Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2022ko urriaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBOKO UDALA
4265

IRAGARKIA, Bilboko Udal Etxebizitzak Tokiko Erakunde Autonomoarena, plantillako langile lan-kontratudun finko baten lanpostua betetzeari buruzkoa.

2022ko irailaren 16ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (177. zk.), Oinarri Espezifikoen testu osoa argitaratu da. Oinarri espezifiko hauek, 2022ko maiatzaren 12ko 90. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Oinarri Orokorrekin batera, arautuko dute plantillako langile lan-kontratudun finkoaren hautaketa-prozesua, txanda irekiaren eta lehiaketa-oposizioaren bidez. Helburua da arkitekto teknikoaren lanpostu bat betetzea. Hona hemen ezaugarriak: euskararen nahitaezko 3. hizkuntza-eskakizuna, 2705-01 zuzkidura-zk., sailkapen profesionalaren 2. taldean (A taldea / A2 azpitaldea) 24. maila. 2021. urteko Lan Eskaintza Publikoari dagokio.

Eskabidea hogei (20) egun balioduneko epean aurkeztu behar da, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak BAOn, Erakundearen iragarki-taulan eta web-orrian, LEP atalean (https://opevvmm.bilbao.eus) argitaratuko dira.

Bilbao, 2022ko irailaren 20a.

Zuzendari nagusia,

EIDER BILBAO ALDAYTURRIAGA.


Azterketa dokumentala