregelamenduan lurzorua eta lurpeko urak babesteari buruz ezarritako betebeharrak betetzeko, sustatzaileak honako hauek entregatu beharko ditu:

– Oinarrizko txostena, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duen abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeen eta aldizkakotasunen edukiarekin, edo, hala badagokio, betebehar horretatik salbuetsita egotearen erantzukizunpeko adierazpena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren X. eranskinean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

– Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, Industriako Emisioen Erregelamenduaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira aipatu txostenak (oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurpeko uren jarraipeneko dokumentuak). Dokumentu hori honako honetan aurreikusitakora egokituko da: Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari buruz xedatutakoa interpretatu eta aplikatzeari buruzko Instrukzio Teknikoan –Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduaren bidez onartutakoa–. Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatuari jarraikiz betiere.

B.11.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen, beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du hurrengo taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko altueran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko behar den altuera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

Abian den instalazioak, aurreko taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat baldin badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti); Ti izango da jardun modu horren iraupen-denbora. Maila horrek ez ditu taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena Zaintzeko Programa (IZP) sustatzaileak aurkeztutako agiriekin, 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakian jasotako teknika erabilgarri onenekin, eta honako apartatu hauetan ezarritakoarekin bat etorriz egin behar da:

C.1.– Atmosferako emisioak kontrolatzea.

C.1.1.– Bideratutako emisioak kontrolatzea.

a) Avícola Arbaraitz SLk emisioen kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

b) Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jasotzen den bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, batik bat honako hauei dagozkienak: neurketaren helburua eta plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta neurketa bakoitzaren banako iraupena eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Halaber, a) letran azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, eta edozelako maiztasunarekin, emisioen iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, urte egokikoan, justifikatu beharko da.

d) Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa eta atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoa. Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

C.1.2.– Emisio lausoen kontrola.

Emisio lausoak masa-balantzearen metodoaren bidez kalkulatuko dira, ECOGAN aplikazio informatikoa edo horren baliokidea erabilita.

Avícola Arbaraitz SLk espezifikazio hauen arabera kalkulatu beharko ditu emisioak:

(Ikus .PDF)

Era berean, aplikatutako TEOen bidez lortutako amoniako-emisioen murrizketa kalkulatuko da (TEO 23).

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo, bestela, lagin puntual esanguratsua.

c) Isurketen kontrolen emaitzak hauei bidaliko zaizkie:

– URA-Uraren Euskal Agentziari, laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean. Horretarako, Isurketa Analitiken Modulua izeneko tresna telematikoa erabiliko da. Tresna hori Uraren Euskal Agentziaren atari pribatuaren bidez erabil daiteke, esteka honetan:

https://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0002/eu

– URA-Uraren Euskal Agentziari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, hiru hilez behin (martxoan, ekainean, irailean eta abenduan): isurketen kontroletan lortutako emaria eta analitika-emaitzak. Era berean, erakunde laguntzaileek egindako analitika-aldizkarien berri emango da.

– URA-Uraren Euskal Agentziari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, urtero (urtarrilean):

– Isurketaren urteko emaria justifikatzeko kalkulua.

– Arazketa-instalazioen ustiatze- eta mantentze-lanetan egindako hobekuntzak eta horien ustiaketari buruzko gorabeherak deskribatzen dituen memoria, arazketa-instalazioen garbiketa-fakturak barne.

– Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, urtero, PRTR erregistroaren araberako aitorpena (508/2007 Errege Dekretua). Konfederazioak jardueratik eratorritako uretara egindako isurketak baliozta ditzan, urteko lehen hiruhilekoan txosten bat bidali beharko da. Txosten horretan, aurreko urteko analitika-datuak adierazi beharko dira, baita balio horietako bakoitza lortzeko egin diren kalkuluak ere (norbere borondatez isuritako edo nahi gabe isuritako urak modu bereizian kalkulatuta).

– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, Ebazpen honen Hirugarren apartatuko C.6 azpiapartatuan ezarritako epeak eta baldintzak betez.

d) Edozein kasutan, kontrolen emaitzak eskuragarri egongo dira, Sailburuordetza honetako, URA-Uraren Euskal Agentziako eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko langileek horiek aztertzeko aukera izan dezaten.

e) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.

f) Puntu honetako a) letran kanpoko kontrol gisa aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

g) Isurketak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen Hirugarrena apartatuko B.5.4. azpiapartatuan ezarritako mugak betetzen dituztenean.

h) Legeak Sailburuordetza honi ematen dizkion ikuskatzeko eskumenak eta aurreko lerrokadetan ezarritako kontrolak denak direla, URA-Uraren Euskal Agentziak eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak egokitzat jotzen dituzten azterketa eta ikuskapen guztiak egin ahal izango dituzte isurketaren ezaugarri kualitatiboak eta kuantitatiboak egiaztatzeko, eta hala badagokio, kontrol horien baliozkotasuna egiaztatzeko. Eginkizun horiek zuzenean edo administrazio hidraulikoaren erakunde laguntzaileen bidez egin ahal izango dira. Konfederazio Hidrografiko honek eta Uraren Euskal Agentziak une oro ikuskatu eta zainduko dituzte obrak eta instalazioak; beraz, onuradunak berak ordaindu beharko ditu kontzeptu horien eraginez sortutako ordainsariak eta gastuak, indarrean dauden xedapenen arabera. Arazketa-instalazioen funtzionamendua ez bada egokia, egokitzat jotzen diren zuzenketak ezarri ahal izango dira arazketa eraginkorra lortzeko.

C.3.– Iraitzitako nitrogenoa eta fosforoa kontrolatzea.

Iraitzitakoa kalkulatu beharko dute sustatzaileek, kontuan hartuta ustiategi osoa urte osoan, batetik, eta errute-ziklo batean buruko, bestetik. Kalkulu hori urtero egingo da Ebazpen honetako Hirugarren apartatuko B.6 azpiapartatuaren arabera, eta Ingurumena Zaintzeko Programan sartuko da.

C.4.– Zarataren kontrola.

Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bost urterik behin: Ld, Le, Ln , LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste periodikotasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde batek egin beharko ditu, bat etorriz urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarriko Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

C.5.– Jardueraren adierazleen kontrola.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

C.6.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-a2inguru/eu/

Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira bakarrik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus.

Era berean, kontrolak urtean behin baino aldizkakotasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia, eta bereziki aipatuko dira epe horretan izandako gertakari nagusiak, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik zehaztu ez bada.

C.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, Ingurumena Zaintzeko Programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko lanak eta mantentze-lanetarako programatutako lanak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, emisioen eta sortuko diren hondakinen zenbatespena egin beharko du sustatzaileak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, Hirugarren apartatuaren B.8. azpiapartatuan («Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

D.2.– Jarduera bertan behera uztea.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Avícola Arbaraitz SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen Hirugarren apartatuaren B.8 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

D.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea jakinaraziz gero, Industriako Emisioen Erregelamenduaren 13. artikuluan arautu bezala, Avícola Arbaraitz SLk, aldi baterako uztearen jakinarazpenarekin batera, agiri bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

D.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Honako hauei buruz hartutako neurriak zehaztuko dira:

– Ura eta pentsuak hornitzeko sistemak.

– Aireztapen-sistemak eta tenperatura-sentsoreak.

– Pentsua garraiatzeko siloak eta ekipamenduak, baita pentsu-errotak ere, hala badagokio.

– Oilo-zirinak biltzeko eta lehortzeko sistemak (zintak).

Eskuliburu horretan, ustiategiaren higieneari eta izurriteen kontrolari buruzko alderdiak sartu ahal izango dira.

Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferara egindako emisioak eta uretara egindako isurketak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa eta abar) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Pabiloien barruan zolatak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-urak ezingo dira «bypass» bidez isuri arazketa-instalazioetan. Isurketa batek, baimendua izan ala ez, baldintza desegokietan, jardueran eta/edo hondakin-urak arazteko instalazioetan sor dezakeen anomalia oro, edo tratatu gabeko edo partzialki tratatutako uren bypass bat eragin dezakeen anomalia oro berehala jakinarazi beharko zaie Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, controlvertidos@chebro.es eta alertakisurketak@uragentzia.eus helbide elektronikoen bidez (eta, beharrezkotzat joz gero, telefono bidez, 976 71 11 39 / 976 71 10 00 telefono-zenbakietara deituta), eta Uraren Euskal Agentziari (tel.: 945 01 18 76). Izan ere, honako informazio hau jakinarazi beharko zaie: titularraren datuak, espedientearen erreferentzia, anomaliaren deskribapena, isurketa desegokirik badagoen edo ez, noiz amaitzea aurreikusten den, eta isurketa geldiarazteko gauzatu behar diren jarduketak. Era berean, isurketa zuzentzeko beharrezkotzat jotzen diren jarduketak eta neurriak hartuko dira lehenbailehen, eta berehala eten beharko da isurketa.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «bypass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio behar besteko aurrerapenaz; hartarako, segurtasun-neurriak zertan diren zehaztuz, eta bai isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurriak ere. «Bypass» horrek aurreikusi gabeko isurketaren bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, eta dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidali (apartatu honetako j) letran adierazitakoari jarraituz).

b) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Berariazko jarduketa-plan bat eta neurrien plan bat izan beharko da ohikoak ez diren ustiapen-baldintzetarako eta larrialdi-kasuetarako, istripuzko isurketek, abian jartzeek edo geldialdiek, funtzionamendu-akatsek eta gainerako egoera bereziek jabari publiko hidraulikoari (eta, oro har, ingurumenari) kalterik ez eragiteko edo, hala badagokio, kalteak ahalik eta gehien murrizteko.

c) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

d) Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak eduki beharko dira.

e) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak, ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek bete egin beharko dituzte produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak.

g) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isurketak lantegira joatea saihestu beharko da.

i) Gorabeherarik gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako gaitutako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jardunak, halakorik balego.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo istripuzko emisio edo isurketaren bat egonez gero, SOS Deiak eta Asparrenako Udala (Araba) berehala jakinaren gainean jarri beharko dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Istripuzko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

– Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die URA-Uraren Euskal Agentziari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Babes Zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei eta SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei, behar diren neurriak har ditzaten. Hogeita hamar eguneko epean, Avícola Arbaraitz SLk txosten xehatu bat aurkeztuko dio Ebroko Konfederazio Hidrografikoari; bertan, behar bezala egiaztatutako neurriak jasoko dira, baita arazoen iraunkortasuna eta irtenbidea bilatzeko proposamenak ere, berriz gauza bera gerta ez dadin.

j) Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu, etengabeko prozesu bati badagokio, baita aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak ere, betiere ahalik eta aurrerapen handienarekin.

k) Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

E) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren periodikotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daiteke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin, martxoaren azken eguna baino lehen, Avícola Arbaraitz SLk aurreko urteko emisio atmosferikoei eta uretara egindako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) Instalazioen aldaketa oro Ingurunet aplikazio telematikoan eskuragarri dagoen inprimakia bete ondoren egin beharko da. Halaber, organo honi onarpena eskatu beharko zaio, IPPC Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Industriako Emisioen Erregelamenduaren 14.1 artikuluak aldaketa bat funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

Nolanahi ere, Industriako Emisioen Erregelamenduaren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere IPPC Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoak, 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, bat etorriz Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatuta dauden emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

b) Emisioak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian xedatutakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.

e) Instalazioari aplikatu beharreko legedi sektorialak hala eskatzen duenean, edo IPPC Legearen 22.3 artikuluari jarraituz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak akastunak direla egiaztatzen bada.

i) IPPC Legearen 26. artikuluaren 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, IPPC Legearen 26.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bosgarrena.– Baimen hau iraungitzeko arrazoi izango da Avícola Arbaraitz SLren nortasun juridikoa azkentzea, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduko 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.

Seigarrena.– Ingurumeneko finantza-bermea.

a) Ingurumeneko finantza-bermea.

Avícola Arbaraitz SLk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua onartzen duena), finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, Ingurumen-erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 24. artikuluaren arabera. Betebehar hori izanez gero, 1. eta 2. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea izan beharko dute. Bestalde, 3. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea eduki beharko dute urriaren 10eko TEC/1023/2019 Aginduaren 2. artikuluan ezarritako epeetan. Hala badagokio, finantza-bermea eratu ondoren, eta betiere adierazitako data baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, agintaritza eskudunari erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio, zeinetan IV.2 eranskinean jasotako informazioa jasoko baita gutxienez. Erantzukizunpeko adierazpen hori Eusko Jaurlaritzak gaitutako prozedura telematikoaren bidez bakarrik aurkeztu behar da.

Operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta, aldiro, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera.

Urteko ingurumena zaintzeko planarekin batera finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-berme motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

b) Ingurumen-arloko erantzukizuna.

Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik egon gabe ere, Ingurumen-arloko erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

Zazpigarrena.– Avícola Arbaraitz SLri eskatzea berehala har ditzala baimendutako mugen barruan isuri ahal izateko neurriak (batez ere guztizko nitrogenoaren parametrorako). Era berean, eskatzen diogu hartutako neurri zuzentzaileak bidal diezazkiola Sailburuordetza honi –eta kopia bat ere bai URA-Uraren Euskal Agentziari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari– gehienez ere sei hilabeteko epean, isurketaren azken kontrol-puntuan lagin konposatuak hartzeko sistema automatiko bat instalatu izanaren egiaztagiriak bidal ditzan.

Alderdi hauei sei hilabeteko epean erantzuteko eskatzea Avícola Arbaraitz SL enpresari:

– Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

– Sailburuordetza honi egiaztatzea, URA-Uraren Euskal Agentziari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari kopia bat bidalita, instalazioetan laginak hartzeko sistema bat dagoela, eta agindutako laginketak edozein unetan egiteko aukera ematen duela.

– Ingurumena Zaintzeko Programa (IZP), Ebazpen honen arabera eguneratuta.

– Ingurumen Kudeaketarako Sistema (IKS) ezarri izana egiaztatzen duen dokumentazioa.

Zortzigarrena.– IPPC Legearen 5.d) artikuluan xedatutakoarekin bat, oilo-arrautzak eta oboproduktuak ekoizteko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Avícola Arbaraitz SLk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

Bederatzigarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago IPPC Legearen 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Hamargarrena.– 16-I-01-000000000099 erregistro-kodea ematea Avícola Arbaraitz SL enpresak ustiatutako instalazioari; Eginoko (Asparrenako udal-mugartea, Araba) Barreiatuak kaleko 4. zenbakian du egoitza soziala; haren kokapena hau da: UTM (ETRS89) 30T, X: 561816, Y: 4746689, Z: 553. Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:

– 16P01AAI000000099 motako hondakin arriskutsuak ekoiztea.

– 16P03AAI000000099 motako hondakin arriskugabeak ekoiztea.

Hamaikagarrena.– Ebazpen honen edukiaren berri ematea Avícola Arbaraitz SLri, Asparrenako Udalari (Araba), ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Hamabigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hamahirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 20a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala