Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2022ko urriaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4273

AGINDUA, 2022ko irailaren 28koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoan erlezaintzari emandako laguntzen zenbatekoa, 2022. urteari dagokiona.

Erlezaintzarako laguntzei dagokienez, Europar Batasuneko arau-esparrua honako hau da: 1308/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 17koa, zeinaren bidez nekazaritza merkatuen antolakunde erkidea sortzen baita, eta 922/72 (EEE) Erregelamendua, 234/79 (EEE) Erregelamendua, 1037/2001 (EE) Erregelamendua eta 1234/2007 (EE) Erregelamendua indargabetzen baitira. Halaber, Batzordearen 2015eko maiatzaren 11ko 2015/1366 (EB) Erregelamendu Eskuordetuak osatu egiten du 1308/2013 (EB) Erregelamendua erlezaintza-sektorerako laguntzei dagokienez, eta Batzordearen 2015eko abuztuaren 6ko 2015/1368 (EB) Betearazpen Erregelamenduak aplikazio-xedapenak ezartzen dizkio 1308/2013 (EB) Erregelamenduari.

Erregelamendu horietan, hiru urteko aldi baterako programa nazionalak prestatzea aurreikusten da, «erlezaintza-programa» izenekoak. Programa horiek Batzordeak onartuko ditu, eta erlezaintzari laguntzeko zenbait neurri jaso behar dituzte. Laguntza horiek Europar Batasunak kofinantzatuko ditu, erlezaintzari laguntzeko neurrien urteko programan aurreikusitako ekintzek sortutako gastuen % 50eraino.

Batzordearen 2019ko ekainaren 12ko 2019/974 (EB) Betearazpen Erabakiaren bidez, erlezaintza-produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko programa nazionalak –estatu kideek aurkeztuak– onartu dira, horien artean 2020, 2021 eta 2022 urteetarako Espainiak aurkeztutakoak.

Batzordearen 2021eko ekainaren 9ko 2021/974 (EB) Betearazpen Erabakiaren bidez onartu dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduari jarraiki aldatutako programa nazionalak, bai eta Batasunak 2021eko eta 2022ko erlezaintza-kanpainetarako egin beharreko ekarpenaren gehieneko zenbatekoak ere.

Bestalde, erlezaintzarako laguntzak arautzen dituen Estatuko araudia honako hau da: 930/2017 Errege Dekretua, urriaren 27koa, Urteko programa nazionalen esparruan erlezaintzari laguntzak emateko erregimena arautzen duena eta Erlezaintza-ustiategien ordenamendu-arauak ezartzen dituen otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretua aldatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Europar Batasuneko eta Estatuko araudia baino lehen, 30/2005 Dekretua argitaratu zen (otsailaren 15eko 30/2005 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarako laguntzei buruzkoa), zeina urtarrilaren 15eko 9/2008 Dekretuaren bidez aldatu baitzen.

Arau horren 2.2 artikuluaren bigarren paragrafoaren arabera, Erakunde Ordaintzailearen bitartez EAEko Administrazio Orokorrak ordainduko ditu laguntza hauek. Bestalde, laguntza horiek, batetik, Europako Erkidegoak kofinantzatuko ditu, zehazki, programan aurreikusitako ekintzek sortutako gastuen % 50eraino, eta, bestetik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek.

Nahiz eta laguntzok foru aldundiek iragartzen eta kudeatzen dituzten, otsailaren 15eko 30/2005 Dekretuaren 6.3 artikuluak hau xedatzen du: «Urtero, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu batez (EHAAn argitaratuko da) emango da argitara deialdi bakoitzari esleitutako urteko zenbatekoa». Agindu honen xedea, hain zuzen ere, aurreikuspen hori betetzea da. Hori dela bide, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laguntzen zenbatekoa, guztira.

2022. urterako, otsailaren 15eko 30/2005 Dekretuan aurreikusitako Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) konturako Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarako laguntzek, gehienez ere, 104.655,23 euroko zenbatekoa izango dute.

Bigarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honek administrazio bidea agortzen du, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ondorioak.

Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 28a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala