Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2022ko urriaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4271

105/2022 DEKRETUA, irailaren 20koa, zeinaren bidez gaitzen baitira 7.028.400,00 euroko kredituak 7212 Programan (Industria Garapena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2022. urterako aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian 7.028.400,00 euro sartuko dira, 2022ko ekitaldirako gasaren kontsumo intentsiboko industriari zuzeneko laguntzak emateko programari lotuta. Laguntza horiek ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuaren bidez onartu ziren (2022ko ekainaren 26ko BOE, 152. zk.), zeinaren bidez Plan Nazionalaren esparruan premiazko neurriak hartzen eta luzatzen baitira Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko.

Horregatik, dekretu honen bidez, diru-sarrera horiek gaitzen dira, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko irailaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorretan kredituen habilitazio bat onartzea, honako gastu-egoera honi dagokionean:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

Funtsak «Gas-kontsumo intentsiboko industrientzako programa» programako laguntzak finantzatzeko erabiliko dira.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala